Europako Gaien eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializazioa bultzatzeko bekak - 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Jaurlaritzaren Lehendakaritza


Egitura atal kudeatzailea

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia


Xedea

Europako Gaien eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializazioa eta prestakuntza bultzatzeko bekak dira. Beka hauen iraupena hamabi hilabetekoa izango da.


Nori Zuzendua

Eskatzaileak baldintza hauek bete beharko dituzte, besteak beste:
a) Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea aurtengo urtarrilaren 1a baino lehen.
b) Lizentziatua izatea.
c) Urtero deialdia argitaratzen den egunean, Europako edo nazioarteko gaien ezaguera-arlo desberdinei buruzko graduondoko azterlanak egin izana, edo egiten egotea.


Diru kopurua

a) 23.900 euro, bost beketako bakoitzak. Beke hauen xedea Bruselan Europar Batasunaren errealitatea hurbiletik aztertzea da.

b) 15.900 euro, Euskal Autonomia Erkidegoan Europako gaiak aztertzeko garatu beharko diren lau beketako bakoitzarentzat.


Araudia

EBAZPENA, 2009ko uztailaren 22koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Europako Gaien eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializaziorako 2009ko beken deialdia egiteko dena.

160/1998 DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, Europako Gaien eta Herrialdearteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializaziorako bekak erregulatzen dituena.

 


Harremanak norekin

Elena Iturrate
Tfnoa.: 945-017843
Posta elektronikoa: e-iturrate@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

1.– Eskabide orria, normalizatutako ereduari jarraituz.
2.– Curriculum Vitae, inprimaki normalizatuari jarraiki, ikasketa espedientea barne delarik (jatorrizkoa edo konpultsatua).
3.– Zinpeko aitorpena, inprimaki normalizatuaren arabera.
4.– NAN-ren fotokopia bat.
5.– 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik auzotasun administratiboa EAEn izatearen egiaztapena.
6.– Lizentziatua izatearen egiaztapena (jatorrizkoa edo konpultsatua).
7.– Graduatu osteko ikasketen agiria (jatorrizkoa edo konpultsatua).
8.– Garrantzi berezia duten ikasketen eta izandako esperientzia praktikoaren agiriak.
9.– Eskatzaileak egindako lanen eta argitalpenen kopia.
10.– Eskatutako hizkuntzak interesatuak aski ondo dakizkiela egiaztatzen duten agiriak.
11.– Karnet-tamainoko argazki bat.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009ko irailaren 2tik 2009ko urriaren 1era arte.


Eskabideak aurkezteko lekua

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia - Lehendakaritza
Nafarroa Kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

Lehendakaritzaren idazkari nagusiak ebatziko du deialdia, uztailaren 21eko 160/1998 Dekretuan araututako Hautespen Batzordeak proposatuta.


Egitura Atal Ebazlea

Lehendakaritzaren Idazkari Nagusia


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdia argitaratzearen hurrengo egunetik kontatzen hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa


Formularioak

Inprimakiak -a) eskabide-orria, b) curriculum vitaea eta c) zinpeko aitorpenerako eredu normalizatua-  2009ko uztailaren 22ko Ebazpenaren I. eranskinean daude eskuragarri.


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.