Garraio Zuzendaritzaren bekak unibertsitateko tituludunak prestatzeko
Garraio-enpresetan antzeman diren hainbat gabezia, hala nola, prestakuntza eta antolamendu egokirik eza, gainditzen lagunduko duten profesional gehiago izatea.
40.800 euro
- 2011ko urriaren 10eko Agindua (EHAA Zk. 200/2011)
AGINDUA, 2011ko urriaren 10ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, unibertsitateko tituludunak prestatzeko Garraio Zuzendaritzaren bi bekatara deia egin eta haien oinarri-arauak onartzeko dena.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba) - Vitoria-Gasteiz (Lakua)
- Donostia, 1-7ª
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Herritarren arretako bulegoak
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba) - Vitoria-Gasteiz (Lakua)
- Donostia, 1-7ª
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Agindu honen helburua da unibertsitateko tituludunak prestatzeko bi bekatarako dei egitea. Beka motak ondoren zehaztuko dira.
TB-1: Europaren eta estatuaren garraio-politika: Joerak, laguntza- eta sustapen-programak, joerak eta orientabideak. Mugaz gaindiko garraioko jarduketak eta tresnak: Arku Atlantikoa eta Frantzia eta Euskadi arteko mugaz gaindiko harremanak.
TB-2: mugikortasun iraunkorra: Mugikortasun konparaturako ereduak; joerak; ingurumen eta ekonomia aldeko iraunkortasunerako estrategiak; eta garraio publikoaren finantzaketa.
Unibertsitateko tituludunak.
a) Goi mailako titulazio akademikoa.
b) Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren aurreko urteko bekarik ez jaso izana.
c) Laguntza eta diru-laguntza publikoen arloan egindako arau-hauste baten ondorioz jarritako zehapen irmo batengatik, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 63. artikuluaren arabera Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura diru-laguntza lortzeko eskubidea galdua ez izatea.
d) Une horretan, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez izatea, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide debeku horrekin zigortua ere (1/1997 Legegintza Dekretua aldatzen duen otsailaren 18ko 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen Xedapen Gehigarrietan seigarrena).
Deialdi honetara, guztira, 40.800 bideratu dira, honela banatuta:
2011: 3.400 euro.
2012: 37.400 euro.
Horretaz aparte, bi bekadunek lana burutzeko behar dituzten prestakuntza-ikastaro, bidaia eta ostatu gastuetarako, hamabi mila (12.000) euroko funts bat eratuko da, gehienez.
Bekadunek behar bezala egiaztatu beharko dituzte gastuak, gastua egin, eta, gehienez ere, bi hilabeteko epean. Ordainketak, berriz, Garraio zuzendaritzak baimena emandakoan egingo dira, harik eta funtsa agortu arte, ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.
Beka bakoitzaren zenbateko gordina: hamalau mila eta laurehun (14.400) euro.
Hilero 1.200 euro ordainduko zaie. Hilabetea bukatutakoan, egin beharreko lana zein egoeratan dagoen azalduko duen memoria bat aurkeztu beharko dute bekadunek. Azkeneko bi hilabeteei dagozkien ordainketak egiteko, hamargarren f) oinarri-arauan jaso bezala, azterlana hautaketa-batzordeak onartu beharko du lehenbizi.
Horretaz aparte, bi bekadunek lana burutzeko behar dituzten prestakuntza-ikastaro, bidaia eta ostatu gastuetarako, hamabi mila (12.000) euroko funts bat eratuko da, gehienez.
Bekadunek behar bezala egiaztatu beharko dituzte gastuak, gastua egin, eta, gehienez ere, bi hilabeteko epean. Ordainketak, berriz, Garraio zuzendaritzak baimena emandakoan egingo dira, harik eta funtsa agortu arte, ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.
- Agiriak aurkezteko jarraibideak
Behar bezala betetako eskabide-orriarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Laugarren oinarri-arauan adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak:
- Titulazio akademikoa egiaztatzeko, eskabideak aurkezteko epean oinarri-arau honen bigarren puntuan zehaztutako bulegoetan titulu akademiko ofizialaren edo hura lortu izanaren egiaztagiriaren fotokopia aurkeztu beharko da, jatorrizko agiriarekin batera, erkatu ahal izateko. Atzerrian edota Espainiako ikastetxe ez ofizialetan eskuratutako tituluek konbalidatuta edo aintzatetsita egon beharko dute eta erabateko ondore juridikoak izan beharko dituzte aipatutako epean.
- Honako hauek adieraziko dituen erantzukizunpeko adierazpena: bat, une horretan ez dela laguntza eta diru-laguntza publikoen arloan egindako arau-hauste baten ondorioz jarritako zehapen irmo bat betetzen ari; eta bi, ezta, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik betetzen ere, eta ez dagoela, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide, debeku horrekin zigortua ere (1/1997 Legegintza Dekretua aldatzen duen otsailaren 18ko 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen xedapen gehigarrietan seigarrena).
- Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak aurreko ekitaldian egindako deialdiko bekarik ez duela hartu eta hamaikagarren oinarri-arauan jasotako ezein bateraezintasun egoeratan ez dagoela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
b) Curriculum vitaea, xehetasun akademikoak, lanbide-esperientzia, hizkuntzen ezaguera eta interesgarritzat jotzen diren beste merezimendu batzuk jasoko dituena.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
- 2011ko azaroaren 4a.
2011ko azaroaren 30a baino lehen.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Etxebizitza, Herri lan eta Garraioetako Sailburua.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Etxebizitza, Herri lan eta Garraioetako Sailburua.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.