Kontrataziorako dirulaguntzak, Gernika-Lumo 2019
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri hauen xedea, Busturialdea eskualdeko enpresetan langabeak kontratatu ditzaten sustatzeko laguntzak arautuko dituzten baldintzak arautzea da. Kontratuak 3 hilabetez jarraian edo gehiago iraungo dute, lanaldi osoan edo %50eko gutxienezko lanaldian, Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean eta indarrean dagoen edozein kontratazio modalitatean egin ahal izango dira.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/11 - 2021/03/26
ZENBATEKOA: 250.172,07 euroak
ONURADUNAK:
Programa honen barruko diru-laguntzen onuradun izan ahal izango dira, batetik, irabazizko jarduera bat egiten duten enpresak, edozein delarik ere euren forma juridikoa, eta, bestetik, irabazi-asmorik gabeko entitateak (fundazioak, elkarteak, GKEak,…), baldin eta zerga eta lan arloko betebeharrak egunean badituzte eta betekizun hauek betetzen badituzte:
- Enpresaren egoitza Busturialdean edukitzea.
- Diruz lagunduko diren jarduerak Busturialdeko udalerriren batean garatzea zuzenean.
- Kontratazio hauek, diruz lagundutako kontratudun pertsonak lanean hasi aurreko 3 hilabeteetan, enpresak izan duen langile kopuruaren bataz-bestekoaren gehikuntza garbia suposatu behar dute; eta gehikuntza horrek, diruz lagundutako epean iraun beharko du.
Bestalde, enpresa bakoitzak formalizatutako kontratu baten eskabide bakarra aurkeztu ahal izango du.
ARAUDIA: