Presaz jardun beharreko alde behartsuetarako laguntzak. 2008

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Merkataritza Zuzendaritza


Xedea

Hainbat eremutako jardunak uztartzeko aukera sustatzea, hiri-operadoreen eta Erakunde Publikoen arteko lankidetza-esparrua osatze aldera, merkataritza eraginkorragoa lortzeko eta zona behartsuen -hau da, Nerbioi Ibaiaren Ezkerraldearen eta Pasaiako Badiaren- balio-galera jarraitua saihesteko.

Bi zona horietako udalerrietan merkataritza-alorrean inbertsioari bidea emateko jardun trinkoak gauzatzea sustatzeko eta bizkortzeko diru-laguntzak ematea, baita udalek edo enpresek adierazitako zonetako udalerrietako merkataritza-egituraren iraungarritasunaren aldeko jardun-proiektuak ezartzea eta garatzea ere.


Nori Zuzendua

- Zona horietako udalei.
- Zonako merkatarien elkarteei, betiere betetzen duten jarduera udalerri horietan gauzatzen badute.
- Enpresa txiki eta ertainei, betiere negozioaren bolumenari dagokionez, enpresa horien jarduera nagusia merkataritza-arlokoa bada.


Diru kopurua

- Udalentzat: 0 kotatik gorako baliabideen eta obren gauzatze materialaren kostuaren % 100eraino, hots, honako jardun hauek gauzatzeko: bideak oinezkoentzat jartzeko jardunak edo bideak batera egoteko zona bihurtzeko, baita hiri-altzarietako osagaiak, argiteria publikoa eta merkataritza-seinaleak ere.
- Elkarteentzat: honako jarduera hauek gauzatzeak eragiten duen kostuaren % 80raino. Jarduerak honako hauek dira: komunikazioa, animazioa, merkataritza-sustapena, baita enpresaren kudeaketa, bezeroarekiko arreta eta eskaparatismoa hobetzeko edukiak dituzten prestakuntza-jarduerak antolatzea ere.
- Enpresentzat: Kanporako erakustokiko elementuak (erakusleihoa) eraberritzea eta modernizatzea, establezimenduaren errotulazio-aldaketak eta merkataritza-jarduera betetzen ari diren eta aipatutako udalerrietako bizitegi-zonetan dauden merkataritza-establezimenduen salmentako azalera eraberritzea (diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 30eraino). Era berean, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 20rainoko diru-laguntza emango da ezarritako herrietako bizitegi-zonetan merkataritzako saltoki berriak ezartzeko.


Araudia

165/2006 DEKRETUA, irailaren 1ekoa, ekonomia sustatzeko laguntzak ezarri zituen Dekretua zazpigarren aldiz aldatzen duena.

AGINDUA, 2006ko irailaren 4koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, presaz jardun beharreko alde behartsuetarako diru-laguntzak garatzen dituena.

ebazpena, 2008ko uztailaren 23koa, Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordearena, 2008ko ekitaldiari dagokionez, presaz jardun beharreko alde behartsuetarako laguntzetarako deialdi publikoa egiteko dena.


Harremanak norekin

www.euskadi.net/comercio

Eusko Jaurlaritza
Merkataritza zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 63
E-posta:
comerin@ej-gv.es

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo kalea, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 25 58
E-posta:
t-urkiol@ej-gv.es

Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jeneralaren kalea, 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 14 00
E-posta:
i-lopezperez@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Udalek:
- 2007-2009 denboraldian udal bakoitzak aurreikusi dituen jardun guztietarako eskaera bakar bat egingo du, eta eskabide-orria betetzeaz gain, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
1. Eskabidea.
2. Eskumeneko organoak diru-laguntza emango duela egiaztatzen duen ziurtagiria. Aurkeztutako jardun bakoitzeko honako hau zehaztu beharko dute: jardunaren kostua eta eskatutako diru-laguntzaren zenbatekoa.
3. Diruz laguntzeko eskatu diren jardunei buruzko azalpen-memoria, gauzatze-proiektua eta jardunen aurrekontu zehatzak.
4. Diruz laguntzeko eskatu diren jardunen gauzatze-egutegia.
5. Esparru-hitzarmenaren kopia, baita aurrerago hitzarmen horretan aldaketaren bat egiten bada ere.

Elkarteek:
1. Eskabidea.
2. Eskatzailearen identitatea egiaztatzen duten agiriak, eta hartarako, beharrezkoa bada, eraketa-eskrituren, estatutuen eta erregistroan erregistratu izanaren kopiak aurkeztuko dira.
3. Eskatzailearen legezko ordezkariaren NANaren kopia eta ahalduntze-agiria.
4. Eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.
5. Deialdia egin aurreko urteko ustiapen-kontua. Kontu horretan diru-sarrerak eta gastuak azalduko dira eta partida jakinetan bilduko dira jatorriaren eta helburuaren arabera.
6. Hasitako urteko diru-sarreren eta gastuen aurrekontua kontzeptuen arabera banakatua. Horretaz gain, hasitako urterako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo haiek emandako diru-laguntzak aipatuko dira.
7. Diruz laguntzeko eskatu den jarduera bakoitzari buruzko azalpen-memoria. Adierazitako memorian honako datu hauek azalduko dira gutxienez: jardueraren interesa, edukia, helburuak, gauzatze-egutegia, eta hala badagokio, emango diren orduak, non emango diren, irakasleak, ordutegia eta bertaratuko den aurreikusitako  jende kopurua.
8. Aurkeztutako jarduera bakoitzaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu zehatzak.
9. Dagokion Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberaren ziurtagiri eguneratua, Merkatarien Elkarteen Erroldan azaltzen den eskatzailearen datuei buruzkoa.
10. Elkartearen edo Taldearen Idazkariaren ziurtagiria, bertan merkataritza-enpresen zerrenda -eskaerak egiteko epea hasi baino hilabete lehenago eguneratua- azalduko da, baita aurreko ekitaldian bildutako kuotak ere.
11. Hala badagokio, esparru-hitzarmenaren kopia, baita aurrerago hitzarmen horretan aldaketaren bat egiten bada ere.

Enpresek:
1. Eskabidea.
2. Eskatzailearen ordezkapen-ahalordearen kopia, baita, hala badagokio, erakundearen eratze-eskriturarena ere.
3. Eskatzailearen NANaren edo identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
4. Jarduera Ekonomikoen Zergaren altaren kopia.
5. JEZeko alten eta bajen ziurtagiri egiaztatua, Foru Aldundiak sinatua.
6. Hala badagokio, Merkatarien Elkarteko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiria.
7. Jarduerei buruzko behin betiko aurrekontu edo faktura originalak edo horien fotokopia konpultsatuak, inbertsioa osatuko duten aktiboei buruzkoak.
8. Hala badagokio, enpresaren bideragarritasun-txostena, Teknikarien Kabineteak ikus-onetsia.
9. Hirugarrenaren alta (aurreko urteetan diru-laguntzarik jaso ez bada).
10. Esparru-hitzarmenari atxikita dagoela egiaztatzen duen agiria.
11. Hala badagokio, prestakuntza-ikastaroak egin dituela egiaztatzen duen agiria.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/08/08 - 2008/09/30


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabide-orria Merkataritza Zuzendaritzara bidali behar da Industria, Merkataritza eta Turismo sailaren Lurralde Bulegoen bitartez, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.


Tramiteen deskripzioa

Diru-laguntzak Merkataritza Zuzendariak horretarako propio emandako Ebazpenaren bitartez esleituko dira 2006ko abenduaren 31 baino lehen. Ebazpena emateko aurreikusitako epea igaro bada, eta interesdunari ebazpenaren berri eman ez bazaio, horrek esan nahiko du eskatutako diru-laguntza ez dela onartu.


Egitura Atal Ebazlea

Merkataritzako Zuzendaritza


Ebazteko epea

2008ko abenduaren 31 baino lehen.

2008KO ONURADUNAK



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabide orria    


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

04/08/2008