Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan kalitatezko kudeaketarako eta ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezartzeko laguntza-programa bat sortzen duena.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak
Egitura atal kudeatzailea
Garraio Zuzendaritza
Xedea
1.– Agindu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoko enpresetan kalitatezko kudeaketarako eta ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezar daitezen bultzatzea, eta, zehatzago esanda, 2009an laguntza eskatzen duen enpresaz kanpoko profesionalek edo aholkulari adituek proiektuak egiteko laguntzak ematea; laguntza honako gastu hauek ordaintzeko izango dira:
a) Kalitatezko kudeaketarako sistemak eta ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezartzeko proiektuetan kanpoko aholkularitzak eragindako gastuak.
b) Kalitate-auditoretzat direla-eta sortutako gastuak eta enpresak kasuan kasuko erakundeen ziurtagiria lortzeko edo eta horien aurrean erregistratzeak eragindako gastuak.
2.– Diruz lagunduko diren sistemak:
– ISO 9001 arauan oinarritutako kalitatezko kudeaketarako sistema.
– Lehendik dagoen ISO 9001 araua oinarri hartuta, ISO 14001 arauan oinarritutako ingurumenaren kudeaketarako sistema.
– ISO 14001 arauan oinarritutako ingurumenaren kudeaketarako sistema.
– EMAN araudian oinarritutako ingurumenaren kudeaketarako sistema.
– Kalitatearen ISO 9001 eta ingurumenaren ISO 14001 arauak, biak hartuko dituen sistema.
- EN-UNE 13816 kalitate-sistema.
Nori Zuzendua
Agindu honetan araututako laguntzak arestian diruz lagun daitezkeen ekintzen bat egiten duten legez gaitutako pertsona fisiko eta juridikoak jaso ahal izango dituzte, baldin eta eskakizun hauek ere betetzen badituzte:
a) Enpresa txiki edo ertaina (ETE) izatea; halakotzat hartzeko, eskakizun hauek bete beharko dituzte:
- 250 langile baino gutxiago izatea.
- Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
- Aurreko eskakizunak betetzen ez dituen enpresa batek edo enpresa multzo batek ez izatea, ez zuzenean, ez zeharka, enpresaren kapitalaren edo boto-eskubideen % 25 baino gehiago.
Interpretazio-arazorik sortuz gero, enpresa txiki eta ertainak definitzeko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa edo hura ordeztu edo aldatzen duten xedapenak hartu beharko dira kontuan.
b) Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
c) Pertsona fisiko, sozietateek eta elkarlaneko kooperatibek, bere izenean gutxienez bost kopia dituen baimen bat behintzat izatea, urtebete lehenagotik, ibilgailu astunetan salgaien garraio publikoan aritzeko edo gidaria barne dela 9 jarleku baino gehiagoko ibilgailuetan bidaiariak garraiatzeko. Antzinatasuna egiaztatutzat joko da bazkide guztiek hala egiaztatzen badute. Antzinatasuna egiaztatutzat joko da bazkide guztiek hala egiaztatzen badute.
d) Merkaturatzeko sozietate edo garraiolarien kooperatiba bat bada, bazkide edo kooperatibistek artikulu honen c) idatz-zatian aipatutako motako gutxienez bost (5) kopia izan beharko dituzte.
e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
f) Diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan lege-urratzeren bat egiteagatik zehapen tinko bat jarri zaiolako Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ordaindu beharreko diru-laguntzak lortzea debekaturik ez izatea.
g) Derrigortuta dauden pertsonek, urteko kontuak aurkeztu eta uzteari buruzko merkataritzako betebeharrak betetzea.
h) Sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez izatea une horretan, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide, diru-laguntzarik edo laguntzarik jasotzeko debekua ezartzen duen zigorrik ere.
Diru kopurua
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak proiektuaren kostu osoaren % 25 ordaintzeko izango dira, gehienez ere 4.000,00 euro onuraduneko, eta ez da itzuli beharrik izango.
Araudia
Harremanak norekin
Francisco Javier Rivas Dominguez.Teléfonoa: 945-019721
Marisa Madinabeitia Rivarés. Telefonoa: 945-019715
Erantsi beharreko agiriak
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira (jatorrizkoa edo jatorrizkoaren kopia bat aurkeztu ahal izango da, baina kopia aurkeztuz gero organo aginpidedunak egiaztatu beharko du):
a) Eskabidea, behar bezala beteta (Aginduaren eranskinean dator eredua).
b) Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta identifikazio fiskaleko zenbakia edo IFK.
c) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, boterea ematen dion notarioaren agiria aurkeztu beharko du haren ordezkariak.
d) Sozietatea eratzeko eskritura edo, hori aldatu bada, ondorengoa aurkeztu beharko da, eskabidea aurkezteko egunean akzioen banaketa nola dagoen ikusteko eta Merkataritza-Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzeko. Horrekin batera sozietatearen estatutuak ere aurkeztu beharko dira.
e) Garraiolarien kooperatiben edo elkarlaneko kooperatiben kasuan, eratzeko eskritura eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.
f) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, TC1 eta TC2, eta langile autonomoen erregimen berezia hautatu duten elkarlaneko kooperatiben kasuan, eskabidea egin den aurreko hileko ordainagiria.
g) Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren azken ordainagiria.
h) Onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duten Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak.
i) Urteko kontuak aurkeztu eta uzteari buruzko merkataritzako betebeharrak betetzen dituela erakusten duen egiaztagiria (horretara derrigortuta dagoenak).
j) Helburu bererako urte berean eta aurreko bi urteetan, bestelako diru-laguntza edo laguntzarik jasoz gero, jaso duela, nork eman dion eta zenbat eman dion zehaztuko duen zinpeko aitorpena.
k) Diruz laguntzekoa diren gastuen aurrekontua edo faktura, pro-formakoa nahiz behin betikoa.
l) Memoria teknikoa, gutxienez honako hauek jasoko dituena:
– Proiektuaren azalpena, fase eta epeekin.
– Aholkulariaren datuak.
– Proiektua estrategikoa dela erakusten duten arrazoiak eta enpresaren lehiakortasuna hobetzen zenbateraino lagunduko duen azaltzeko xehetasunak.
m) Eskatzaileak, pertsona nahiz entitateak, adierazi beharko du ez zaiola diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko eskubidea kendu zigor-bideko edo administrazio-bideko ezein zehapen bidez, eta ez duela horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik.
n) Exijitutako baimen kopuruaren titular dela egiaztatzea.
Eskabideak Aurkezteko Epea
2009/08/04-2009/10/05
Eskabideak aurkezteko lekua
Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratzeko eskabideak idatziz aurkeztu beharko dira, eranskinean datorren eredua hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Garraio Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (01010), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein eratan.
Tramiteen deskripzioa
- Argitaratu
- Eskaerak jaso
- Agiriak aztertu
- Eman
- Ordaindu
Egitura Atal Ebazlea
Garraio zuzendaria
Ebazteko epea
Sei hilabete
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Bestelako Agiriak
Ez dago
Oharrak
Ez dago
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
04/08/2009