Behin-behineko etxebizitza alokatzeko gastuak

LABURPENA
Titulua:
Behin-behineko etxebizitza alokatzeko gastuak
Xedea:

Ekintza terroristei lotutako jazarpena, mehatxua edo hertsapenaren ondorioz euren ohiko etxebizitza utzi behar izan eta behin-behineko ostatua hartu behar izan badute, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak alokairuaren gastuak ordaintzeko laguntza emango du.

Diru kopurua:

Diru kopurua zabalkorra da

Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Herrizaingoa
Deialdia egiten duen organoa:
Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Herrizaingoa
Egitura atal ebazlea:
Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza

C/ Adriano VI, 20, 2º

01008 Vitoria-Gasteiz, (Álava)

Jendaurreko ordutegia:

Astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik 13ak arte.

Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa) 
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea), Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza: 
    Donostia-San Sebastian, 1  
    01010 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Itzuli

Herritarren arretako bulegoak

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa) 
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea), Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza: 
    Donostia-San Sebastian, 1  
    01010 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz

Behin-behineko etxebizitza alokatzeko gastuak

Ekintza terroristei lotutako jazarpena, mehatxua edo hertsapenaren ondorioz euren ohiko etxebizitza utzi behar izan eta behin-behineko ostatua hartu behar izan badute, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak alokairuaren gastuak ordaintzeko laguntza emango du.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Ekintza terroristekin lotutako jazarpena, mehatxua edo hertsapena jasaten duten pertsona fisikoek eskura dezakete laguntza hau, Herrizaingo Saileko Segurtasun Sailburuordetzako organo eskudunak egiaztatutako eran.

Ekintza terroristak Euskal Autonomia Erkidegoan gertatu izana.

PRESTAZIOA
Muga:

Utzitako etxebizitzaren ezaugarri berdin antzekoak dituen etxebizitza bat -udalerri berean edo beste batean- alokatzeak sorrarazitako gastuei egingo die aurre artikulu honetan jasotako diru-laguntzak, harik eta ohiko etxebizitza saltzen den arte, eta, betiere, hiru hileko gehienezko epean.

Ordainketa modua:

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren aurrean ordaindutako gastuen fakturak agirien bidez egiaztatu ondoren sortuko da diru-laguntza kobratzeko eskubidea.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea eta dokumentazio ekarpena
Eskabidea eta dokumentazio ekarpena:
Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-formularioa aurkeztu behar da, agiriak aurkezteko Jarraibideetan zerrendatzen den agiri-sortarekin batera.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea (Dirulaguntza dokumentua)

Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.

Eranskina (Eskaera)

Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/12/16 - 2011/12/31
Ebazteko epea:

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak gehienezko sei hileko epean eman eta jakinaraziko du laguntza-eskabidearen gaineko ebazpena. Gehienezko epea igaro, eta ez bada ebazpenik eman eta jakinarazi, baiestekoa dela joko da azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Eusko Jaurlaritza; Herrizaingoa; Herrizaingo Sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.