2008ko deialdia bost ikerketa beka laneko arriskuen prebentzioaren alorrean
Saila / Erakunde Autonomiaduna
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Egitura atal kudeatzailea
Zuzendaritza Nagusia
Xedea
Unibertsitateko tituludunen artean, Laneko Arriskuen alorrean ikerkuntza espezializatu arautua sustatzea. Ikerketa lanek ondoko proiektuetako batekin egon behar dute erlazionaturik.
a) Lan-munduko arazo psikosozialak buruko patologien eragile edo sortzaile.
b) Laneko Arriskuen Prebentzioaren integrazioa EETen helburu nagusi. (prebentzio neurrien aplikazioaren aldizkako azterketak, prebentzio-jarduerari buruzko plangintzaren aplikazioaren jarraipena, segurtasun-ikuskaketak, laneko arriskuen prebentziorako kudeaketa sistemaren gaineko auditoretzak (barnekoak zein kanpokoak), autoebaluaziorako ereduak….)
c) Prebentzio-baliabidea. Kasu bakoitzean, beharra zehazteko eta jarduera antolatzeko jarraitu behar den prozedura.
d) Laneko osasunean eta laneko segurtasunean kontuan hartu beharreko faktoreak: Giza faktorea, adina (jende gaztea, jubilaziotik hurbil dagoen jendea) generoa, inmigrazioa...)
e) Langileen osasuna zaintzeko protokoloak egin eta garatu, beti ere ebidentzia zientifikoan oinarriturik.
Nori Zuzendua
Ikasketa akademikoak 1997ko ekainean edo ondoren amaitu dituzten pertsonak.
Eskabidea aurkezteko unean, Euskadiko Autonomia Erkidegoan benetan bizi direnak hamabi hilabete lehenagotik.
Lizentziatua edo diplomatua izan eta laneko arriskuen prebentzioan goi mailako prestakuntza, edo baliokidea dutenak. Gutxienez 600 orduko prestakuntza kreditatua.
Diru kopurua
Bekak bederatzi hileko iraupen luzaezina du onartzen den egunetik hasita.
Beka bakoitzaren zenbatekoa hamazazpi mila zortziehun eta berrogeita hamazazpi euro eta berrogeita hamar zentimokoa da (17.857,50 euro).
Araudia
ebazpena, 2008ko irailaren 10ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko arriskuei aurre egitearen arloan bost ikerketa-bekatarako 2008ko deialdia egiten duena.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2000ko uztailaren 31ko agindua Agindu horren bidez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eskumenekoak diren gaietan prestakuntzako eta ikerkuntzako beketarako edo laguntzetarako deialdiei buruzko zenbait jardunbide-kontu eta alderdi arautzeko esparrua ezartzen da.
Harremanak norekin
José Antonio Biain Santiago
OSALAN- Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Dinamita bidea, z/g - 48903 Barakaldo (Bizkaia)
Telefonoa: 944.03.21.17 - e-mail: osalantpr25ba@ej-gv.es
Erantsi beharreko agiriak
OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari zuzendutako eskabidea, II eranskinean agertzen den ereduaren arabera eta ondoko agiriekin batera:
a) NANaren fotokopia.
b) Eskabidea aurkezten den momentuan, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean hamabi hilabetetik gorako antzinatasunarekin duela egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria.
c) Ikasketa-titulua, hirugarren oinarrian dagoenetako bat izan beharko du, baita titulua lortutako unibertsitatearen izena eta ikasketen bukaera-data ere. Justifikazioa ikasketa titulu ofizialaren edo titulua lortu duela egiaztatzen duen ziurtagiriaren fotokopia aurkeztuz egingo da. Fotokopiak oinarri honetako bigarren puntuan adierazitako bulegoetan jatorrizko tituluarekin batera aurkeztu beharko dira, konpultsatu behar direlako. Atzerrian edo ofizialak ez diren Espainiako zentroetan lortutako tituluek baliozkotuta edo aitortuta egon beharko dute eta eskabidea aurkeztu den datan ondorio juridikoak izan beharko dituzte.
d) Lortutako kalifikazioak eta irakasgai bakoitza gainditzeko zenbat deialdi behar izan diren dakartzan ikasketen ziurtagiri zehatza.
e) Laneko arriskuei aurrea hartzeko 600 orduko goimailako prestakuntza edo baliokidea egin izanaren ziurtagiria, prestakuntza-zentro homologatuak emana.
f) Soldatapeko lanik ez egitea eta bestelako laguntza edo bekaren bat ez jasotzea, eta ikerketa-azterketen garapen egokia eragozten duen edozein zeregin ez izatea ere egiaztatzen duen zinpeko aitorpena (II. eranskina).
g) Diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan arau-hauste bat dela-eta ezarritako zehapen irmoaren ondorioz zigortuta ez dagoela (eranskina), eta izaera bereko laguntza edo diru-laguntzen esparruan dirua itzultzeko prozedura batean ere ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena.
h) Sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik administrazio- zehapen edo zigorrik ez dela betetzen ari, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera beste diru-laguntza edo laguntzetan erortzeko debekuarekin zigortuta ez daudela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena (eranskina).
i) Curriculum vitae. Bertan agertuko dira: lan- eta ikerketa-esperientzia; argitalpenak; biltzar, jardunaldi, mintegi eta bestelakoetara joatea eta horietan parte hartzea; informatikako ezagupenak, euskara-ezagupenak eta beste hizkuntza batzuen ezagupenak. Alderdi hauek guztiak egiaztatu egingo dira, hala badagokio, ziurtagiri,
diploma edo haien egiazkotasuna frogatzen duten bestelako baliabideen bitartez. Agiri bidez frogatzen ez diren merezimenduen alegazioek eta eskaeraren aurkezpen- epea bukatu ondoren aurkeztutako merezimenduen ziurtagiriek ez dute inolako baliorik izango.
j) Mekanografiatutako bost orritik beherako memoria. Memoria horretan, txukun eta argi hauxe azaldu beharko da:
- Izangaiak beka eskatzeko dituen arrazoiak.
- Bigarren oinarrian adierazitako arloen barruan,
ikerketa-lanaren gai zehatza.
- Proposatzen den ikerketa-lanaren programa-aurkibidea.
- Jarraitu nahi den lan-metodologia.
Eskabideak Aurkezteko Epea
Hilabete bat, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
2008/09/16tik 2008/10/15era
Eskabideak aurkezteko lekua
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egoitzan, Dinamita Bidea z/g, 48903 Barakaldo (Bizkaia) edo Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako edozein modutan.
Tramiteen deskripzioa
Aurkeztutako agiriek ez badute eskatutakoa betetzen, hamar laneguneko epea emango da akatsak zuzentzeko. Epe horretan akatsa zuzenzu ezean, eskabidean utzietsitzat joko da.
Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Hautaketa Batzordeak, bekak esleitzeko prozeduran onarturik izan diren pertsonen zerrenda egingo du. Zerrenda hori OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egoitzetan Barakaldon (Dinamita Bidea z/g), Gasteizen (Urrundi 18) eta Donostia (Maldatxo Bidea). euskadi.net web orrian ere argitaratuko dira, beti ere deialdiaren hamabigarren oinarriaren 2 atalean aipatzen den jakinarazpenari kalte egin gabe.
Eskabideak deialdiaren hamargarren oinarriaren bigarren puntuan ezarritako baremoaren arabera balioetsiko dira
Egitura Atal Ebazlea
OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia
Ebazteko epea
Bekak esleitzeko ebazpenaren berri, bekak eskatu dituzten pertsona guztiei emango zaie hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epearen azken egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita. Ebazpen horretan, bekaren xedea eta gainerako ezaugarriekin batera, onuradunak eta ordezkapenetarako aukeratutako izangaiak zehaztuko dira. Era berean, baztertutako pertsonak zein diren adieraziko da, baztertzeko arrazoia zehaztuz.
EBAZPENA, 2008ko irailaren 10ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Ebazpenaren II eranskinean jasotzen dira eskabidearen eredua eta zinpeko aitorpenak
onartutako pertsonen zerrenda (pdf,44kb)
bigarren fasera (elkarrizketa) igaroko diren pertsonen zerrenda (pdf,39kb)
Bestelako Agiriak
Ez dago.
Oharrak
Deialdi honetan, pertsona berak ezin izango du aurkeztu bi ikerketa lan ezberdin egiteko eskabidea.
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
06/08/2008