Merkataritza arloan euskararen presentzia sustatzeko dirulaguntzak. Vitoria-Gasteiz 2014

LABURPENA
Titulua:
Merkataritza arloan euskararen presentzia sustatzeko dirulaguntzak. Vitoria-Gasteiz 2014
Xedea:
- Merkataritza establezimenduen kanpo errotulua aldatu eta bertan euskara sartzeko. - Web orriak itzultzeko eta egokitzeko, euskaraz eta gaztelaniaz egon daitezen. - Establezimenduaren hizkuntza egoeraren diagnostikoarekin, ebaluazioarekin edo zertifikazioarekin lotutako gastuak, esklusiboki horretan ari diren entitateek eginda denean.
Diru kopurua:
6.000 €
Araudia:
  • Deialdia (ALHAO Zk. 56/2014)
    Merkataritza arloan euskararen presentzia sustatzeko dirulaguntzak emateko udal programaren deialdia.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Gasteizko Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Gasteizko Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Fray Zacarías Martínez kalea, 3.01001 Vitoria-Gasteiz.
Telefono bidezko arreta:
Telefono: 945161212.Fax 945161533.
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Fray Zacarías Martínez kalea, 3.01001 Vitoria-Gasteiz.
Itzuli Fray Zacarías Martínez kalea, 3.01001 Vitoria-Gasteiz.
Merkataritza arloan euskararen presentzia sustatzeko dirulaguntzak. Vitoria-Gasteiz 2014
- Merkataritza establezimenduen kanpo errotulua aldatu eta bertan euskara sartzeko. - Web orriak itzultzeko eta egokitzeko, euskaraz eta gaztelaniaz egon daitezen. - Establezimenduaren hizkuntza egoeraren diagnostikoarekin, ebaluazioarekin edo zertifikazioarekin lotutako gastuak, esklusiboki horretan ari diren entitateek eginda denean.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Ezaugarri hauek dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek eskuratu ahal izango dituzte oinarri hauetan arautzen diren laguntzak: bizilekua Gasteizko udalerrian izan eta merkataritza jardueraren batean aritzea, diruz laguntzen diren lanak 2013ko irailaren 1etik 2014ko abuztuaren 31ra bitarteko epean egin izana eta jarduera enpresa txikitzat jotakoa izatea
1. 50 langile baino gehiago ez izatea. 2. Urteko negozio-bolumenak edo balantze orokorrak 10 milioi euro ez gainditzea. 3. Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten enpresek ehuneko 25eko edo hortik gorako partaidetza zuzena nahiz zeharkakoa ez izatea bertan. 4. Merkataritza-jarduera txikizkako salerosketa edo ostalaritza izatea. 5. Ekonomi jarduera Gasteizko udalerrian eta kalearen altueran kokatutako lokal batean garatzea. 6. Administrazio publikoen aurreko zerga-betebeharrak egunean edukitzea, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere. Gasteizko Udalarekiko zerga-betebeharren egoera ofizioz begiratuko da. 7. Nolanahi ere, baztertuta geratzen dira sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak, baita irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta elkarte edo lanbide jarduerak burutzen dituztenak ere (elkarteak, lanbide elkargoak etab.). 8. Onuraduna ezingo da egon Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren arabera horrelakorik jasotzea galarazten duen egoeraren batean.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
6.000 €
Muga:
Proiektuaren kostuaren ehuneko 50era arteko diru-laguntza emango du udalak eta establezimendu bakoitzeko gehienez 300 euro jaso ahal izango du
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Diru-laguntzaren eskabidea agiri hauekin batera: - Eskatzailea pertsona fisikoa bada, nortasun-agiriaren fotokopia; eskatzailea pertsona juridikoa bada, identifikazio fiskaleko txartelaren kopia, eta eskabidea egiten duen pertsonaren nortasun-agiria eta ordezkatze-ahalmena. - Ekonomi jardueren gaineko zergako alta eta bajen egiaztagiria. - Establezimenduari dagokion jabetza agiri edo alokairu kontratuaren fotokopia. - Proiektua gauzatu dela ziurtatzen duten froga dokumentalak: rrotuluen argazkia, web orrien kapturak… - Egindako gastuen jatorrizko fakturak. Fakturak 2013ko irailaren 1etik 2014ko abuztuaren 31ra bitartean egindakoa izan beharko du. - Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bete direla egiaztatzen duen ziurtagiria. - Baterako zinpeko aitorpena. Aitorpen bakarraren baitan honako hauek jasotzen dituena: 1. Laguntza deialdiaren oinarriak ezagutzen eta onartzen direla dioen aitorpena. 2. Enpresa txikitzat jotzeko betekizunak betetzen direla dioen aitorpena. 3. Eskatzailea diru-laguntza publikoak itzularazteko edo zigortzeko inongo prozeduratan sartuta ez dagoela dioen aitorpena.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2014/05/22 - 2014/09/05
Ebazteko epea:
Eskabideak aurkezteko epea amaitzen delarik, gehienez bi hilabeteko epea izango da horiek ebazteko.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.