Kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak. 2012

Kanpo harremanen arloetan profesionalen espezializazioa bultzatzea.
Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak, 16.000 euro.
Bruselan, New Yorken, Mexiko DFn, Txileko Santiagon, Bogotan eta Buenos Airesen burutu beharreko bekek, 24.000 euro beka bakoitzeko.
- EBAZPENA, 2011ko azaroaren 23koa, (EHAA Zk. 235/2011)
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko beken deialdia egiten duena.
- 171/2011 DEKRETUA, uztailaren 26koa, (EHAA Zk. 152/2011)
Kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak arautzeko dena.
Elena Iturrate
Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza
Navarra kalea, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
945 - 01 78 43
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Lehendakaritza
C/ Navarra, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Lehendakaritza
C/ Navarra, 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Kanpo harremanen arloan profesionalen espezializazioa bultzatzea
Goi-mailako edo graduko unibertsitate tituluduna izatea.
a) Administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bekak deitzen diren eguna baino lehen, edota ofizialki onartutako euskal etxe baten kide izatea.
b) Goi-mailako edo graduko unibertsitate tituluduna izatea.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura horrelako bekarik ez antzekorik ez eskuratu izana.
Beka hauen onuradunak ez dute inolako itzultze edo zigortze jardunbiderik izango.
Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak, 16.000 euro.
Bruselan, New Yorken, Mexiko DFn, Txileko Santiagon, Bogotan eta Buenos Airesen burutu beharreko bekek, 24.000 euro beka bakoitzeko.
- Eskabidea
Beka eskatzeko, eskabidea aurkeztu beharko da, behar bezala beteta. Eredu normalizatua erabiliko da horretarako, eta ondorengo agiri hauek gehituko zaizkio:
a) NANaren fotokopia. Euskal etxeetako kideek pasaportea aurkeztu beharko dute.
b) Karnet-tamainako argazki bat.
c) Erroldatze ziurtagiria, eskatzaileak administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan bekak deitzen diren eguna baino lehen duela egiaztatzeko edo, hala badagokio, euskal etxeak egindako ziurtagiria, bertako kide dela egiaztatzeko.
d) Goi-mailako unibertsitate egoera edo gradua egiaztatzeko titulua (jatorrizkoa edota fotokopia konpultsatua). Titulua Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetan emandakoa bada, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak homologatutako titulua aurkeztu beharko da. Europako unibertsitate-eremuko estatu bateko unibertsitate baten gradu-ondoko titulua izanez gero, ez da horrelakorik aurkeztu beharko.
e) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura horrelako bekarik ez antzekorik aurretik ez duela eskuratu adierazten duen erantzukizunpeko aitorpena.
f) Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik ez duela eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere ez duela jasotzen duen erantzukizunpeko adierazpena.
g) Curriculum vitae-a, ikasketa-espedientea barne hartuaz.
h) Lortu nahi den bekarako garrantzi berezia duten ikasketen eta esperientzia praktikoaren agiriak. Meritutzat hartzeko egiaztatzen diren ikasketek ofizialtasuna eta balio akademikoa izan beharko dituzte.
i) Eskatzaileak egindako lanen eta argitalpenen kopia.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2012ko urtarrilaren 16a
Ebazpen honen babesean egindako eskabideak ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: Hilabete 1.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.