Kazetaritza Digitalaren arloko bekak 2016

[kazetaritza_bekak_2016]

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

LABURPENA
Xedea

Gobernu Irekia/Open Governmenten alorrean profesionalen espezializazioa eta prestakuntza bultzatzea eta, bereziki, kazetaritza digitala bultzatzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna kreditatzea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bekaren deialdia egiten den urtearen urtarrilaren 1a baino lehen.
  • Gehienez 40 urte izatea deialdiaren ebazpena argitaratzen den egunean.
  • Hizkuntzen ezagutza: Euskera B2
  • Prestakuntza eta lan esperientzia egiaztatzea
  • Titulazioa: Lizentzia edo gradua izatea Informazioaren Zientzietan (kazetaritza) edota Humanitateetan (Komunikazioa espezialitatea).
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura horrelako bekarik ez antzekorik ez eskuratu izana aurretik. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

Aurrekontuko zuzkidura
14.280 (Euro)
Prestazio ekonomikoa

Kazetaritza digitaleko bat bekaren deialdia egiten da, 12 hilabeteko iraupenarekin eta honako hauentzako izango da:

  • Barneko koordinazio maila ebaluatzea eta irtenbideak identifikatzea.
  • Adierazleak aztertzea eta sailak inplikatzea gardentasuna erabiltzerakoan.
  • Administrazio publikoaren materiala identifikatzea eta gaien arabera aukeratzea, Irekia herritarrek Interneten parte hartzeko atarira eramateko.
  • Idazkiak eta multimedia edukiak prestatzea, horiek guztiak Irekiara -herritarrek Interneten parte hartzeko atarira- eramateko.
Ordainketa-modua:

Beka dotazio ekonomikoa 14.280,00 euro izango da.
OHARRA: Zenbateko horri dagokion atxikipena egingo zaio (fiskala eta gizarte segurantzakoa), egindako jardueraren arabera.

Ordainketak honela egingo da:

  • Bekaren hasieran diru kopuru guztiaren %20a ordainduko da.
  • 2016ko urriaren 31 baina lehen %30a ordainduko da.
  • Gainerako % 50a 2017an ordainduko da, beka amaitzean.
Deitzen duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
  • Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Eskabideak ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango ebazpena argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Aurrez aurreko harremana:

Inmaculada Corral

Lehendakaritza (Gobernu Irekiko Zuzendaritza)

Telefono bidezko harremana:

Inmaculada Corrral: 945 017 900

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea
0093304