Kalteak industria- eta merkataritza-establezimenduetan

LABURPENA
Titulua:
Kalteak industria- eta merkataritza-establezimenduetan
Xedea:

Merkataritza-, industria- edo zerbitzu-establezimenduetako kalteen konpentsazioak hartuko dituenak: establezimendu horiek berriro martxan jartzeko konponketen balioa; jarduera aldi baterako, zati batean edo osorik eteteak establezimenduotan garatutako jarduera ekonomikoen titularrei eragin dizkien galera ekonomikoak; eta, kalteei dagokienez, berariaz jasoko da zenbateko osagarri finko bat, merkataritza-funtsan eta bezeroen balizko galeran eragindako kalte gisa.

Diru kopurua:

Diru kupurua zabalkorra da

Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Herrizaingoa
Deialdia egiten duen organoa:
Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Herrizaingoa
Egitura atal ebazlea:
Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza

C/ Adriano VI, 20, 2º

01008 Vitoria-Gasteiz, (Álava)

Jendaurreko ordutegia:

Astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik 13ak arte.

Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba) 
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea), Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza: 
    Donostia-San Sebastian, 1  
    01010 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba) 
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea), Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza: 
    Donostia-San Sebastian, 1  
    01010 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Kalteak industria- eta merkataritza-establezimenduetan

Merkataritza-, industria- edo zerbitzu-establezimenduetako kalteen konpentsazioak hartuko dituenak: establezimendu horiek berriro martxan jartzeko konponketen balioa; jarduera aldi baterako, zati batean edo osorik eteteak establezimenduotan garatutako jarduera ekonomikoen titularrei eragin dizkien galera ekonomikoak; eta, kalteei dagokienez, berariaz jasoko da zenbateko osagarri finko bat, merkataritza-funtsan eta bezeroen balizko galeran eragindako kalte gisa.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Pertsona fisiko edo juridikoek laguntza honetez baliatu ahal izaten daiteke

Aditzera emandako prestazio eta laguntza bakoitzerako aurreikusitako berezitasunez gain, honako baldintza hauek ere bete beharko dira, orokortasunez:

a) Ekintza terroristak Euskal Autonomia Erkidegoan jazotakoak izan daitezela.

b) Kalteak ez daitezela izan izaera publikoko -edo partaidetza publikoa gehiengoa den- entitate, korporazio edo erakundeetako -nazionalak zein atzerrikoak- ondasunetan jazotakoak.

c) Kaltetutakoak hitza eman dezala bidezkoak diren ordain-ekintzak burutuko dituela, eta jakinarazi egingo dituela laguntza esleitzeko kontuan izandako baldintzetan izandako ezein aldaketa, eta, batik bat, beste administrazio edo ente publiko edo pribaturen batek emandako laguntzak, baldin eta kaltearen zenbatekoa gainditzen badute; hitza mean beharko dute, halaber, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak sustatutako fiskalizazio jarduerak ahalbidetzeko.

PRESTAZIOA
Muga:

Eskatzaile bakoitzeko eta gertakari edo ezbehar bakoitzeko jaso daitekeen gehienezko zenbatekoa, ekainaren 19ko 4/2008 Legeko 11.4 artikuluaren arabera, 100.000 euro da, kapitulu honetan aurreikusitako edozein laguntzatarako.

Ordainketa modua:
  • Tasazio perizioaren buruz
  • Kalteen erabateko zenbatekoa -konponketa faktura originalaren bidez egiaztatutakoak- ez bada 1.000 eurotik gorakoa, ez dago peritazioa egin beharrik, betiere Administrazioak argi badu gainerako baldintzak bete egin direla.
  • Goian aipatutako zenbateko horren azpitiko konponketa-aurrekontua aurkezten denean ere ez da peritaziorik egin beharko; nahikoa izango da interesdunak faktura aurkeztea hiru hileko epean, laguntza esleitzeko administrazio prozeduraren Ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea eta agiriak aurkeztea
Eskabidea eta agiriak aurkeztea:
Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-formularioa aurkeztu behar da, agiriak aurkezteko Jarraibideetan zerrendatzen den agiri-sortarekin batera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)

Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena

Eranskina (Eskaera)

Eranskina-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.

Dokumentazioa:
  • Dokumentuak aurkezteko

    Kalte materialengatik ordaina eskatzeko prozedura interesdunaren eskabidez hasiko da, eta ondoren aditzera emandako datu eta agiriak aurkeztu beharko dira:

    a) Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo bere nortasun-egiaztagiriaren kopia.

    b) Gertaeren, izandako kalteen eta horien balorazio ekonomikoaren deskripzioa.

    c) Eskatutako laguntzaren deskripzioa.

    d) Konpainia aseguratzailearen izena -eta helbidea, hala behar bada-, eta hitzartutako polizaren edo polizen zenbakia.

    e) Eskudun organoetan aurkeztutako salaketaren kopia.

    f) Aitormena, non hitza emango baitu kalteak konpontzeko behar diren egintzak burutu dituela.

    g) Beste administrazio edo erakunde publiko zein pribatuetatik eskuratutako laguntzen zenbatekoa, hor sartuz aseguru polizen ondorio diren kalte-ordainak eta Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak ordaindutakoak; edo aitormena, horien berri emateko hitza emanez.

    h) Euskal Autonomia Erkidegoko eskudun organoek arlo horretan bultzatutako fiskalizazio jarduerak eskura jartzeko konpromisoa.

    i) Eskatutako laguntzaren arabera eskabide-eredu normalizatuan zehaztutako agiri berariazkoak. Eskabide-eredua www.euskadi.net.web-orrian jarriko da eskatzaileen eskura.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Berraztertzeko Errekurtsoa
Berraztertzeko Errekurtsoa:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Berraztertzeko Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/12/16 - 2011/12/31
Aurkezteko epe-muga:

Urtebetekoa da eskabideak aurkezteko gehienezko epea, kaltea gertatzen den egunaren biharamunetik aurrera..

Ebazteko epea:

Sei hilekoa izango da ebazpena eman eta jakinarazteko epea, non eta, justifikatutako inguruabar bereziak direla-eta, handitzea erabakitzen ez den, eta, orduan ere, ezingo da beste hiru hilabete baino gehiago luzatu

Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Eusko Jaurlaritza; Herrizaingoa; Herrizaingo Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.