Herritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izatea sustatzeko laguntzak 2010

LABURPENA
Titulua:
Herritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izatea sustatzeko laguntzak 2010
Xedea:

1.- Agindu honen bitartez, pertsona guztiek euskal turismo-eskaintzarako sarbide unibertsala sustatzeko joera izango duten neurriak bultzatzeko laguntza-programaren esparru orokorra garatu nahi da.
2.- Laguntza-programa horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuak dauden turismo-erabilerako establezimenduen irisgarritasuna hobetzeko jardunak diruz lagunduko dira, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak diseinatutako Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduan jasotzen denaren arabera.
3.-Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Bulegoetan, edo www.euskadi.net/turismo web-orrian, Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduari buruzko informazio deskribatzailea eskuratu ahal izango da –(dibertsitate funtzional mota desberdinetan barne hartutako aldagai eta baldintza guztien deskribapena, atxikitzeko eta egiaztatzeko prozeduren deskribapena, eta abar

Diru kopurua:

Diru kopurua:

1.- Agindu honetan aurreikusitako laguntzetarako, diru-laguntzen ehunekoak ezin izango du aurrekontu garbi onartuaren % 30 gainditu, ezta 9.000 euroko gehienezko kopurua ere.

2.- Ehuneko horri % 5 gehitu ahal izango zaio, baldin eta onuradunak egiaztatzen badu, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Sailak turismo-sektorerako bultzatzen dituen kalitate-ziurtagirietako bat duela irisgarritasuna hobetzeko planaren xede den establezimenduak: ISO 9001:2000, Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuak emandako Turismoko Kalitate Markak, edota Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak; kasu horretan, laguntzaren gehienezko kopurua 10.500 euro izango litzateke.

 Gauzatzeko epea: 

Diru-laguntza jaso ahal izateko, egokitze- eta hobetze-jardunak hasi beharko dira deialdi-ebazpen hau indarrean hasten den ekitaldian, eta ondorengo ekitaldiko ekainaren 30a baino lehen gauzatu beharko dira.

Aurrekoa gorabehera, erakunde onuradunak sortu ez dituen eta behar bezala egiaztatutako arrazoiengatik, deialdi-ebazpena argitaratzen den ekitaldiaren ondorengo ekitaldiko ekainaren 30etik aurrera egindako jardunak ere onargarriak izango dira, dagokion luzapenaren bitartez. Luzapen horrek gehienez sei hilabete izango ditu, betiere aurrekontu bidez egiaztatzen bada jardunak aurreko ekitaldietan konprometitu direla.

Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2010eko ekinaren 7koa, (EHAA Zk. 106/2010)

    Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena; honen bidez, herritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izatea sustatzeko laguntzak 2010ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena.

Araudia:
  • AGINDUA, 2010eko maiatzaren 13koa, (EHAA Zk. 105/2010)

    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, herritar guztiek euskal turismo-eskaintzarako aukera izatea sustatzeko neurriak ezartzen dituena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Turismo Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Egitura atal ebazlea:
Turismo Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Itzuli

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Telefono bidezko arreta:

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Tel.: 943 02 25 64
E-posta: m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
Tel: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Tel.: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Laguntzaren xedea

Agindu honetan jasotako laguntzak honako hauek eskuratu ahal izango dituzte: enpresa txiki eta ertainek, horien elkarteek, Udalek, Mankomunitateek, bestelako erakunde publikoek, eta irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakunde pribatuek, baldin eta eskabidearen unean EAEan kokatutako turismo-erabilerako establezimenduen titularrak badira, Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduaren araberako diagnostikoa badute, eta ondoren adierazitako tipologietako baten barruan koka daitekeen jarduera gauzatzen badute:

a) Hotelak, apopiletxeak eta turismo-apartamentuak.
b) Nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landa-etxeak.
c) Kanpinak.
d) Jatetxeak, sagardotegiak, upeltegiak eta txakolindegiak.
e) Itourbask Sarera atxikitako turismo-bulegoak.
f) Interpretazio-zentroak.
g) Tabernak eta kafetegiak.

2.- Eskabidea egitean, a), b), c), d) eta g) idatz-zatietan bildutako turismo-enpresek eta -establezimenduek erregistratuta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Agindu honetan jasotako laguntzak honako hauek eskuratu ahal izango dituzte: enpresa txiki eta ertainek, horien elkarteek, Udalek, Mankomunitateek, bestelako erakunde publikoek, eta irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakunde pribatuek, baldin eta eskabidearen unean EAEan kokatutako turismo-erabilerako establezimenduen titularrak badira, Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduaren araberako diagnostikoa badute, eta ondoren adierazitako tipologietako baten barruan koka daitekeen jarduera gauzatzen badute:

a) Hotelak, apopiletxeak eta turismo-apartamentuak.
b) Nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landa-etxeak.
c) Kanpinak.
d) Jatetxeak, sagardotegiak, upeltegiak eta txakolindegiak.
e) Itourbask Sarera atxikitako turismo-bulegoak.
f) Interpretazio-zentroak.
g) Tabernak eta kafetegiak.

Eskabidea egitean, a), b), c), d) eta g) idatz-zatietan bildutako turismo-enpresek eta -establezimenduek erregistratuta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan.

Betebeharrak:

1.- Agindu honetan bildutako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bitartez gauzatuko dira; pertsonek eduki ditzaketen edozein motatako dibertsitate funtzionalei (fisikoa, ikusmenezkoa, entzumenezkoa, adimenezkoa edo organikoa) erantzuteko. Agindu honen 3. artikuluan identifikatutako enpresen titulartasuna duten turismo-establezimenduetako zerbitzuak, ekipamenduak eta azpiegiturak egokitzeko ekintzak egitea bultzatuko dute laguntza horiek.

2.- Ereduaren arabera establezimenduak duen irisgarritasun-mailaren egoera-diagnostikoaren ondoriozko hobekuntza-planean lehentasunezkotzat jo diren jardunek jasoko dute diru-laguntza. Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak horretarako gaitutako erakunde batek bere gain hartuko du egoera-diagnostiko hori egitea.

3.- Aurreko idatz-zatian ezarritakoaren arabera, honako jardun hauek jaso dezakete laguntza:
a)     Zerbitzuen, instalazioen eta azpiegituren egokitzapenek, gaitasun fisiko, adimenezko, zentzumenezko, edo organiko murriztuak dituzten pertsonei oztopoak kenduko dizkietenek, autonomia, segurtasuna eta erosotasuna eskaintzeko.
b)     Laguntza teknikoak eskuratzeak.
c)     Establezimenduaren hobekuntza-planean bildutako sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzek.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

90.000 euro.

TRAMITEAK
Tramiteen deskribapena:
Espedienteak burutu ahala ebatziko dira, kreditua amaitu arte. Kopuruak aldi bakarrean ordainduko dira, proiektua amaitu eta bidezkotu ondoren.
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Dokumentazioa

    Erakunde eskatzaileak eskabidea bete beharko du, honako hauek barne: egin beharreko proiektuaren memoria deskribatzailea (gauzatze-epeak, egin beharreko ekintzak, beharrezkoak diren planoak, eta abar zehaztuta), eta zinpeko aitorpena, eskabide horretan bildu diren eta erakunde eskatzailearen izaeraren arabera aplikagarri zaizkien alderdien egiazkotasuna frogatzeko. Honako hauek dira aplikatu beharreko alderdi horiek:

    a)     Eskabidearen ekitaldiaren aurreko ekitaldiko abenduaren 31n zeuden langileen kopurua, hilabete horretako TC2 inprimakiaren arabera, sexuaren arabera bereizita.
    b)     Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n izandako fakturazioaren kopurua.
    c)     Eskabidearen ekitaldiaren aurreko ekitaldiko abenduaren 31n egindako urteko balantze orokorraren kopurua.
    d)     ETE ez den enpresa batek edo zenbait ETEk aldi berean, zuzenean edo zeharka, erakunde eskatzailearen kapitalaren % 25etik gorako partaidetza ez dutela egiaztatzen duen dokumentua.
    e)     Inbertsio-proiektu berbera gauzatzeko beste erakunde publiko edo pribatuk emandako laguntzak.
    f)       Azken hiru ekitaldietan enpresak jasotako laguntzak, laguntza eskatu den urtea azken urtearen erreferentziatzat hartuta.
    g)     Erantzukizun-aitorpena, erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki.
    h)     Enpresa honako kalitate-ziurtagiri hauetako batzuen jabe izatea: ISO 9001:2000, Espainiako Turismo Kalitaterako Institutuaren Turismoko Kalitate Marka, eta/edo EFQM errekonozimenduak.

    Eskabideak oinarrizko honako dokumentu hauekin batera aurkeztu beharko dira:
    a)     Hala badagokio, eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren fotokopia, salbu eta ahalmen hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura badago eta ahalordedun-aldaketarik izan ez bada.
    b)     Eskatzailearen NANaren fotokopia.
    c)     Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.
    d)     Memoria. Hobekuntza-planean adierazitako establezimenduan egin beharreko egokitze-ekintzen artean, eskatutako laguntzaren xede direnak identifikatuko dituen memoria.
    e)     Aurrekontua, proformako faktura edo behin betiko faktura, edo proiektuan bildutako gastu- eta/edo inbertsio-kontzeptuei buruzko eskaera-egiaztagiriak, eskatutako laguntzaren xede diren jardunei dagokienez bakarrik.
    f)       Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen enpresa onuradunek zerga-betebeharrak bete dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan edo haren ordezko araudian ezarritako kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, betiere eskatzailearen esanbidezko baimena badu, laguntzak eta diru-laguntzak eskatu dituzten enpresek zerga-betebeharrak bete izanaren ziurtagiria egiteko eskatuko die zuzenean zerga-alorreko organo eskudunei. Espedientean esanbidezko baimen hori jasota ez badago, laguntzen eskatzaileak dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.
    g)     Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituela adierazten duen ziurtagiriaren kopia.
    h)     Hirugarrenaren alta-dokumentua, salbu eta aldez aurretik aurkeztu bada eta datuak aldatu badira.

    Oinarrizko dokumentazioa ez ezik, erakunde eskatzaileak, bere izaera juridikoaren arabera, honako hauek ere aurkeztu beharko ditu:
    a)     Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeek euren estatutuen fotokopia aurkeztu beharko dute.
    b)     Erakunde publikoek eskumeneko gobernu-organoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, diru-laguntzaren xede den proiektua onartzen duen erabakiaren ziurtagiria, hain zuzen ere.
    c)     Enpresa txiki eta ertainek, Foru Ogasunak emandako JEZeko altak eta bajak egiaztatzen dituen ziurtagiria.

    Zinpeko aitorpenean bildutako datuak egiaztatu ahal izango dira espedientea izapidetzean, edozein unetan, eta, erakunde eskatzaileak gezurra esaten badu edozein daturi dagokionez, administrazio- eta zigor-arloetan indarrean dagoen zehapen-erregimena ezarriko zaio.

    Nolanahi ere, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, aurkeztutako eskabideak behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko beharrezkotzat hartzen dituen dokumentu eta/edo argibide guztiak eskatu ahal izango dizkio erakunde eskatzaileari. Arau honetan esanbidez aurreikusita ez dagoenari dagokionez, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

    Jadanik Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez aurkeztu beharko. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko da zer egunetan eta zer organo edo bulegotan aurkeztu diren aipatutako dokumentuak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluaren f) idatz-zatian ezarritako baldintzei jarraiki.

    Erakunde eskatzaileek laguntza jasotzeko eskaera aurkeztu ahal izango dute horrekin batera aurkezten den dokumentazioarekin, haiek aukeratu duten hizkuntza ofizialean. Gainera, laguntza-eskabidetik eratorritako jardueretan eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak aukeraturiko hizkuntza baliatuko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefono bidezkoa

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Tel.: 943 02 25 64
E-posta: m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza
Tel: 94 403 14 00
E-posta: a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Ordezkaritza
Tel.: 945 01 70 55
E-posta: ma-gonza@ej-gv.es



Telematikoa
Aplikazioak:
Tramitazio telematikoa eta inprimakiak

Dirulaguntza-eskabidea Internet-en bidez tramitatu daiteke. Nolanahi ere, erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren sinadura elektronikoa izan ezean, ezinbestekoa da paperez aurkeztea beharreko agiriekin batera dagokion lurralde ordezkaritzan edo Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako lekuetan, sarrera-erregistroan jasotzeari begira.



Aportación de Documentación:
El/La interesado/a deberá de presentar, para la aportación de documentos requeridos por la administración o que el/la propio/a interesado/a estime conveniente aportar el siguiente formulario indicando los documentos que adjunta.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Aportación de Documentación (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la aportación de documentos requeridos por la administración.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Ampliación de Plazo:
Cuando la solicitud de iniciación no reúna los requisitos exigidos en la normativa específica de convocatoria requerirá al/a interesado/a para que en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos. El/La interesado/a, siempre y cuando no sea un procedimiento de concurrencia competitiva, puede solicitar la ampliación del plazo para la subsanación o la aportación de los documentos requeridos presentando el siguiente formulario cumplimentado. Este plazo puede ser ampliado en cinco días siempre y cuando la aportación de los documentos presente dificultades especiales.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Ampliación de Plazo (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la ampliación de plazo de subsanación.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Modificación Datos Notificación:
El/La interesado/a puede modificar sus datos personales de notificación en este procedimiento rellenando el formulario adjunto en el que indicará el canal por el que desea recibir las notificaciones y el idioma.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Modificación Datos Notificación (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la modificación de datos personales de notificación en el procedimiento.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Desistimiento:
El/La Interesado/a tendrá derecho a desistir de su solicitud una vez realizada la misma, en cualquier momento hasta que haya sido dictada la resolución. El desistimiento no impide al/a interesado/a seguir conservando los derechos que le amparan que podrá hacer valer, si lo desea, en otro procedimiento.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Desistimiento (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar desistimiento de su solicitud
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Aceptación de la Ayuda:
Si el/la interesado/a está conforme con la ayuda concedida puede aceptarla cumplimentando el formulario que se le facilita. En este caso, la Administración continuará, una vez recepcionada la aceptación, con los trámites necesarios para el pago de la ayuda.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Aceptación de la Ayuda (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la aceptación de la ayuda concedida.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Renuncia:
El/La Interesado/a tendrá derecho a renunciar a la continuación del procedimiento o a la ayuda solicitada, una vez pasado dictada la resolución de la misma, si bien, el/la interesado/a que renuncia, pierde los derechos que le amparan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Renuncia (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para solicitar la renuncia respecto a la continuación del procedimiento o ayuda solicitada.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Recurso Alzada:
El recurso de alzada es un recurso de carácter administrativo a través del cual se busca que un órgano administrativo revise un acto dictado por otro órgano dependiente jerárquicamente de él, buscando que enmiende conforme a Derecho el acto del órgano inferior.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Recurso Alzada (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la interposición de recurso de alzada
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/06/08 - 2010/07/09
Ebazteko epea:

Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.

Espedienteak burutu ahala ebatziko dira, kreditua amaitu arte. Kopuruak aldi bakarrean ordainduko dira, proiektua amaitu eta bidezkotu ondoren.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.