Diru-languntzako titulua

Deskribapena


Xedea

Laguntzei buruzko Agindu honen xedea da oinarriak ezartzea, Elgoibarko ostalaritza sektorean, norberaren kontura lan egiten duten pertsonak edo autonomoak, ondasun erkidegoak, sozietate zibilak, mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta horiei, zuzenean, euskarri ekonomikoa emateko, hartara, Covid-19aren zabalkundeari aurre egiteko neurrien ondorioak ahalik eta txikienak izateko, eta horien jarduera ahalik eta azkarren berrabiarazteko. 

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/26 - 2021/06/15

ZENBATEKOA: 60.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte ostalaritzako sektorean diharduten norberaren konturako langileek edo autonomoek, ondasunen erkidegoek, sozietate zibilek, mikroenpresek eta enpresa txikiek, baldin eta horien jarduera artikulu honetan zehaztutako jardueren artean jasotzen bada eta establezimendua Elgoibarko herrian badago.

ARAUDIA:

Ostalaritzari laguntzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2021eko deialdia