2011n beren establezimenduetako oztopo arkitektonikoak kentzen dituzten Gasteizko hiriko merkataritza-guneko enpresa txikientzako laguntza ekonomikoak
LABURPENA
Titulua:
2011n beren establezimenduetako oztopo arkitektonikoak kentzen dituzten Gasteizko hiriko merkataritza-guneko enpresa txikientzako laguntza ekonomikoak
Xedea:
Gasteizko Udalak Ekonomia Sustapen eta Estrategia Plangintzaren Saileko Ekonomia Sustapen eta Estrategia Plangintzaren Saileko Merkataritza Atalaren bitartez Gasteizko hiriko merkataritzaguneko merkataritza-etxabeetan kokatutako enpresa txikietako oztopo arkitektonikoak ken daitezen emango dituen laguntza ekonomikoen deialdia arautzea dute xede oinarri hauek, hartara mugikortasuna murriztua duten pertsonek oro izan dezaten sarbidea bertara eta erabili ahal izan ditzaten.
Txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko beste tresna bat da merkataritza establezimenduetako oztopo arkitektonikoak kentzea, dendak gertuko espazio bihurtzen baitira horrela, eta era guztietako erabiltzaileei sarbidea ematen.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira laguntza
ekonomiko horiek.
Diru kopurua:
20.000
Deialdiaren araudia:
- Programaren deialdia (ALHAO Zk. 60/2011)
Beren establezimenduetako oztopo arkitektonikoak kentzen dituzten Gasteizko hiriko merkataritza-guneko enpresa txikiei laguntza ekonomikoak emateko udal programaren deialdia. 2011. urtea.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Gasteizko Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Gasteizko Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Gasteizko udaletxeko Erregistro Nagusia
Olagibel kalea, 2
Telefono bidezko arreta:
Tfno: 945 16 16 16
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Gasteizko udaletxeko Erregistro Nagusia
Olagibel kalea, 2
Itzuli
Gasteizko udaletxeko Erregistro Nagusia
Olagibel kalea, 2
2011n beren establezimenduetako oztopo arkitektonikoak kentzen dituzten Gasteizko hiriko merkataritza-guneko enpresa txikientzako laguntza ekonomikoak
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Gasteizko Udalak Ekonomia Sustapen eta Estrategia Plangintzaren Saileko Ekonomia Sustapen eta Estrategia Plangintzaren Saileko Merkataritza Atalaren bitartez Gasteizko hiriko merkataritzaguneko merkataritza-etxabeetan kokatutako enpresa txikietako oztopo arkitektonikoak ken daitezen emango dituen laguntza ekonomikoen deialdia arautzea dute xede oinarri hauek, hartara mugikortasuna murriztua duten pertsonek oro izan dezaten sarbidea bertara eta erabili ahal izan ditzaten.
Txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko beste tresna bat da merkataritza establezimenduetako oztopo arkitektonikoak kentzea, dendak gertuko espazio bihurtzen baitira horrela, eta era guztietako erabiltzaileei sarbidea ematen.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira laguntza
ekonomiko horiek.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Gasteizko hiriko merkataritza-gunearen baitan, kalearen altuerako lokal batean kokatutako merkataritza-jarduera bat duten pertsona fisiko nahiz juridikoek eskuratu ahal izango dituzte oinarri hauetan arautzen diren laguntzak, baldin eta establezimendu sarreran nahiz haren barruan dauzkaten oztopo arkitektonikoak kentzeko neurriei ekiten badiete 2010eko urriaren 1etik 2011ko irailaren 30era bitartean.
Ondoko betebeharrak betetzen dituzten enpresek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak:
1. 50 langile baino gehiago ez izatea.
2. Urteko negozio-bolumenak eta balantze orokorrak 10 milioi euro ez gainditzea.
3. Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten enpresek ehuneko 25eko edo hortik gorako partaidetza zuzena nahiz zeharkakoa ez izatea bertan.
4. Merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu jardueren baitan sartzen den merkataritza-jardueraren bat gauzatzea.
5. Gasteizko hiriko merkataritza-gunearen baitan, kalearen altuerako lokal batean gauzatzea beren ekonomi jarduera (industrialdeak ez dira aintzat hartuko).
6. Administrazio publikoen aurreko zerga-betebeharrak egunean edukitzea, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere.
7. Hirigintzari eta arkitekturari dagokionez nahiz osasunari eta higieneari dagokionez, indarrean dauden arauak estu-estu betetzea.
8. Nolanahi ere, baztertuta geratzen dira sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak, baita irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta elkarte edo lanbide jarduerak gauzatzen dituztenak ere (elkarteak, lanbide elkargoak...).
PRESTAZIOA
Dotazioa:
20.000
Muga:
Diruz lagundu daitekeen inbertsioaren ehuneko 40koa izando da deialdi honetan jasotzen diren jarduerak bideratzeko laguntzen zenbatekoa aurkezten diren fakturetako kopuruen arabera, eta gehienezko muga, berriz, 2.500 eurokoa izango da, enpresa, lokal eta urte bakoitzeko
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
- Agiri hauek erantsi beharko zaizkie diru-laguntza eskabideei: - Eskaera orria eta zinpeko aitorpena (I. eranskina). - Pertsona fisikoa bada: nortasun agiriaren fotokopia. - Pertsona juridikoa bada: Enpresaren IFZren fotokopia, eratze eskrituren fotokopiak eta gerora egindako aldaketena, ordezkatze aginteak eta eskabidea aurkezten duen pertsonaren nortasun agiria. - Establezimenduari dagokion jabetza agiri edo alokairu kontratuaren fotokopia. - Lokala alokatzeko kontratuan berariaz adierazten ez bada, bertan obrak egiteko baimena, alokatzaileak emana. - Gasteizko Udalak emandako obra-baimena, eta obra handia bada, obra amaierako egiaztagiria. - Azalpen-txostena, non, gutxienez ere, lokala oztopo arkitektonikoak kentzeko neurriak hartu aurretik zein egoeratan zegoen azaldu beharko baita. Orobat erantsi beharko zaizkio hautatutako konponbidea erakusten duten argazkiak. - Kontratatutako proiektu teknikoaren fotokopia, izanez gero. - Jatorrizko fakturak eta fotokopiak. - Ordainketa-egiaztagiriak: oro har, hornitzaile beraren 1.000 eurotik gorako faktura bat edo faktura multzoren ordainketa, faktura bakoitzaren bankuko ordainketa agiri bidez justifikatzeko eskatuko da (ez dira onartuko ordainketa horiek eskutan jaso izana adierazten duten enpresa-egiaztagiriak). Azken hilabeteko TC1 eta TC2 agiriak. Langilerik gabeko autonomoen kasuan, azken hilabeteko autonomo ordainketaren ordainagiria. Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua, diru-laguntza eskatzen duen enpresak zerga betekizunak egunean dituela egiaztatzen duena. - Enpresak Gizarte Segurantzarekiko zorrik ez duela egiaztatzen duen egiaztagiria, bertako Diruzaintza Nagusiak emana. - Gasteizko Udalarekiko zerga-betebeharrak betetzeari dagokionez, ofizioz begiratuko da eskatzailea egunean dagoen. Enpresa Ekonomi Jardueren gaineko Zergan alta emanda dagoen ere begiratuko da.
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/05/19
-
2011/09/30
Ebazteko epea:
Eskabideak ebazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa izango da.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.