[prebentzio-kontrol-hiesa]  Hiesaren inguruan lan egiten dutela, irabazi asmorik ez duten eta egoitza ofiziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten elkarteei zuzendutako laguntzak

Osasuna

LABURPENA
Xedea

Laguntza horien helburua da 2014ko ekitaldian zehar egindako jarduerak diruz laguntzea. Batez ere, jarduera hauetaz ari gara:

a) Gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoen kolektiboari bideratzen diren esku hartzeko proiektuek, ikusirik, kolektibo horretako GIBaren garrantzia epidemiologikoa egun.

b) GIBari dagokionez kalteberak diren bestelako kolektiboei bideratutako proiektuak, etorkinak, drogak bide parenteralez hartzen dituztenak eta prostituzioan jarduten dutenak

c) GIB bidezko infekzioaren diagnostiko goiztiarrera bideratutako proiektuak ere

d) Deialdi honetako helburu eta ezaugarriekin bat datozen bestelako proiektuak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
Prozeduraren eskakizunak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

     

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: ¿ Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99) ¿ Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) ¿ Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00 Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak - Minimis" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura
300.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Muga

Diru-laguntzaren xede izan daitezke zuzenean eta objektiboki diruz lagundutako programarekin lotuta dauden jarduerei dagozkien gastuak, erakundeak aurkeztutako proiektuan behar bezala zehaztuta badaude, eta faktura bidez zurituta badaude. Gastu horiek diru-laguntza eman aurretik sortutakoak ere izan daitezke, betiere 2014. urtearen barruan sortutakoak badira.

Ordainketa-modua:

Lehenengo ordainketa diru-laguntzaren %80koa izango da, behin diru-laguntza onartzeko ezarritako epea igaro ondoren, eta erakunde onuradunak emandako diru-laguntzari berariaz uko egin ez badio.

Gainerakoa (emandako zenbatekoaren %20 arte) erakunde onuradunak diruz lagundutako proiektua gin izana justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu ondoren emango da, behin jarduerak egin direla justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu eta egindako gastua zuritu ondoren.

ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzea erlaitzetan zehazten diren bideetako edozein erabiliz abiarazi daiteke (presentziala eta elektronikoa). Izapidetzea bide batetik edo bestetik abiarazteak ez du esan nahi izapidetzearekin bide horretatik jarraitu behar denik. Izapidetzearen jarraipena, hautatutako bidea presentziala baldin bada, fitxa honetan zehazten da. Hautatutako bidea telematikoa baldin bada, berriz, Nire kudeaketak ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Diru-laguntzaren berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Onuradunek egiaztatzeko jasotako diru-laguntza guztia emandako helbururako erabili dela, 2014ko azaroaren 21a baino lehen Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzan agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

    a) Txosten teknikoa, zituzten helburuak zein mailatan bete dituzten azaltzen duena eta helburu bakoitza bete den mailari buruzko ebaluazioa egiten duena.

    b) 2014. urteko gastuen memoria (III. eranskina) edo justifikazio-kontua, zeinetan adierazten baita zer dokumentu aurkezten diren eta horien zenbatekoak. Diru-laguntza emateko ebazpenean zehaztutako gastu-kontzeptuen arabera taldekatu behar dira horiek aginduaren III. eranskinean jasotako ereduaren arabera. 5. artikuluan aipatutako egoitza elektronikoan ere eskuragarri dago eredu hori.

    c) Gastuak diru-laguntzaren xedea betetzeko erabili direla egiaztatzeko, fakturak aurkeztu beharko dira, edo egiaztapen-balioa duten gainerako dokumentu baliokideak, zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan balioa dutenak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak.

    d) Jarduera edo zerbitzua gauzatu dutela edo diru-laguntzaren xedea bete dutela egiaztatzen duen beste edozein agiri.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide horiek ez dira beharrezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Deitzen duen erakundea
  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Ebazteko epea
Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 4 hilabeteren buruan
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    •  Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  Hilabete 1.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    •  Zer errekurtso jar dezakezu gero?

     Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak