Toki-esparruan jarduera fisikoa sustatzeko programak garatzeko laguntzak

[jarduera-fisikoa-sustapena]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da EAEko toki-erakundeentzako, tokiko erakunde autonomoentzako eta tokiko merkataritza-sozietateentzako diru-laguntzak arautzea, helburu honekin: 2018an, jarduera fisikoa sustatzeko proiektuak garatzea, ingurune egokiak sortuz eta tokian-tokian ekintza komunitarioa sendotuz.

 Laguntza hauen xedea da honako hauek finantzatzea 2018ko ekitaldian:

  • a) Hirietan eta hiri-inguruetan ibilbideak edo pasealekuak egokitzeko eta dinamizatzeko programak eta esku-hartzeak, herritar guztiei zuzenduak; ibilbide horiek seguruak izango dira eta behar bezala seinaleztatuta egongo dira, ohiko joan-etorrietan mugikortasun aktiboa errazteko eta aisialdi aktiboa sustatzeko.
  • b) Tokiko sare bat sortzeko beharrezkoak diren jarduerak. Tokian-tokian jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa prebenitzeko ekintzak eta estrategiak lehenetsi, planifikatu eta garatuko ditu sare horrek, partaidetza-prozesuen bidez.

Tokiko sare bat egitura barnerakoi eta partaidetzazko bat da, komunitateko hainbat eragile biltzen dituena, hala nola administrazioak, hainbat esparru edo sektore (hezkuntza, gizartea, osasuna, kultura, ekonomia...) eta herritarrak, gizarte-erakundeak barne.

Aurrekontuko zuzkidura

292.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzen gehieneko zenbatekoak

a) 50.000 biztanle baino gehiagoko udalerri edo udalerriz gaindiko eremuetan, gehienez ere, diruz lagundu daitezken gastuen zenbatekoaren % 20 eman daiteke, baina, gehienez ere, 8.000 euro proiektuko.

b) 50.000 eta 7.000 biztanle arteko udalerri edo udalerriz gaindiko eremuetan, gehienez ere, diruz lagundu daitezken gastuen zenbatekoaren % 50 eman daiteke, baina, gehienez ere, 8.000 euro proiektuko.

c) 7.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri edo udalerriz gaindiko eremuetan, diruz lagundu daitezken gastuen zenbatekoaren %80 eman daiteke, baina, gehienez ere, 8.000 euro proiektuko.

Ordainketa-modua:

% 70 laguntza ematen onartzen den unean, ebazpena onartu eta argitaratu ondoren, eta onuradunak laguntza onartu ondoren.

Gainerako % 30a, diruz lagundutako proiektua egin ondoren, erakunde onuradunak justifikatu eta gero diruz lagundutako proiektua egin dela eta proiektu horren guztizko gastua zein izan den, 14. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, bestelako toki-erakundeek, tokiko erakunde autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek.

Betekizunak

  • Eskaerarekin joaten den dokumentazioa | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: ¿ Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99) ¿ Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) ¿ Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00

  • Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


ARABA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 945 017157

BIZKAIA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 944 031577

GIPUZKOA. Osasun Sustapenerako Unitatea - 943 022717

Eusko Jaurlaritzako Egoitza Nagusia: 945 019203

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0088608

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita.

 

Proiektu bakoitzeko, eskabide bat aurkeztu behar da.

 

Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, agindu honen izapide elektronikoei buruzko 21.4. artikuluan adierazitako euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez.

 

Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, agindu honen 21.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Ordezkariak, erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.

b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.

 

Erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte eskabidea eta horri erantsi beharreko gainerako agiriak. Orobat, eskabidea aurkeztu izanaren ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 6.1 artikuluak ezartzen duenari jarraituz.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 4 hilabeteren buruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Justifikazio-agiriak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 31n amaituko da, eta egun horixe izango da agiri horiek onartzeko azkena.

Diruz lagundutako jarduera benetan burutu dela justifikatzeko, honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • a) Diru-laguntzaren xede den proiektua gauzatu izanaren deskribapen-memoria, izapide elektronikoei buruzko 21. artikuluan adierazitako euskadi.eus egoitza elektronikoko II. eranskinean jasotakoa.
  • b) Diru-laguntzaren xede den proiektuaren helburua eta asmoa bete direla dioen ziurtagiria, toki-erakundeko idazkariarena edo erakunde eskatzailea ordezkatzen duen pertsonarena.
  • c) Faktura edo baliozko beste ordainketa-egiaztagiri batzuen kopiak, toki-erakundeko idazkariak edo erakunde eskatzailearen ordezkariak sinatuak. Agiri horiek egiaztatu behar dute diru-laguntza benetan ordaindu dela eta haren xede den proiektua benetan gauzatu dela.
  • d) Diru-sarreren eta gastuen zerrenda, eta beste diru-laguntzarik, laguntzarik edo diru-sarrerarik eskuratu bada, hala adieraztea.
  • e) Agiri osagarriak, proiektua egin dela egiaztatzen dutenak, honako hauek barne direla: material grafikoa, bileren aktak eta bertaratutakoen zerrenda edo prozesuan sortutako beste agiri batzuk.

Aldez aurretik eginiko gastuak ordaindu daitezke jasotako diru-laguntzarekin, baldin eta gastu horiek diru-laguntza jaso duten jardueretan sartzen diren ekintza eta kontzeptuen kostu errealak badira eta 2018. urtean sortutakoak badira.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk