Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izan eta HIESaren arloan lanean diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Osasuna eta Kontsumoa


Egitura atal kudeatzailea

Osasun Publikoko Zuzendaritza


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izan eta HIESaren arloan lanean diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteei irekita dagoen lehiaketa


Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izan eta HIESaren arloan lanean diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteak.


Diru kopurua

Emandako laguntza guztien zenbateko totala ez da 350.000,00 eurotik gorakoa izango.


Araudia

AGINDUA, 2010eko martxoaren 30ekoa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza izan eta HIESaren arloan lanean diharduten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako laguntzetarako deia egiten duena.

(EHAA 75zk. 2010ko apirilak 23).


Harremanak norekin

HIES unitatea 943-006464


Erantsi beharreko agiriak
  1. Agindu honetako I. eranskinean agertzen den inprimakia beteaz egingo da eskabidea; inprimaki hori barik, ezaugarri berberak dituen beste bat ere bete ahal izango da.
  2. Tratamenduaren finantzazioa diruz laguntzeko eskabidearekin batera, zeinetan gaixoak bere borondatez terapia-programa betetzeko hitza emango baitu, honako agiriak aurkeztu beharko dira:
  • Eskabidea egiten duen elkartearen estatutu edo erregelamendu ofizialak.
  • Aurkezten duen egitasmoak HIESaren arloan izan dezakeen eragina azaltzen duen txostena: xedeak, helburu duen jendea, hautatze irizpideak, materiala, metodoak, espero diren emaitzak, horiek baloratzeko erabiliko diren parametroak, egitasmoaren ardura izango dutenak eta eskatzaileek garrantzitsutzat jotzen duen zernahi oro.
  • Diruz laguntzeko eskatu eta 2010eko urtean egingo diren egitasmo eta egintzetako aurrekontu xehatua. Horretarako II. eranskina beteko da.
  • Egitasmo horien finantzatze plana. Egitasmo hori finantzatzeko diren diru iturri (izen-emate kuotak, jasotako edo eskatu eta ebazteke dauden beste dirulaguntza publiko zein pribatu batzuk...) guztiak zehaztuko dira, baldin eta horiek jakinarazteko beharra badago.
  • Dagokion Foru Ogasunaren ziurtagiria aurkeztuko da, zeinean elkarteak zerga-eginkizunak beteta dituela edo bete beharretik salbuetsita dagoela adieraziko baita.
  • Elkarteen Erroldan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia eta Identifikazio Fiskaleko Kodea esleitu zaiola ziurtatzen duen agiriaren fotokopia.
  • Eskaria egin duen elkartea Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunera dagoela edo horietatik salbuetsita dagoela egiaztatzen duen agiria, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak egina.
  • Bankuko datuak, agindu honetako III. eranskineko protokoloa erabiliz.

Eskabideak Aurkezteko Epea

10/04/24-10/05/24


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabidea Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoko Zuzendariari bidaliko zaio. Donostia kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren gainerako tokietan eta moduetan ere aurkeztu ahal dira eskariak (aipatu Legea 4/1999 Legeak aldatu zuen).


Tramiteen deskripzioa

Laguntzak Osasun Sailburuordearen ebazpenaren bidez emango dira, Osasun eta Kontsumo Sailburuak horrexetarako izendatutako Balorazio Batzordeak proposatuta. Batzordeko kideak hauexek izango dira: Osasun Publikoko zuzendaria, Zuzendaritza horretako teknikari bat eta Osakidetzako HIES Unitateko teknikari bat.


Egitura Atal Ebazlea

Osasun Sailburuordetza


Ebazteko epea

Eskariak aurkezteko epea amaitu ondorengo hiru hilabeteetan berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskariak gaitzetsi egin direla ulertuko da, 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Hala ere, horrek ez du esan nahi administrazioa berariazko ebazpena ematera behartua ez dagoenik.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

2204 AGINDUA, 2010ko martxoaren 30ekoaren Eranskinak.


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

08/09/2010