[AYU 2015]  2015ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak

EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak 2015ean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei eta 4.3 artikuluan aipatzen diren elkarteei emango dizkien diru-laguntzak arautzen dira ebazpen honen bidez, eta horien deialdia egiten da. Emakumeen eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeko emango dira diru-laguntzak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 15.3 artikuluan ezarritakoa betez eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Plana garatuz. Diru-laguntzen baldintzak hurrengo artikuluetan finkatuko dira, aurrekontuko IV. kapituluko kredituetan zehaztutako mugen barruan.

Aurrekontuko zuzkidura
360.000
Deitzen duen erakundea
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
    • Eskabideak aurkezteko epea 2015eko urtarrilaren 24an amaituko da (egun hori barne).
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da ¿gehienez ere¿, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@ej-gv.es
http://www.emakunde.euskadi.net/u72-home/eu/