Familia bizitza eta lanerako prestakuntza uztartzeko laguntza ekonomikoen udal Programa. Vitoria-Gasteiz 2011

LABURPENA
Titulua:
Familia bizitza eta lanerako prestakuntza uztartzeko laguntza ekonomikoen udal Programa. Vitoria-Gasteiz 2011
Xedea:
Hauxe da oinarri hauen xedea: Ekonomia Sustapen eta Estrategia Plangintzaren Sailaren eta hiriko bestelako prestakuntza zentro eta erakundeen zerbitzuen erabiltzaileei, beren ardurapean dauden pertsonak –seme-alabak, zaharrak edo ezinduak– zaindu beharra dutelarik, egokitzat jotzen diren lanerako prestakuntza-ikastaroetara nahiz enplegurako gaitzeko jardueretara –autoenplegura hurbiltzea, enpresako ikastaldia...– joateko aukera errazteko diru-laguntzak emateko baldintzak finkatzea
Diru kopurua:
4.630,00€
Deialdiaren araudia:
  • Deialdia 2011 (ALHAO Zk. 56/2011)
    Familia bizitza eta lanerako prestakuntza uztartzeko laguntza ekonomikoen udal programaren deialdia. 2011. urtea.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Gasteizko Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Gasteizko Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Gasteizko udaletxeko Erregistro Nagusia Olagibel kalea, 2
Telefono bidezko arreta:
Tfno: 945 16 16 16
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Gasteizko udaletxeko Erregistro Nagusia Olagibel kalea, 2
Itzuli Gasteizko udaletxeko Erregistro Nagusia Olagibel kalea, 2
Familia bizitza eta lanerako prestakuntza uztartzeko laguntza ekonomikoen udal Programa. Vitoria-Gasteiz 2011
Hauxe da oinarri hauen xedea: Ekonomia Sustapen eta Estrategia Plangintzaren Sailaren eta hiriko bestelako prestakuntza zentro eta erakundeen zerbitzuen erabiltzaileei, beren ardurapean dauden pertsonak –seme-alabak, zaharrak edo ezinduak– zaindu beharra dutelarik, egokitzat jotzen diren lanerako prestakuntza-ikastaroetara nahiz enplegurako gaitzeko jardueretara –autoenplegura hurbiltzea, enpresako ikastaldia...– joateko aukera errazteko diru-laguntzak emateko baldintzak finkatzea
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
2010eko abenduaren 1etik 2011ko abenduaren 1era bitartean enplegurako gaitzeko jarduerak egiten dituzten edo egin dituzten pertsonek eskuratu ahal izango dituzte laguntzak, baldin eta besteren mendeko pertsonez arduratu beharra badute.
Ekonomia Sustapen eta Estrategia Plangintzaren Sailaren ustez enplegurako gaitzeko baliagarri den jardueraren bat (prestakuntza, praktikak eta abar) egiten aritzea edo egin izana, sail horrek berak nahiz bestek sustatua izan. Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea. Familiaren etxean bizi diren 12 urtetik beherakoak, 70 urtetik gorakoak edo ezinduak zaintzeko ardura bere gain hartua edukitzea. Lanik gabe egotea, edo lan egoera prekarioan (lanaldi partziala, aldi baterako kontratuak behin eta berriro, ordainsari kaskarra...), eta Ekonomia Sustapen eta Estrategi Plangintzen Saileko teknikarien iritziz lanerako aukerak hobetzeko prestakuntzaren bat beharrezko izatea. Urtean ondoren adierazten direnak baino diru-sarrera gutxiago dituzten famili unitateetako kideak izatea: Famili unitateko diru Diru-sarrera gordinak (*), Famili unitateko diru guraso bakarreko familiak 2 < 23.166,35 euro 0 3 23.166,35 euro 24.227,85 euro 4 24.230,85 euro 25.304,45 euro 5 25.304,45 euro 26.367,95 euro 6 26.367,95 euro 27.430,45 euro
PRESTAZIOA
Dotazioa:
4.630,00€
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabide Izapidea
Eskabide Izapidea:
Eskaera
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Eskabidea egiten duenaren nortasun agiriaren kopia. Eskatzailea 2. oinarrian adierazitako multzoetakoren batekoa –dirulaguntza jaso dezaketenen multzoak– dela egiaztatzeko: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenaren kopia, hau da, eskabidea noiz egiten den, aurreko ekitaldiko aitorpenarena, famili unitatea osatzen duten pertsona guztiena. PFEZren aitorpenik egin ez bazen –gutxieneko diru-sarrerarik jaso ez zelako–, inguruabar hori egiaztatzen duen Foru Ogasuneko organo eskudunaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, zeinetan familiaren etxean bizi diren pertsona guztiek aurreko urtean izandako dirusarrerak azaldu beharko baitira. Lan egoeran aldakuntzarik izan bada –aurkeztutako aitorpenean ageri denaren aldean–, azken nominaren bitartez edo Udaleko Ekonomia Sustapen eta Estrategia Plangintzaren Sailaren ustez horretarako baliagarri den beste edozein agiriren bitartez justifikatu beharko dira familia unitatearen sarrerak. Udaleko Ekonomia Sustapen eta Estrategia Plangintzaren Sailak ofizioz egiaztatuko ditu besteren ardurapean dagoen pertsonaren nahiz familia unitatearen erroldako datuak. Besteren ardurapean dagoen pertsona eskatzailearen etxean bertan bizi ez bada, Ekonomia Sustapen eta Estrategia Plangintzaren Sailaren iritziz egoera berezia (banantzea, beste etxe batean bizi diren gurasoak...) egiaztatzeko behar diren bestelako agiriak ere aurkeztu beharko dira. Ekonomia Sustapen eta Estrategia Plangintzaren Sailaz beste erakunderen batek antolatutako jarduera bada, hark emandako ziurtagiria, interesduna dena delako jardueran matrikulatu dela egiaztatzen duena. Langabea izanez gero: langabe-txartela –INEMek emana– eta lan-bizitzaren egiaztagiria. Egoitza baimena bakarrik duten etorkinak salbuetsita egongo dira agiri hori aurkeztetik. Enplegu eskasa duten pertsonak: lan-kontratuaren kopia. Norberaren ardurapean dagoena ezindua bada: ehuneko 65eko edo hortik gorako ezintasuna duela adierazten duen egiaztagiria. Haur Hezkuntzako ikastetxera edo haurtzaindegira joateko laguntza: ikastetxeko zuzendariak emandako egiaztagiria, zerbitzuaren benetako kostua adierazten duena. Eskolako jantokira joateko laguntza: jantokiko zuzendaritzak emandako egiaztagiria, zerbitzuaren benetako kostua adierazten duena. Norberaren ardurapekoak zaintzeko beste inor kontratatzeko laguntza: lan-kontratuaren kopia eta langilea Gizarte Segurantzan sartu dela adierazten duen agiriaren kopia –kontratua astean 20 ordutik gorakoa bada. Etxean laguntzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa kontratatzeko laguntza: zerbitzuaren benetako kostua adierazten duen egiaztagiria.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/05/10 - 2011/12/01
Ebazteko epea:
Eskabideak ebazteko gehienezko epea hilabetekoa izango da.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.