Arrantza-ontziak behin betiko gelditzeko laguntzak (FEP)

LABURPENA
Titulua:
Arrantza-ontziak behin betiko gelditzeko laguntzak (FEP)
Xedea:

Xedea ahalegina da, ontzien arrantza jarduerak behin betiko geldituz edo kenduz.

Diru kopurua:

Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko kontutan hartuko da:

– Ontziaren adina, 20 urte bitartean; 20 urtetik gora, gehienezko zenbatekoak % 1 murriztuko dira 20tik gorako urte bakoitzeko, muga 30 urte edo gehiago izango direlarik: % 30.

– Europar Batasunak onartutako berreskurapen-plan baten menpe dauden arrantza-unitateak, baldin eta armadore-enpresak, geldiarazi aurreko egoeraren baliokidea den guztizko tonajeari eusten badio: % 40.

– Harrapaketa-mota: Harrapatu beharreko baliabideen urritze handiagoa: % 30.

Baxurako ontzidiaren sektoreak, itsasertzeko arrastearenak eta NEAFCren ontzidiarenak (300en zerrenda) aurkeztutako proiektuak diruz lagunduko dira.

a) Oro har, diruz lagundu ahal diren gehienezko kopuruen % 80 artekoa izan daiteke dirulaguntzaren ehunekoa. Behin betiko geldiaraztea arrantza-enpresa baten garapen– edo egokitze-proiektu baten barruan egiten bada, % 100 artekoa izan daiteke dirulaguntza, betiere berrinbertsioak osorik irauten badu, gutxienez 8 urtean.

b) NEAFCren ontzidirako, onuradunek aldi horretan egindako pilaketaren emaitza diren eskubide guztiei eutsi ahal izango diete. Baldintza hori bete ezean, jasotako laguntza osorik itzuli beharko da. Europako Batasunaren Kontseiluak onartutako berreskurapen plan baten menpe dauden arrantza-unitateen kasuan, baremoa % 20 igo daiteke. Dena den, baremo hori aplikagarria izan dadin ontziaren behin betiko geldialdiaren ostean, geldiarazi aurreko egoeraren baliokidea den guztizko tonajeari eutsi beharko dio jabetza duen enpresak 8 urtez gutxienez.

c) Zatikatzeagatik ematen diren gehienezko kopuruak % 50 urrituko dira ontzia arrantzaz besteko irabazi-asmoetarako erabiltzen bada.

Deialdiaren araudia:
  • Agindua, 2011ko abenduaren 21koa (EHAA Zk. 247/2011)

    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-sektorerako 2012ko ekitaldirako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Araudia:
  • 1198/2006 (EE) Erregelamendua (DOUE Zk. L 223/2006)

    2006ko uztailaren 27koa, Arrantzarako Europako Funtsari buruzkoa.

  • 498/2007 (EE) Erregelamendua (DOUE Zk. L 120/2007)

    2007ko martxoaren 26koa, Kontseiluaren Arrantzaren Europako Funtsari buruzko (AEP) 1198/2006 (EE) aplikatzeko arauak ezartekoa.

  • 744/2008 (EE) Erregelamendua (DOUE Zk. L 202/2008)

    2007ko martxoaren 26koa, Kontseiluaren Arrantzaren Europako Funtsari buruzko (AEP) 1198/2006 (EE) aplikatzeko arauak ezartekoa.

  • Programa Eragilea (MMAMRM Zk. /2009)

    arrantza sektorerako. Arrantzarako Europako Fondoa 2007-2013.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza
Deialdia egiten duen organoa:
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza
Egitura atal ebazlea:
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Arrantza-ontziak behin betiko gelditzeko laguntzak (FEP)
Xedea ahalegina da, ontzien arrantza jarduerak behin betiko geldituz edo kenduz.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Arrantza - ontzien jabeak.

a) Ontziak ez aurkeztu izana baja gisa berriz ere eraikitzeko, edo azken 5 urteetan ez jaso izana arrantza-ontzietako inbertsioetarako eta hautagarritasunerako diru-laguntzak. Kasu horretan, prorrata temporis itzuli beharko dituzte azken bost urteetan dagokion ontziaren modernizazio eta erosketaren kontzeptu gisa jasotako diru-laguntzak.

b) Ontziak Jarduneko Arrantza Ontzidiaren Erroldan inskribatuta egotea eta Itsasontzien Matrikulen Erregistroko hirugarren zerrendan sartuta egotea.

c) Ontziak jardunean egotea eta, behin betiko gelditzeko eskabidea egin aurreko hamabi hilabeteko bi aldietako bakoitzean, 90 egunetan behintzat arrantza-jardunean egon izana, edo, hala badagokio, arrantzan aritu izana, 120 egunetan behintzat, behin betiko gelditzeko eskabidea aurkeztu aurretiko urtean.

d) Ontziak Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar du egoitza-portua.

e) Laguntza eskatzen duen armadoreak ontziaren jabe izan behar du.

f) Ontziek 10 urte edo gehiago izan behar dute. Diru-laguntzen gehienezko kopuruak % 1 urrituko dira hogei urtetik gorako urte bakoitzeko, muga 30 urte edo gehiago izango delarik. 744/2008 (EE) Erregelamenduan zehaztutako berariazko neurrietarako eskubidea izateko, ontziek ontzidia egokitzeko programa baten barruan egon beharko dute, eta neurri horiek aurreikusita egon beharko dute programa horretan.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko kontutan hartuko da:

– Ontziaren adina, 20 urte bitartean; 20 urtetik gora, gehienezko zenbatekoak % 1 murriztuko dira 20tik gorako urte bakoitzeko, muga 30 urte edo gehiago izango direlarik: % 30.

– Europar Batasunak onartutako berreskurapen-plan baten menpe dauden arrantza-unitateak, baldin eta armadore-enpresak, geldiarazi aurreko egoeraren baliokidea den guztizko tonajeari eusten badio: % 40.

– Harrapaketa-mota: Harrapatu beharreko baliabideen urritze handiagoa: % 30.

Baxurako ontzidiaren sektoreak, itsasertzeko arrastearenak eta NEAFCren ontzidiarenak (300en zerrenda) aurkeztutako proiektuak diruz lagunduko dira.

a) Oro har, diruz lagundu ahal diren gehienezko kopuruen % 80 artekoa izan daiteke dirulaguntzaren ehunekoa. Behin betiko geldiaraztea arrantza-enpresa baten garapen– edo egokitze-proiektu baten barruan egiten bada, % 100 artekoa izan daiteke dirulaguntza, betiere berrinbertsioak osorik irauten badu, gutxienez 8 urtean.

b) NEAFCren ontzidirako, onuradunek aldi horretan egindako pilaketaren emaitza diren eskubide guztiei eutsi ahal izango diete. Baldintza hori bete ezean, jasotako laguntza osorik itzuli beharko da. Europako Batasunaren Kontseiluak onartutako berreskurapen plan baten menpe dauden arrantza-unitateen kasuan, baremoa % 20 igo daiteke. Dena den, baremo hori aplikagarria izan dadin ontziaren behin betiko geldialdiaren ostean, geldiarazi aurreko egoeraren baliokidea den guztizko tonajeari eutsi beharko dio jabetza duen enpresak 8 urtez gutxienez.

c) Zatikatzeagatik ematen diren gehienezko kopuruak % 50 urrituko dira ontzia arrantzaz besteko irabazi-asmoetarako erabiltzen bada.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea
Eskabidea:
Eskabidea
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Arrantza-ontziak behin betiko gelditzeko laguntzak (FEP) (Eskaera)

Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan “enviar/bidali” botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader 8.1.2 bertsioa izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea.

Dokumentazioa:
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/12/31 - 2012/03/30
Aurkezteko epe-muga:

2012ko martxoaren 30 arte.

Ebazteko epea:
Sei hilabete, eskabideak aurkezten diren egunetik hasita.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.