Droga mendetasunen tokiko planetan adskribatutako droga mendetasunen aurrezaintza komunitariorako proiektuak, onartutakoak edo lantzen ari direnak, garatzeko laguntzak
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Lan eta Gizarte Gaiak
Egitura atal kudeatzailea
Droga Gaietako Zuzendaritza
Xedea
Kapitulu honen xedea hauxe da: 2009an, arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murrizketarako proiektuak eta esku-hartzeak garatzeko toki erakundeei emango zaizkien diru-laguntzak arautzea. Proiektu eta esku-hartze horiek droga mendetasunen tokiko planetan egon behar dute onartuta edo lantzeko prozesuan; Udalek banaka edo mankomunatuta garatu behar dituzte, eta ekintza egituratu eta koordinatuen multzo ordenatu bat osatu behar dute.
Nori Zuzendua
Droga mendetasunen aurrezaintza komunitariorako proiektuak garatzeko laguntzak, zuzenean edo erakunde espezializatuekin lankidetzan beren lurralde-esparruan droga mendetasunen aurrezaintza komunitariorako proiektuak kudeatzen dituzten toki-erakundeek eskuratu ahal izango dituzte. Gizarte-zerbitzuen jardun-esparruan gizarte-komunitatearen gaitasuna sustatzeko helburua dutenak eta droga mendetasunen fenomenoan eta osasunerako hezkuntzan lan egiteko jarduerak garatzen dituztenak hartuko dira halako programatzat.
Diru kopurua
805.224,00 euro.
Araudia
Agindua, 2009ko otsailaren 18koa Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2009ko ekitaldian talde teknikoak sortu eta mantentzeko, droga-mendetasunen aurrezaintza komunitariorako programak garatzeko eta arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako proiektuak egiteko laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten duena.
Harremanak norekin
Lorena Fernández López
Telefonoa: 945.018.108.
Faxa: 945.016.407.
e-maila:drogodep-1@ej-gv.es
Erantsi beharreko agiriak
Laguntza honek xede dituen dirulaguntzak jasotzeko aukera izan nahi duten toki erakundeek ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:
- III. Eranskina. (Proiektu bakoitzeko eskabide bat bete beharko da).
- Droga-mendetasunei buruzko Tokiko Planaren ale bat (edo lehengo urteetan bidalitakoa indarrean dagoela adierazten duen idazkia). Droga-mendetasunei buruzko planik ez duten erakundeen kasuan, erakunde horretan fede publikoa duen lagunaren ziurtagiria aurkeztuko da, Tokiko Plana lantzen ari direla egiaztatzen duela.
- IFK-ren fotokopia.
- Finantziazio-iturririk izanez gero, horien egoeraren berri ematen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- Erantzukizunpeko adierazpen bat edo ziurtagiri bat egiaztatzen duena "pertsona edo erakunde eskatzailea ez dela zigor administratiboa edo penala betetzen ari eta horren ondorioz galdu duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera, eta, era berean, ez duela diru-laguntzetarako bidea eragozten dion lege-debekurik jaso
Eskabideak Aurkezteko Epea
2009/03/04 - 2009/04/04
Eskabideak aurkezteko lekua
Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
Droga Gaietako Zuzendaritza
Donostia - San Sebastián, 1
01010 Vitoria - Gasteiz (Álava)
Etxebizitza Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2
01008 Vitoria - Gasteiz (Álava)
Etxebizitza Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Gran Vía, 85
48011 Bilbao (Bizkaia)
Etxebizitza Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Andia, 13
20004 Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)
Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Adminsitrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.
Tramiteen deskripzioa
- Agindu honetan araututako laguntzen kudeaketarako organo eskuduna Droga Gaietako Zuzendaritza izango da.
- Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak lehiaketaren prozeduraren bidez ebatziko dira. Droga Gaietako zuzendariak kide anitzeko organo bateko kideak izendatuko ditu, organo horrek ebazpen-proposamen arrazoitua egingo dio erakunde laguntza-emaleari. Gizarte Gaietako sailburuordea izango da organo horretako buru. Kide anitzeko organo hauen osaera ondokoa izango da: Lehendakaria: Gizarte Gaietako sailburuordea. Mahaikideak: Droga Gaietako zuzendaria, Droga Gaietako Zuzendaritzako bi teknikari (batek idazkari-lanetan jardungo du), dirulaguntzarik eskatzen ez duen Droga Mendetasunen Aholku Kontseiluko Batzorde Tekniko Espezializatu bateko kide bat, eta Eusko Jaurlaritzako Sail bateko kide bat, Droga Mendetasunen Aholku Kontseiluan izendapena duena.
- Laguntzen emakidari buruzko ebazpenek, Agindu honen 21. artikuluan aurreikusitako erakunde onuradunaren betebeharrak adieraziko dituzte eta laguntzen destinoa fiskalizatzeko funtzioak betetzean Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatzen duen informazio guztia emateko betebeharra bereziki aipatuko dute.
- Publizitate-printzipioa betetzeko eta ebazpenen jakinarazpen berariazko eta banan-banakoaren kaltetan izan gabe, xedapen honen babesean emandako diru-laguntzen onuradunak diren pertsonen eta erakundeen zerrenda (esleitutako kopuruak adierazita) eta hasiera batean emandako diru-laguntza aldatuta ikusi dutenena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Droga Gaietako zuzendariaren ebazpen bidez.
Egitura Atal Ebazlea
Agindu honetan aurreikusitako laguntzen emakida edo ukapena Droga Gaietako zuzendariaren berariazko ebazpen arraizotu bidez egingo da.
Ebazteko epea
Agindu honen babesean formulatutako laguntzetarako eskaerak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea bost hilabetekoa izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita.
Isilbidearen Ondorioak
Ezespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
III. Eranskina (Droga menpetasunen aurrezaintza komunitariorako izan eta toki-planei atxikitako programetarako eskaera-orria)
AdierazleaK:
- Prebentzio zehatza
- Bideratutako prebentzioa
- Gizarteratzea
- Eskolako prebentzio selektiboa
- Familiako prebentzioa selektiboa
- Aisiako eta astialdiako prebentzioa selektiboa
- Prebentzio selektibo komunitarioa
- Eskolako prebentzio unibertsala
- Familiako prebentzio unibertsala
- Aisiako prebentzio unibertsala
- Laneko prebentzio unibertsala
- Prebentzio unibertsal komunitarioa
- Gazteen prebentzio unibertsala
Bestelako Agiriak
Ez daude.
Oharrak
Ez daude.
Abisua
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Azken aldaketa
07/04/2005