Adingabeekin esku hartzeko eta bitartekotzaren Masterraren laugarren promoziorako dirulaguntza

LABURPENA
Titulua:
Adingabeekin esku hartzeko eta bitartekotzaren Masterraren laugarren promoziorako dirulaguntza
Xedea:

Gizartean babesik gabe edo/eta gatazkan duden adingabeen kasuetan esku hartzeko eta bitartekotza egiteko masterraren laugarren promozioa egiteko. Masterra Deustuko Unibertsitatean emango dute, eta ikasturte bat iraungo du; 2010eko urrian hasiko da ta 2011ko uztailean amaituko. Master ofiziala da, 60 ECTSkoa (Europako kredituak), eta ikasgai hauetan egituratuta dago:

1. Ikasgaia: Diziplinarteko Gizarte Esku-hartzearen oinarriak.

2. Ikasgaia: Gizarte Esku-hartzerako berariazko tresna profesionalak.

3. Ikasgaia: Gizartean babesik gabe edo/eta gatazkan dauden adingabeen kasuetan esku hartzea.

4. Ikasgaia: Kanpoko praktikak.

5. Ikasgaia: Master amaierako lana.

Diru kopurua:

Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira diru-baliabideak. Zenbatekoa, hasieran behintzat, hogeita zortzi mila eta bostehun (28.500) eurokoa izango da. Horietatik hogeita bi mila eta zortziehun euro (22.800) 2010erako ordainketei dagozkie, eta gainerakoa, bost mila eta zazpiehun euro (5.700), 2011ko ordainketei.

Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA (EHAA Zk. 145/2010)

    EBAZPENA, 2010eko uztailaren 7koa, Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Egitura atal ebazlea:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea

c/ Manuel Iradier, 36

01005 Vitoria-Gasteiz

Itzuli

Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea

c/ Manuel Iradier, 36

01005 Vitoria-Gasteiz

Telefono bidezko arreta:

945 016700

TRAMITAZIOAK
Adingabeen kasuetan esku hartzeko eta bitartekotza egiteko masterrerako dirulaguntzak

Gizartean babesik gabe edo/eta gatazkan dauden adingabeen kasuetan esku hartzeko eta bitartekotza egiteko masterraren laugarren promozioa egiteko dirulaguntzarako deia. Masterra Deustuko Unibertsitatean emango da, eta ikasturte bat iruangu du; 2010eko urrian hasiko da eta 2011ko uztailean amaituko. Master ofiziala da, 60 ECTSkoa (Europako kredituak), eta ikasgai hauetan egituratuta dago:

1. Ikasgaia: Diziplinarteko gizarte esku-hartzearen oinarriak.

2. Ikasgaia: Gizarte esku-hartzerako berariazko tresna profesionalak.

3. Ikasgaia: Gizartean babesik gabe edo/eta gatazkan dauden adingabeen kasuetan esku hartzea.

4. Ikasgaia: Kanpoko praktikak.

5. Ikasgaia: Master amaierako lana.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Pertsonak (gehienez 18).

Betebeharrak:

Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar da, laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik, gutxienez.

Lizentziatura edo diplomatura bat eduki behar da.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Zenbatekoa, hasieran behintzat, hogeita zortzi mila eta bostehun (28.500) eurokoa izango da. Horietatik hogeita bi mila eta zortziehun euro (22.800) 2010erako ordainketei dagozkie, eta gainerakoa, bost mila eta zazpiehun euro (5.700), 2011ko ordainketei.

Muga:

Hautagai bakoitzari emango zaion diru-laguntzaren zenbatekoa matrikularen kostuaren %20 izango da, gutxienea; eta gehienez matrikularen kostua.

TRAMITEAK
Eskaera:
Laguntzarako eskaera
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Dirulaguntza eskatzeko inprimakia (Eskaera)

Eskaera eredu betegarria  (pdf 36,41 Kb)

Curriculum Vitae (Dirulaguntza dokumentua)

Curriculum Vitae laburra; bertan, eskatutako laguntzaren prestakuntza-arloan (aukera-berdintasuna, genero-ikuspegia kontuan hartzea gizarte esku-hartzean, etab.) eskatzaileak duen esperientzia zehaztu behar da. Inprimaki betegarria (pdf 14,98 Kb)

Hirugarren interesdunaren datuen fitxa (Dirulaguntza dokumentua)

Hirugarren interesdunaren datauen fitxa, eskatzaileak eta banku-erakundeak betea. Inprimaki betegarria (pdf )

Zinpeko adierazpena (Dirulaguntza dokumentua)

Laguntzaren xederako beste finantzabide batzuk dituela edo eskatu dituela.

Eskabidea izenpetzen duen pertsonak ez duela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta bestetik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen itzalpean ez zaiola debekurik jarri ebazpen honetan araututako laguntzak eskatzeko.

Eskabidea izanpetzen duen pertsonak ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapenik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.

Agiri betegarria (pdf 25,89 Kb)

Dokumentazioa:
  • NAN

    Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia.

  • Erroldaren ziurtagiria

    Laguntza eskatu aurretik eskatzailea urtebetez gutxienez Euskal Autonomia Erkidekoko udalerri batean erroldatuta egin dela frogatzen duen ziurtagiria.

  • Memoria

    Berdintasun arloan prestakuntza jasotzeko interesaren azalpen-memoria.

  • Inskripzioaren ziurtagiria

    Deustuko Unibertsitatearen onarpen-agiria, edo, oraindik jaso ez bada, onarpen-eskabidearen kopia.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefono bidezkoa

945 016700



Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/07/30 - 2010/09/14
Ebazteko epea:

Ebazpen honen babesean egindako eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea hiru hileko izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.