EAEko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berriak ezartzeko laguntza-programa.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak


Egitura atal kudeatzailea

Garraio Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea da 2009an egin beharreko ekintza hauetarako laguntzak nola eman arautzea:

a) Kudeaketarako, lokalizaziorako eta kontrolerako (GPS edo antzekoak) ekipo eta elementuek osaturiko sistemak jartzeko, kontrol-zentro batekin lotuta, dela ibilgailu astunetan egiten den salgaien garraio publikorako, dela gidaria barne dela bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailuetan egiten den bidaiarien garraiorako.

b) Salgaien garraio publiko ibilgailu astunetan eta, gidaria barne dela, bidaiarientzat bederatzi jarleku baino gehiago dituztenetan, artaziarena ez egiteko sistemak, istripuak erregistratzekoak edo antzeko sistemak jartzeko.

c) Eskola-umeak eta adin txikikoak errepidez garraiatzeko linea erregular erabilpen berezikoetan aritzen diren ibilgailuetarako segurtasun-uhalak eta bestelako euskarri homologatuak erosi eta jartzeko.

 


Nori Zuzendua

Agindu honetan araututako laguntzak eskuratu nahi dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoe, adierazitako ekintza horietakoren bat burutzeaz aparte, eskabideak aurkezteko epean ondorengo zerrendan datozen eskakizunak bete beharko dituzte:

a) Enpresa txiki edo ertaina (ETE) izatea; halakotzat hartzeko, eskakizun hauek bete beharko dituzte:

 - 250 langile baino gutxiago izatea.

- Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.

- Aurreko eskakizunak betetzen ez dituen enpresa batek edo enpresa multzo batek ez izatea, ez zuzenean, ez zeharka, enpresaren kapitalaren edo boto-eskubideen % 25 baino gehiago.

b) Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

c) 1.1.a artikuluko kasuetan, pertsona fisiko, sozietateek eta elkarlaneko kooperatibek, bere izenean gutxienez bost kopia dituen baimen bat behintzat izatea, urtebete lehenagotik, ibilgailu astunetan salgaien garraio publikoan aritzeko edo gidaria barne dela 9 jarleku baino gehiagoko ibilgailuetan bidaiariak garraiatzeko. Antzinatasuna egiaztatutzat joko da bazkide guztiek hala egiaztatzen badute.

d) 1.1.a artikuluko kasuetan, merkaturatzeko sozietate edo garraiolarien kooperatiba bat bada, bazkide edo kooperatibistek artikulu honen c) idatz-zatian aipatutako motako gutxienez bost (5)  kopia izan beharko dituzte.

e) 1.1.b artikuluan jasotako kasurako, salgaien garraio publikoan ibilgailu astunekin edo bidaiarienean, gidaria barne dela, bederatzi jarleku baino gehiago dituzten ibilgailuekin jarduteko gutxienez baimen bat izan beharko dute, urtebete lehenagotik.

f) 1.1.c artikuluan aurreikusitako kasuetan, eskola-umeen edo adin txikikoen erabilpen bereziko garraio publiko erregularrean jarduteko gutxienez baimen bat izatea, eskola-umeen eta adin txikikoen garraiorako segurtasun-baldintzei buruzko apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritako eran.

g) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

h) Diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan lege-urratzeren bat egiteagatik zehapen tinko bat jarri zaiolako Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ordaindu beharreko diru-laguntzak lortzea debekaturik ez izatea.

i) Derrigortuta dauden pertsonek, urteko kontuak aurkeztu eta uzteari buruzko merkataritzako betebeharrak betetzea.

j) Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez izatea une horretan, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide, diru-laguntzarik edo laguntzarik jasotzeko debekua ezartzen duen zigorrik ere.

 


Diru kopurua

Agindu honetan araututako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira:

a) 1.a artikuluan jasotako laguntzetarako kostu osoaren % 25 emango da, eta gehienez ere 15.000 euro onuraduneko.

b) 1.b artikuluan jasotako laguntzetarako kostu osoaren % 25 emango da, eta gehienez ere 20.000 euro onuraduneko.

c) 1.c artikuluan aurreikusitako kasuetarako, hogeita hamar (30) euro, ekipaturiko jarleku bakoitzeko.

 


Araudia

ehaa


Harremanak norekin

Francisco Javier Rivas Domínguez.Teléfonoa: 945-019721

Marisa Madinabeitia Rivarés. Telefonoa: 945-019715


Erantsi beharreko agiriak

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira (jatorrizkoa edo jatorrizkoaren kopia bat aurkeztu ahal izango da, baina kopia aurkeztuz gero organo aginpidedunak egiaztatu beharko du):

a) Eskabidea, behar bezala beteta (Aginduaren eranskinean dator eredua).

b) Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta identifikazio fiskaleko zenbakia edo IFK.

c) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, boterea ematen dion notarioaren agiria aurkeztu beharko du haren ordezkariak.

d) Sozietatea eratzeko eskritura edo, hori aldatu bada, ondorengoa aurkeztu beharko da, eskabidea aurkezteko egunean akzioen banaketa nola dagoen ikusteko eta Merkataritza-Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzeko. Horrekin batera sozietatearen estatutuak ere aurkeztu beharko dira.

e) Garraiolarien kooperatiben edo elkarlaneko kooperatiben kasuan, eratzeko eskritura eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.

f) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, TC1 eta TC2, eta langile autonomoen erregimen berezia hautatu duten elkarlaneko kooperatiben kasuan, eskabidea egin den aurreko hileko ordainagiria.

g) Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren azken ordainagiria.

h) Onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duten Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak.

i) Urteko kontuak aurkeztu eta uzteari buruzko merkataritzako betebeharrak betetzen dituela erakusten duen egiaztagiria (horretara derrigortuta dagoenak).

j) Helburu bererako urte berean eta aurreko bi urteetan, bestelako diru-laguntza edo laguntzarik jasoz gero, jaso duela, nork eman dion eta zenbat eman dion zehaztuko duen zinpeko aitorpena.

k) Aurrekontua edo faktura, pro-formakoa edo behin betikoa.

l) Proiektuaren azalpen-memoria.

m) Eskatzailearen, pertsona nahiz entitatearen, adierazpena honako hauek jasotzen dituena: ez zaiola diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko eskubidea kendu zigor-bideko edo administrazio-bideko ezein zehapen bidez, eta ez duela horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik.

n) Exijitutako baimen kopuruaren titular dela egiaztatzea.

 


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/08/04-2009/10/05


Eskabideak aurkezteko lekua

Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratzeko eskabideak idatziz aurkeztu beharko dira, eranskinean datorren eredua hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (01010), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein eratan.


Tramiteen deskripzioa

- Argitaratu

- Eskaerak egin

- Agiriak aztertu

- Eman

- Ordaindu


Egitura Atal Ebazlea

Garraio zuzendaria


Ebazteko epea

Sei hilabete



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

eskabide orria


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

04/08/2009