Arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako proiektuak egiteko laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza eta Gizarte Gaiak


Egitura atal kudeatzailea

Droga Gaietako Zuzendaritza


Xedea

Kapitulu honen xedea, Eusko Jaurlaritzak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren bitartez emango dituen laguntzen esparrua arautzea da. Laguntza horiek, hain zuzen ere, 2009ko ekitaldian arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako proiektuak egiteko emango dira.


Nori Zuzendua

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak, 2009. urtean arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako proiektuak egiten dituzten eta, horrez gain, ondoko baldintzak betetzen dituzten erakunde pribatuek eskuratu ahal izango dituzte:

a) Administrazioaren arauei eta programazioari egokitzea.

b) Erakundearen programak eta aurrekontuak botere publikoen kontrolera jartzea.


Diru kopurua

1.812.182,00 euro.


Araudia

Agindua, 2009ko otsailaren 18koa Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2009ko ekitaldian talde teknikoak sortu eta mantentzeko, droga-mendetasunen aurrezaintza komunitariorako programak garatzeko eta arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako proiektuak egiteko laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten duena.


Harremanak norekin

Ana Aldekoa Arenaza

Telefonoa: 945.018.107

Faxa: 945.016.407

e-maila: drogodep-4@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Laguntza honek xede dituen dirulaguntzak jasotzeko aukera izan nahi duten erakunde pribatuek ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:

a)III. Eranskina.

b) IFKren fotokopia.

c) Finantziazio-iturriak badirela edo ez direla egiaztatzen duen ziurtagiria, horien egoeraren berri emanda. 

d) Erakundearen estatutuak (aurreko ekitaldiren batean aurkeztu badira eta daturik aldatu ez bada, ez dira berriro aurkeztu beharko).

e) Laguntza-eskaera sinatu duenaren ordezkaritzaren justifikazioa (aurreko ekitaldiren batean aurkeztu bada eta daturik aldatu ez bada, ez da berriro aurkeztu beharko). 

f) Erantzukizunpeko adierazpen bat edo ziurtagiri bat egiaztatzen duena "pertsona edo erakunde eskatzailea ez dela zigor administratiboa edo penala betetzen ari eta horren ondorioz galdu duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera, eta, era berean, ez duela diru-laguntzetarako bidea eragozten dion lege-debekurik jaso".

g) Pertsona edo erakunde eskatzaileek beren zerga-betebeharrak bete izana egiaztagiria.

h) Gizarte Segurantzako zerga-betebeharrak bete izana egiaztagiria.


Eskabideak Aurkezteko Epea 2009/03/04 - 2009/04/04
Eskabideak aurkezteko lekua


Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
Droga Gaietako Zuzendaritza
Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria - Gasteiz (Álava)

Etxebizitza Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01008 Vitoria - Gasteiz (Álava)

Etxebizitza Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Gran Vía, 85
48011 Bilbao (Bizkaia)

Etxebizitza Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Andia, 13
20004 Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)

Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Adminsitrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.


Tramiteen deskripzioa

a) Agindu honetan araututako laguntzen kudeaketarako organo eskuduna Droga Gaietako Zuzendaritza izango da.

b) Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak lehiaketaren prozeduraren bidez ebatziko dira. Droga Gaietako zuzendariak kide anitzeko organo bateko kideak izendatuko ditu eta organo horrek ebazpen-proposamen arrazoitua egingo dio erakunde laguntza-emaleari. Gizarte Gaietako sailburuordea izango da organo horretako buru.

Kide anitzeko organo hauen osaera ondokoa izango da:

Lehendakaria: Gizarte Gaietako sailburuordea.

Mahaikideak: Droga Gaietako zuzendaria, Droga Gaietako Zuzendaritzako bi teknikari (batek idazkari-lanetan jardungo du), dirulaguntzarik eskatzen ez duen Droga Mendekotasunen Aholku Kontseiluko Batzorde Tekniko Espezializatu bateko kide bat, eta Eusko Jaurlaritzako Sail bateko kide bat, Droga Mendetasunen Aholku Kontseiluan izendapena duena.

c) Laguntzen emakidari buruzko ebazpenek, Agindu honen 21. artikuluan aurreikusitako erakunde onuradunaren betebeharrak adieraziko dituzte eta laguntzen destinoa fiskalizatzeko funtzioak betetzean Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen duen informazio guztia emateko betebeharra bereziki aipatuko dute.

d) Publizitate-printzipioa betetzeko eta ebazpenen jakinarazpen berariazko eta banan-banakoaren kaltetan izan gabe, xedapen honen babesean emandako diru-laguntzen onuradunak diren pertsonen eta erakundeen zerrenda (esleitutako kopuruak adierazita) eta hasiera batean emandako diru-laguntza aldatuta ikusi dutenena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Droga Gaietako zuzendariaren ebazpen bidez.


Egitura Atal Ebazlea

Agindu honetan aurreikusitako laguntzen emakida edo ukapena Droga Gaietako zuzendariaren berariazko ebazpen arrazoitu bidez egingo da.


Ebazteko epea

Agindu honen babesean formulatutako laguntzetarako eskaerak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea bost hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

III Eranskina (Arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako proiektuak egiteko laguntzak).

AdierazleaK:
a)   Prebentzio zehatza
b)   Bideratutako prebentzioa
c)   Gizarteratzea
d)   Eskolako prebentzio selektiboa
e)   Familiako prebentzioa selektiboa
f)    Aisiako eta astialdiako prebentzioa selektiboa
g)   Prebentzio selektibo komunitarioa
h)   Eskolako prebentzio unibertsala
i)    Familiako prebentzio unibertsala
j)    Aisiako prebentzio unibertsala
k)   Laneko prebentzio unibertsala
l)    Prebentzio unibertsal komunitarioa
m)  Gazteen prebentzio unibertsala


Bestelako Agiriak

Ez daude.


Oharrak

Ez daude.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

07/04/2005