Gipuzkoako Lurralde Historikoan kazkabarrak eragindako kalteak konpontzeko laguntzak
 

2004ko uztailaren 6an kazkabarrak Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerrietan etxebizitzaren sektorean eragindako kalteak arintzea.

2004ko uztailaren 6an kazkabarrak Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerrietan etxebizitzaren sektorean eragindako kalteak arintzea.


Nori Zuzendua

Honako hauek baliatu ahal izango dira laguntzez .

1- Kazkabarrak erasandako etxebizitzen edo haien eranskinen eta elementu komunen jabe, usufructudun edo maiezter diren pertsona fisikoak, betiere hura beren ohiko bizilekua bada.

Nahitaezko luzapen peko kontratua duen maizterra bada, konponketaren xede diren etxebizitza edo eranskinen titularraren baimena beharko du.

2- Elementu komunetan kazkabarrak erasandako batez ere etxebizitzarako diren eraikinetako jabeen komunitateak.


Diru kopurua

2004ko aurrekontu arruntaren sailen kargura finantzatuko dira laguntza horiek, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari dagokion ataletik.


Araudia

17/2004 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Gipuzkoako lurralde historikoko udalerrietan 2004ko uztailaren 6an kazkabarrak eragindako kalteak arintzeko laguntzak ematen dituen Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakia argitaratzen duena


Harremanak norekin

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritza, Donostia, Andia kalea, 13, 2004, Donostia


Erantsi beharreko agiriak

Eskabide-orria behar bezala beteta.

Konponketa-proiektua, teknikari batek idatzia, honako puntu hauek bildu beharko disuena: kazkabarrak eragindako kalteen konponketa-lanen burutzapen-aurrekontua, haren idazkuntza eta zuzendaritza kostuak, baita adierazitako konponketa dela-eta ordaindutako edozein tasa edo prezio publiko ere (BEZ-ik gabe)


Eskabideak Aurkezteko Epea 2004/11/6 - 2004/12/13

Eskabideak aurkezteko lekua

Gipuzkoakok Lurralde Ordezkaritza, Andia kalea, 13. 2004 Donostia


Tramiteen deskripzioa

1- Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren, espedientea aztertuko dute, baita konponketa-proiektua ere, eta hala badagokio, Gipuzkoako Lurralde-ordezkariak onetsiko du.

2- Aurkeztutako dokumentazioa eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako zerbitzuek amandako txostena oinarritzat harturik, Etxebizitza-sailburuordeak ebazpena emango du eskabideei buruz.

Ebazpenean zehaztuko da zenbatekoa den diru-laguntza, alegia, 3,50 edo 4,70 portzentaje-puntuko hobari-motak, amortizazio-epeen arabera, laguntza hauek arautzen dituen Dekretuaren eta kreditu-erakundeekin sinaturiko finantza-lankidetzako hitzarmenaren babespean formalizaturiko mailegu-eragiketen interesaren gain. Diru-laguntza behingoan ordainduko zaio dagokion finantza-erakundeari, eta horrek osorik aplikatuko dio maileguaren kapitsal bizia gutxitzeari.

3- Konponketa-lanak egiteko epea hiru hilabetekoa izango da, eta obraren azken ziurtagiria aurkeztuz egiaztatu beharko da obraren prezioa.


Egitura Atal Ebazlea

Etxebizitza Sailburuordea


Ebazteko epea

2004ko abenduaren 31


Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabide-orria


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Aurrekontu babesgarriaren babespean formalizatzen diren mailegu-eragiketen finantza-kostua gutxitzea izango da laguntza horien xedea.

Aurrekontu babesgarriak ezin izango du ezein kasutan Konpainia aseguratzaileek edo bestelako Erakunde Publikoek ordaindu beharreko diru-kopuruak obraren guztizko aurrekontutik kentzearen ondoriozko diru-kopurua gainditu.

Aurrekontu babesgarria gehienez etxebizitzen metro karratu baliagarriak 600 euroz biderkatzearen emaitza izango da, eta etxebizitzeen elementu komunen eta eransien kasuan, etxebizitzen metro karratu erabilgarriak 360 euroz biderkatzearen emaitza. Horri begira, etxebizitzaren 90 metro karratuko gehienezko azalera hartuko da kontuan ( fanilia ugariak 120 metro karratu), eta gehienez 30 metro karratu lotiriko eranskinak direla eta.


Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

15/11/2004