[prebentzio-kontrol-hiesa]  Hiesaren inguruan lan egiten dutela, irabazi asmorik ez duten eta egoitza ofiziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten elkarteei zuzendutako laguntzak

Osasuna

LABURPENA
Xedea

Laguntzetarako deia egiten zaie EAEn GIB eta STI prebenitzeko eta kontrolatzeko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko eta ekimen sozialeko erakundeei jarduerak gara ditzaten GIB eta STI bidezko infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko biztanleria orokorrean eta kolektiborik kalteberenenetan, 2015ean.

Laguntza horien helburua da: erakunde horiek jarduera horiek burutzen jarraitzea herri-administrazioek burutzen dituztenekin batera. Izan ere, jarduera horiek ezinbesteko tresna dira infekzio horren transmisioa prebenitzeko eta birusa duten pertsonen egoera hobetzeko.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Irabazi asmorik ez dueten elkarteak
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

     

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

Aurrekontuko zuzkidura
300.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Muga

Diru-laguntzaren xede izan daitezke zuzenean eta objektiboki diruz lagundutako programarekin lotuta dauden jarduerei dagozkien gastuak, erakundeak aurkeztutako proiektuan behar bezala zehaztuta badaude, eta faktura bidez zurituta badaude. Gastu horiek diru-laguntza eman aurretik sortutakoak ere izan daitezke, betiere 2015. urtearen barruan sortutakoak badira.

Ordainketa-modua:

Lehenengo ordainketa diru-laguntzaren %80koa izango da, behin diru-laguntza onartzeko ezarritako epea igaro ondoren, eta erakunde onuradunak emandako diru-laguntzari berariaz uko egin ez badio.

Gainerakoa (emandako zenbatekoaren %20 arte) erakunde onuradunak diruz lagundutako proiektua gin izana justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren emango da, behin jarduerak egin direla justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu eta egindako gastua zuritu ondoren.

Deitzen duen erakundea
  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzea erlaitzetan zehazten diren bideetako edozein erabiliz abiarazi daiteke (presentziala eta elektronikoa). Izapidetzea bide batetik edo bestetik abiarazteak ez du esan nahi izapidetzearekin bide horretatik jarraitu behar denik. Izapidetzearen jarraipena, hautatutako bidea presentziala baldin bada, fitxa honetan zehazten da. Hautatutako bidea telematikoa baldin bada, berriz, Nire kudeaketak ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Onuradunek egiaztatzeko jasotako diru-laguntza guztia emandako helbururako erabili dela, 2015eko azaroaren 21a baino lehen Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzan agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    a) Txosten teknikoa, zituzten helburuak zein mailatan bete dituzten azaltzen duena eta helburu bakoitza bete den mailari buruzko ebaluazioa egiten duena.

    b) 2014. urteko gastuen memoria (III. eranskina) edo justifikazio-kontua, zeinetan adierazten baita zer dokumentu aurkezten diren eta horien zenbatekoak. Diru-laguntza emateko ebazpenean zehaztutako gastu-kontzeptuen arabera taldekatu behar dira horiek aginduaren III. eranskinean jasotako ereduaren arabera. 5. artikuluan aipatutako egoitza elektronikoan ere eskuragarri dago eredu hori.

    c) Gastuak diru-laguntzaren xedea betetzeko erabili direla egiaztatzeko, fakturak aurkeztu beharko dira, edo egiaztapen-balioa duten gainerako dokumentu baliokideak, zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan balioa dutenak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak.

    d) Jarduera edo zerbitzua gauzatu dutela edo diru-laguntzaren xedea bete dutela egiaztatzen duen beste edozein agiri.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 4 hilabeteren buruan
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    •  Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  Hilabete 1.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    •  Zer errekurtso jar dezakezu gero?

     Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Plan del Sida e ITS

Ambulatorio Gros

Avda de Navarra 14, 8º

20013 San Sebastián

Teléfono 943 006464

 

Kodea
0027502