Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko diru-laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko diru-laguntzak
Xedea:

Salgaien garraio publikoan lan egin duten eta adinean aurrera doazen edota ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia aitortua duten garraiolariek lanbidea utz dezaten bultzatzea

Diru kopurua:

2.800.000 euro

Deialdiaren araudia:
  • 2010eko uztailaren 30eko AGINDUA (EHAA Zk. 171/2010)

    AGINDUA, 2010eko uztailaren 30ekoa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak
Deialdia egiten duen organoa:
Etxebizitza, Herri lan eta Garraioetako Sailburua
Erakunde erabakigarria:
Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak
Egitura atal ebazlea:
Garraio Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Garraiolariek lanbidea uzteko bultzatzea

Salgaien garraio publikoan lan egin duten eta adinean aurrera doazen edota ezintasun iraunkor abosolutua edo baliaezintasun handia aitortua duten garraiolariek lanbidea utz dezaten bultzatzea

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Eskabideak aurkezteko epean edo, bestela, 2010eko urtarrilaren 1ean eskakizunak betetzen dituzten salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren arloko garraiolariak.

- 2005eko urtarrilaren 1a baino lehenagotik Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

- 58 eta 64 urte arteko adina izatea (biak barne), edo ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia aitortua izatea.

- Azken hamar urteotan, eta inolako etenik gabe, salgaiak edo bidaiarien autobuseko garraio publikoan aritzeko baimen bat izatea, gehienez ere hiru kopiarekin, edo bestela, bi baimenak, baina guztira hiru kopiarekin.

- Titulartasunean edo baimenaren indarraldian etenaldi bat izatea onartuko da, baina gehienez ere hiru hilabetekoa.

- Bisatu gabe iraungita egon diren eta eskaera egiterakoan berreskuratu diren baimenak indarrean egon bailiran hartuko dira.

- Salgaien garraio publikoan trakziorako gaitasuna duten ibilgailuekin jarduteko onuradunak 2007ko apirilaren 16aren aurretik  zeuzkan estatu, eskualde edo tokiko baimenak, TD motakoak barne, baimen beraren kopia gisa hartuko dira.

- Salgaien garraio publikoan ibilgailuekin jarduteko onuradunak 1998ko uztailaren 1aren aurretik zeuzkan estatu, eskualde edo tokiko baimenak, baimen beraren kopia gisa hartuko dira.

- Azken hamar urteotan Gizarte Segurantzaren langile autonomoen araubidean sartuta egotea; gehienez ere hilabeteko eten bakar bat onartuko da hamar urte horietan.

- Ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia duten eskatzaileen kasuan, hamar urte horiek, egoera hori onartu zaienetik aurrera hasiko da kontatzen.

- 2010ean salgaien edo bidaiarien errepideko garraio publikoa utziko duela hitz ematea, titular gisa dituen garraio-baimenei behin betiko uko eginez. Berriro lanari ekiten badio, itzuli egin beharko ditu jasotako diru-laguntzak eta dagozkien korrituak.

- Diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan lege-urratzeren bat egiteagatik zehapen tinko bat jarri zaiolako Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ordaindu beharreko diru-laguntzak lortzea debekaturik ez izatea.

- Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Azken Xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude).

PRESTAZIOA
Dotazioa:

2.800.000,00 euro, Euskal autonomia erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako kontu-sailetatik hartuta.

Muga:

Laguntzaren banakako zenbatekoa

  • Salgaien errepideko garraioa ibilgailu astunetan eta bidaiariak autobusez garraiatzeko zerbitzu publikoa

4100 euro, hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien seihileko bakoitzeko

  • Salgaien garraio publikoa ibilgailu arinetan

2600 euro hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien seihileko oso bakoitzeko

  • Ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia

10000 euro

  • Adinaren eskakizuna eta ezintasun iraunkor absolutuarena edo baliaezintasun handiarena betetzen badu

Diru-laguntzarik handiena emango zaio.

 

Banakako diru-laguntzen zenbateko osoak ezarritako aurrekontu-partida gainditzen badu (2.800.000 euro) eskakizunak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko da.

 

 

Ordainketa modua:

Laguntza ematea erabakiz gero, behin garraiolariak jarduera utzi duela egiaztatutakoan, oso-osorik ordainduko zaio.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera eta agiriak aurkeztu
Eskaera eta agiriak aurkeztu:
Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-formularioa aurkeztu behar da, agiriak aurkezteko Jarraibideetan zerrendatzen den agiri-sortarekin batera. Izapidetzeari hasiera eman dakioke paper-euskarrian zein euskarri telematikoan. Izapidetzearen hasierak ez du behartzen euskarri berean jarraitzera. Izapidetzearen jarraipena, paper-euskarrian aukeratu bada, fitxa honetan zehazten da. Telematikoa bada, "Nire Gestioak" atalaren bidez burutzen da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)

Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.

Dokumentazioa:
  • Agiriak aurkezteko jarraibideak

    Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.

    Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabidea

Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:

  • Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
  • Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria

Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira.
Komenigarria da izapidetzen hasi baino lehen aurkeztu beharreko zihurtagiri guztiak lortzea, baita beste formularioak betetzea ere (beharrezkoa balitz), eta ordenagailuan gordetzea.

Agiriak aurkezteko jarraibideak

Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.

Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Diru-laguntza onartzea
Diru-laguntza onartzea:
Interesduna ados badago emandako diru-laguntzarekin eskuragarri dagoen formularioa betez onar dezake. Horrela bada, onarpena jasotakoan, Administrazioak jarraituko du izapidetzen diru-laguntzaren ordainketa.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Diru-laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)

Emandako diru-laguntza onartzeko interesdunak bete behar duen formularioa.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Egiaztatzea
Egiaztatzea:
Diru-laguntza jasotzen dutenek, behin diru-laguntza eman eta Administrazioak ordaindutakoan, diru-laguntza emateko betebeharrak eta baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte. Egiztatzeko epea: 2010eko abenduaren 31 baino lehen.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)

Administrazioak eskatutako agiriak aurkezteko interesdunak bete behar duen formularioa.

Dokumentazioa:
  • Egiaztatzeko agiriak aurkezteko jarraibideak

    Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.

    Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/09/07 - 2010/10/07
Aurkezteko epe-muga:

Hilabetea agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Ebazteko epea:

Sei hilabete agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Garraio eta Herri lan Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Garraio eta Herri lan Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.