Erlezaintzarentzako laguntzak
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Egitura atal kudeatzailea
Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza
Xedea
Erlezaintzako produktuen ekoizpen- eta merkaturatze-baldintzak hobetzeko laguntzak. Honako inbertzioak eta jarduerak jaso ditzakete laguntzak:
a) Erlezainei eta erlezainen elkarteei informazio eta laguntza teknikoa ematea.
b) Varroasis-aren kontra egitea.
c) Trantsumantzia arrazionalizatzea.
d) Eztiaren ezaugarri fisikoak eta kimikoak analizatzen dituzten laborategientzako laguntza- neurriak ezartzea.
e) Erle-azienda ugaltzeko laguntza-neurriak ezartzea.
f) Erlezaintzaren eta erlezaintzatiko produktuen sektorean, ikerketa aplikatuko programak egiten espezializatutako erakundeekin elkarlanean aritzea.
Nori Zuzendua
Honako hauek izan daitezke onuradunak:
a) Erlezaintzako denboraldia, urriaren 16tik hurrengo urriaren 15era artekoa, hasten den urteko urtarrilaren 1a baino lehenago burutu badute erlezaintzako jarduera, erlezaintza-ustiategien titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoak.
b) Zati baten, a) idatz-zatiko baldintzak betetzen dituzten erlazainekin osatutakoak badira, erlezainen elkarteak, kooperatibak eta nortasun juridiko propioa izanik ordezkaritzaren bat duten entitateak.
c) Ofizialki eta behar bezala errekonozitutakoak badira, eztiaren ezaugarri fisiko eta kimikoen analisiak egiten dituzten edo egin ditzaketen laborategiak, eta bai erlezainentzako prestakuntza-ikastaroak ematen dituzten formakuntza-erakundeak.
Honako baldintzak betetzen badituzte:
a) Ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturik egotea.
b) Zerga-betebehar eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak beteta izatea.
c) Ustiategia dagoen Lurralde Historikoaren Foru Organoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan (Erlezaintza Sektorea) inskribaturik edukitzea erlauntz gustiak.
d) Laguntza eskatzen den urteko urtarrilaren 1a baino lehen erlezain gisa inskribaturik egotea Erregistroan.
e) Elkarteek batera merkaturatu beharko dituzte euren bazkideen erle-produktuak.
Diru kopurua
NBEFen kargura emango den laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da izango egin beharreko ekintzen guztizko kostuaren %50etik gorakoa, betiere, ekitaldi bakoitzerako aurrekontu-baliabideen barruan.
Araudia
30/2005 Dekretua, otsailaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintzarentzako laguntzei buruzkoa.
9/2008 Dekretua, urtarrilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko erlezaintzarentzako laguntzei buruzko Dekretua aldatzeko dena.
Harremanak norekin
Juan Ramón Puy Pitarque
Tlf.: 945-01 96 42
Posta elektronikoa: j-puy@ej-gv.es
Erantsi beharreko agiriak
- Eskabidea.
- Kontseiluaren 2004ko apirilaren 26ko 797/2004 (EE) Erregelamenduan ezarritako Erkidegoko zuzeneko laguntzak emateko baldintzak ezagutzeari buruzko zinpeko deklarazioa. Erregelamendu hori aplikatzeko xedapenak Batzordearen apirilaren 9ko 917/2004 (EE) Erregelamenduan finkatzen dira, zaintzuk eskabidean jasotako datuak egiazkoak izatearen gainekoak eta eskabidea egiten den kanpainan kontzaptu berberako beste eskabiderik aurkeztu ez izanaren gainekoak diren.
- Ustiategiaren titularraren/en NANaren fotokopia. Elkartze-entitateak badira, ustiategiko kideen NANen fotokopiak.
- Nekazaritza-ustiategiaren txartelaren fotokopia (Erlezaintza Sektorea).
- Zerga-betebehar eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak beteak izateari buruzko ziurtagiria.
- Hirugarrenentzako altaren inprimakia.
- Nekazaritza ekoizleen elkarte bateko kidea izatea egiaztatzeko agiria (Erlezaintza Sektorea).
Eskabideak Aurkezteko Epea
Urte osoa
Eskabideak aurkezteko lekua
Ustiategi osoa edo zati bat kokatua dagoen Lurralde Historikoaren Foru Organo eskudunaren aurrean
Tramiteen deskripzioa
Ez dira azaltzen.
Egitura Atal Ebazlea
Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde ordaintzailearen zuzendariak.
Ebazteko epea
Sei hilabete.
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak administrazio bidea agortzen du
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
Eskabidea (Foru Aldundiek kudeatzen dute)
Bestelako Agiriak
Ez dago
Oharrak
Ez dago
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
17/05/2013