Enplegua sortzeko eta ekintzailetasuna bultzatzeko laguntzak. Enpleguaren sustapena. Mutriku 2013

LABURPENA
Titulua:
Enplegua sortzeko eta ekintzailetasuna bultzatzeko laguntzak. Enpleguaren sustapena. Mutriku 2013
Xedea:
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emango dira langileak kontratatzeagatik, ekintzailea bera barne. Kontratazio berriek Ordenantza hau argitaratu aurreko langile kopurua handitu beharko dute. Kalitatezko enpleguaren sorrera sustatuko da, bereziki enplegurik gabeko pertsonak kontratatzea bultzatuko delarik. Horien artean, lehentasuna eamngo zaie lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten honako kolektiboei: Emakumeak, 30 urte azpiko gazteak, 45 urtetik aurrerakoak eta luzaroko langabetuak. Babes berezia emango zaie lehenengo sektoreko kontratazio berriei (nekazaritza-arrantza eta gaien eraldaketa) eta kudeaketan langileen parte hartze zuzena ahalbidetzen duten enpresei (adibidez, kooperatibak) burututakoei.
Araudia:
  • arautzeko Oinarriak. (GAO Zk. 222/2013)
    Enplegua sortzeko eta ekintzailetasuna bultzatzeko laguntzak emateko programa arautzeko Oinarriak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Mutrikuko Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Mutrikuko Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
Txurruka plaza 20830 Mutriku
Telefono bidezko arreta:
Tfnoa 943 60 32 44
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Txurruka plaza 20830 Mutriku
Itzuli Txurruka plaza 20830 Mutriku
Enplegua sortzeko eta ekintzailetasuna bultzatzeko laguntzak. Enpleguaren sustapena. Mutriku 2013
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emango dira langileak kontratatzeagatik, ekintzailea bera barne. Kontratazio berriek Ordenantza hau argitaratu aurreko langile kopurua handitu beharko dute. Kalitatezko enpleguaren sorrera sustatuko da, bereziki enplegurik gabeko pertsonak kontratatzea bultzatuko delarik. Horien artean, lehentasuna eamngo zaie lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten honako kolektiboei: Emakumeak, 30 urte azpiko gazteak, 45 urtetik aurrerakoak eta luzaroko langabetuak. Babes berezia emango zaie lehenengo sektoreko kontratazio berriei (nekazaritza-arrantza eta gaien eraldaketa) eta kudeaketan langileen parte hartze zuzena ahalbidetzen duten enpresei (adibidez, kooperatibak) burututakoei.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Dirulaguntza hauen hartzaileak izango dira honako balizko egoeretako baten dauden enpresak: a) Legez eratutako enpresa berriak, deialdian zehaztutako erreferentzia-epealdian Jarduera Ekonomikoen gaineko zergan alta emandakoak; lantokia Mutrikuko udalerrian dutenak; eta lanpostu berriak sortzen dituztenak. Laguntza hauetatik bazter geratuko dira: —Enpresa berria abiatu aurreko 12 hilabeteetan jarduera berean edo berdintsuan titular moduan, bakarka nahiz sozietatean, jardundako eragileen enpresak. —Aurreko 12 hilabeteetan lokal berean eta jarduera berean egon diren enpresen lehen mailako ahaideen arteko titularitate aldaketa hutsetik sortutako enpresak. —Partaidetza publikoa nagusi duten enpresak. —Dagoeneko dauden enpresak, Mutrikun lantokia dutenak eta plantilan gehikuntza garbia dakarten lanpostu berriak sortzen dutenak.
PRESTAZIOA
Muga:
Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean alta emandako pertsona berri bakoitzeko 600,00 €ko oinarria izango da. Kopuru hori ondo moduetan gehitu daiteke: —Oinarri den kopuru horren %10 gehiago jasoko da laguntzagai den lanpostua ondoko kolektiboetakoa den persona batek betetzen badu: Emakumeak, 30 urte azpiko gazteak, luzaroko langabeak (kontratazioaren aurreko 24 hilabeteetan Lanbiden langabe egoeran izena emanda egon direnak) edo 45 urtetik gorako langileak. —Oinarri den kopuru horren %15 gehiago jasoko da enpresa onuradunaren jarduera nagusia lehen sektorekoa bada (edo lehen sektoreko gaiak eraldatzekoa). —Oinarri den kopuru horren %20 gehiago jasoko da enplegu soziala sortzearren (ekintzaileak edo kooperatibak). —Ehuneko hauek bateragarriak izango dira.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Honako agiriak erantsiko dira: a) Enpresen aldetik: I) IFKren kopia konpultsatua. II) Eskatzailearen edo ordezkariaren nortasun agiriaren kopia konpultsatua. III) Jarduera Ekonomikoen gaineko zergaren altaren kopia konpultsatua. IV) Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak eguneratuak izatearen aitortza. b) Kontratatutako pertsonenak: I) Nortasun agiriaren kopia konpultsatua. II) Gizarte Segurantzan dagokion erregimenean emandako altaren kopia konpultsatua. III) Kontratu denean enplegurik gabe egon izanaren ziurtagiria, Lanbidek emana. IV) Lanbidek izapidetutako lan-kontratuaren kopia Konpultsatua.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/11/22 - 2013/12/05
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.