Bilboko Alde Zaharrean merkataritza sustatzeko laguntzak. 2019

LABURPENA
Titulua: 
Bilboko Alde Zaharrean merkataritza sustatzeko laguntzak. 2019
Xedea: 
Auzoko merkataritza sustatu nahi du eta asmo hauek ditu: 2.1. Ekintzailetza babestea, negozio berrien sorrera bultzatzeko eta mesedetzeko helburuarekin. 2.2. Funtzionamenduan dauden saltokiak hobetzeko laguntza eta babesa ematea, saltokien lehiakortasuna eta produktibitatea areagotzeko.
Diru kopurua: 
a) 2.1. puntuan jasotako kasurako, 20.000,00 euros b) 2.2. puntuan jasotako kasurako, 50.000,00 euros
Deialdiaren araudia: 
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea: 
Bilbao Ekintza
Deialdia egiten duen organoa: 
Bilbao Ekintza
Erakunde erabakigarria: 
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta: 
C/Navarra, 5-2ª planta - 48001 Bilbao
Telefono bidezko arreta: 
94 420 53 00
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua: 
C/Navarra, 5-2ª planta - 48001 Bilbao
ItzuliC/Navarra, 5-2ª planta - 48001 Bilbao
Bilboko Alde Zaharrean merkataritza sustatzeko laguntzak. 2019
Auzoko merkataritza sustatu nahi du eta asmo hauek ditu: 2.1. Ekintzailetza babestea, negozio berrien sorrera bultzatzeko eta mesedetzeko helburuarekin. 2.2. Funtzionamenduan dauden saltokiak hobetzeko laguntza eta babesa ematea, saltokien lehiakortasuna eta produktibitatea areagotzeko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak: 
Baldintza hauek betetzen dituzten saltokiek
- Mikroenpresa edo enpresa txiki eta ertaina (ETE) definizioa izatea Europako Batzordearen 651/2014 Araudiaren arabera. (Ikusi definizioa I. eranskinean). 2.1. atalean aipatzen diren kasuetan, ekintzailetza-proiektu bat daukaten norbanakoak ere izan daitezke. Emandako diru-laguntza finkatu, bai eta ordaintzeko ere, ezinbesteko baldintza izango da jarduera martxan jartzea, dagozkion agiriak aurkeztuz egiaztatu beharko dena. - Ekonomia jardueren gaineko zergan alta emanda izatea, edo negozioaren irekiera Alde Zaharreko lokalean egin izana, eta hura indarrean izatea. - Jarduera nagusi gisa II. eranskinean jasotako ekonomia jardueren gaineko zergako taldeetan edota epigrafeetan sartutakoren bat izatea. ¿ Negozioaren lokala edota negozio horren benetako jarduera Bilboko Alde Zaharrean kokatzea, III. eranskinean jasotako haren definizioaren arabera. Gainera, onuradun izan ahalko dira Bilboko beste auzo batzuetan edo beste udalerri batzuetan lehendik dauden saltokiak, baina haien garapen proiektuak Bilboko Alde Zaharrean establezimendu berri bat ezartzea ekarriko duena. - Lokala sestraren mailan kokatuko da; merkataritza guneetan edo udal merkatuetan dauden establezimenduak ere sartutzat joko dira. - 2.1. puntuan aipatutako kasuan, ezinbesteko baldintza izango da negozio-plan bat egin izana Bilbao Ekintza, EPELeko Enpresa Sustapenerako Alorreko zerbitzuen bitartez. Horrez gain, plan horrek Bilbao Ekintzako teknikarien oniritzia izan beharko du. - 2.2. puntuan aipatutako kasuan, ezinbesteko baldintza izango da lehiakortasuna hobetzeko plan bat egin izana Bilbao Ekintza, EPELeko Enpresa Sustapenerako Alorreko zerbitzuen bitartez. Horrez gain, plan horrek Bilbao Ekintzako teknikarien oniritzia izan beharko du. - Egunean egotea bai administrazio publikoekiko dagozkion zerga betekizunetan, bai Gizarte Segurantzarekiko bete beharrekoetan ere. Bilboko Udalarekin duten zerga egoera Bilbao Ekintza EPELek egiaztatuko du ofizioz. - Arau-hausteak egiteagatik diru-laguntzak jasotzeko eskubiderik gabe utzi ez izana.
PRESTAZIOA
Dotazioa: 
a) 2.1. puntuan jasotako kasurako, 20.000,00 euros b) 2.2. puntuan jasotako kasurako, 50.000,00 euros
Muga: 
2.1. Puntuan jasotako kasuan, aurreko idatz-zatian jasotako gastuen edota inbertsioen %50 diruz lagundu ahal izango dira, eta erakunde onuradunak gehienez 6.000 euro jarri ahalko du. 2.2. puntuan jasotako kasuan, aurreko idatz-zatian jasotako gastuen edota inbertsioen %50 diruz lagundu ahal izango dira, eta erakunde onuradunak gehienez 3.000,00 euro jarri ahalko du.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Dokumentazioa:
  • 2.1. puntuan jasotako kasuan, eskatzaileek honako hau aurkeztu beharko dute: a) Eskabide-orria , erakundearen ordezkariak sinatua; IV eranskinean dagoen modeloaren arabera, adierazpen hauek hartuko ditu barnean: - Helburu berarekin lortutako diru-laguntzen zerrenda, laguntzen emaileak eta zenbatekoak zehazturik, eta etorkizunean beste diru-laguntzarik jasoz gero Bilbao Ekintzari horren berri emateko konpromisoa. - Deialdiaren eta horren edukiaren jakitun da, eta bertan eskatutako baldintzak betetzen ditu. - Diru-laguntzaren baldintzak betetzeko konpromisoa. - Erantzukizunpeko adierazpena, haren bitartez adieraziko du eskatzailea ez dagoela laguntzen onuradun izatea eragozten duten kasuetako ezeinetan, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera. - Bilboko Udalarekin zerga-betebeharrei dagokienez, egunean dagoelako adierazpena 2.2. puntuan jasotako kasuan, eskatzaileek honako hau aurkeztu beharko dute: Eskabide-orria , erakundearen ordezkariak sinatua; V eranskinean dagoen modeloaren arabera, adierazpen hauek hartuko ditu barnean: - Helburu berarekin lortutako diru-laguntzen zerrenda, laguntzen emaileak eta zenbatekoak zehazturik, eta etorkizunean beste diru-laguntzarik jasoz gero Bilbao Ekintzari horren berri emateko konpromisoa. - Deialdiaren eta horren edukiaren jakitun da, eta bertan eskatutako baldintzak betetzen ditu. - Diru-laguntzaren baldintzak betetzeko konpromisoa. - Erantzukizunpeko adierazpena, haren bitartez adieraziko du eskatzailea ez dagoela laguntzen onuradun izatea eragozten duten kasuetako ezeinetan, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera. - Bilboko Udalarekin zerga-betebeharrei dagokienez, egunean dagoelako adierazpena.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2019/03/07 - 2019/11/15
Isilbidearen ondorioak: 
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: Hilabete 1
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Ez onartzea
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea: 
  • Jartze epea: 3 hilabete
  • Ebazteko epea: 3 hilabete
  • Ebazpen falta: Onartzea