Merkataritzan kalitatea sustatzera bideraturiko laguntzak 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Merkataritza Zuzendaritza


Xedea

Lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzea bezeroarengana bideratutako ikusmolde estrategiko baten bitartez, tratu eta arreta pertsonalizatua eskainiz.


Nori Zuzendua

a) Erakunde traktoreei. Halakotzat hartuko dira besteak beste kalitatea sustatzeko helburua dutenak eta, horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza txikian ordezkaritza-maila handia dutenak, betiere jendea biltzeko ahalmen handia eta lidergoa ziurtatzearren. Honako hauek dira:
 - Sektoreko merkataritza-enpresen elkarteak, merkataritza-sektore guztian eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan ezarpen-maila handia dutenak.
 - Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Lurralde Historikoetako Merkataritza, Industria eta, hala badagokio, Nabigazioko Ganbera Ofizialak.
b) Kalitatea sustatzeko irabazi-asmorik gabeko Euskal Autonomia Erkidegoko fundazioak, baldin eta haien jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidegoko osoa bada eta gutxienez 10 urte badaramatzate jardunean.


Diru kopurua

1.- Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzultzekoak ez diren laguntzak izango dira.
2.- Erakunde traktoreentzat, diru-laguntzaren zenbatekoak ez du gaindituko merkataritza txikirako zerbitzuaren Kalitateari buruzko UNE 175001 Araua ezartzeko eta ziurtatzeko proiektuaren kontsultoretzako eta auditoretzako kanpoko gastuen % 80 gaindituko, eta gehienez ere 1.100 €-ko laguntza emango zaio ziurtagiria lortzen duen saltoki bakoitzari.

Kalitatea sustatzeko Fundazioei onartutako ekintzen % 100 diruz lagunduko zaizkie.


Araudia

121/2000 DEKRETUA,  ekainaren 27koa, ekonomia sustatzeko laguntzak ezartzen dituena, maiatzaren 15eko 80/2007 Dekretuak, ekonomia sustatzeko laguntzak ezarri dituen Dekretua zortzigarren aldiz aldatzen duenak, aldatzen duena.

AGINDUA, 2007ko uztailaren 24koa,  Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Merkataritzan Kalitatea sustatzera bideratutako laguntzen programa garatzen duena.

EBAZPENA, 2009ko martxoaren 24koa, Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordearena. Horren bidez, merkataritzan kalitatea sustatzeko 2009ko ekitaldirako laguntzen deialdia ematen da argitara

Harremanak norekin

Eusko Jaurlaritza
Merkataritza Zuzendaritza
Amaya Arbulu
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 64
E-posta:
comerin@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

a) Eskaera-orria, beteta eta sinatua.
a) Proiektuari buruzko memoria xehatua, hurrengo artikuluetan xedatutakoari jarraiki.
b) Erakundearen eraketa-eskrituraren, estatutuen eta erregistroko inskripzioaren fotokopia konpultsatuak.
c) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia konpultsatua.
d) Eskatzailearen ordezkatze-ahalordearen eta NANaren fotokopia konpultsatua.
g) Baimena, Administrazioak zergen alorrean eskumena duten organoei eskatzeko laguntza eskatzen duen enpresak zerga-betebeharrak bete dituela adierazten duen ziurtagiria, edo bestela hark ziurtagiri hori aurkeztea, laguntza 3.000 eurotik gorakoa baldin bada.
f) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
i) Xede horretarako beste erakunde publiko edo pribatuei eskatutako edo haiengandik jasotako laguntzei buruzko zinpeko aitorpena.
j) Zinpeko aitorpena, bertan adierazita erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen arabera (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa).


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/05/02 - 2009/07/06


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01009 Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala, 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián


Tramiteen deskripzioa

Merkataritza zuzendariak ebatziko ditu eskaerak, ordena jakin bati jarraiki, espedientea noiz osatzen den kontuan hartuta, alegia.


Egitura Atal Ebazlea

Merkataritzako Zuzendaritza


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen denetik 6 hilabete.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabide orria


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

29/04/2009