Lehentasunez babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratutako lurzoru-ondare publikoak osatzeko lurzorua kostubidez eskuratzeko finantza-neurriei buruzkoa

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak


Egitura atal kudeatzailea

Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen xedea da abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuak, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak, 42.1.e, 43.1.b eta 45.3. artikuluetan ezarritakoa garatzea. Artikulu horiek udalen lurzoru-ondareak osatzeko lurzorua kostubidez eskuratzeari buruzkoak dira, betiere lehentasunez babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratuta.


Nori Zuzendua

Aurreko artikuluan adierazitako jardun finantzagarrien onuradunak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko udalak izan daitezke, baita udaletako hirigintza-sozietateak ere, dagokion udal interesdunak baimena emanez gero.


Diru kopurua

A) Interes-tasen sorospena:

1.– Eman beharreko finantzaketa lankidetza-hitzarmen baten bidez zehaztuko da. Hitzarmen hori onuradunak eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak sinatuko dute. Hitzarmen hori formalizatu ondoren, onuradunak kreditu-erakundera jo ahal izango du, finantzaketa formalizatzeko.

B) Zuzeneko diru-laguntzak:

1.– Agindu honen babespean, onuradunak gehienez ere 2. artikuluan adierazten den aurreikusitako kostuaren %25eko diru-laguntza jaso dezake, agindu honen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.


Araudia

AGINDUA, 2002ko abenduaren 30ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, lehentasunez babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratutako lurzoru-ondare publikoak osatzeko lurzorua kostubidez eskuratzeari dagozkion lurzoruaren eta urbanizazioaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa.


Harremanak norekin

Alazne Múgica
Teléfono: 945- 019836


Erantsi beharreko agiriak

Eskaerarekin batera, 7. artikuluko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten agiriez gain, ondokoak ere aurkeztu beharko dira:

a) Lurzoru urbanizagarri programatu gabea edo sektorizatu gabea edo bere babes bereziaren arabera urbanizatzeko prozesuan sartzeko baztertu gabeko lurzoru urbanizaezina dela baieztatuko duen udal-ziurtagiria, betiere urbanizatu eta eraikitzeko prozesuan sartzen denean lehentasunez babespeko etxebizitzak eraikitzera zuzentzen bada.

b) Egin nahi den babespeko jardunaren ezaugarriak jasotzen dituen txostena, agindu honen 2. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera banakatuta.

c) Jardunaren bideragarritasun teknikoa eta hirigintzakoa justifikatzen duen txostena. Bertan honakoak adieraziko dira: lurzorua eskuratzeko kostuak eta urbanizatzeko balioespenarenak, eskuratze, urbanizatze eta eraikitzearen aldian aldiko programazio xehatua, babes ofizialeko etxebizitzen eta aurreikusitako lurzoruaren gainerako erabileren salmenta-prezioa eta eragiketaren finantza-garapena.

d) Lurrak erosteko aukerak bere izenean edo lurzoruaren jabetza lortzea ahalbidetuko dion beste edozein titulu.

e) Mugaketa-prozedura hastea erabaki eta jendaurrean jartzen duen Alkatetzaren Dekretua.

f) Horrez gain, lurren jabetza eskuratzen duen eskatzaileak honako konpromiso hau izenpetu beharko du:

– Lurzoru Ondare Publikoen ekainaren 29ko 20/1998 Legearen 14. artikuluan adierazitakoari jarraiki, udalaren lurzoru-ondarerako erreserbako lurrak mugatzeko proiektua behin betiko onartzea Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren eta onuradunaren arteko lankidetza-hitzarmena izenpetzen denetik hasi eta sei hilabeteko epean.

– Udalbatzak aurreko proiektuari behin betiko onarpena emateko erabakia hartzen duenetik hasi eta hiru hilabeteko epean lurrak eskuratzen hastea.

– Adierazitako lurrak legez ahal bezain laster sartzea urbanizatzeko prozesuan.

– Eskuratutako lurren gaineko lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak, Jabetza Erregistroan inskribatu beharko direnak, Euskal Autonomia Erkidegoaren edo eskubideak lagako dizkion erakunde publikoaren alde ematea, ondoren adierazitako eran:

a. Lehentasunez erosteko eskubidea, hamar urtetan indarrean egongo dena. Eskubide hori hirurogei egun naturaleko epean erabili ahal izango da, saltzaileak aurreko paragrafoan aipatutako lehentasunez erosteko eskubidearen titularrari etxebizitza saltzeko edo ordainketan emateko erabakia, eskainitako prezioa, eskualdatzearen funtsezko baldintzak eta lurra eskuratu nahi duenaren izena, helbidea eta egoera bilduko dituen jakinarazpen frogagarria helarazten dionetik hasita.

b. Atzera eskuratzeko eskubidea, hamar urteko epekoa, Kode Zibilaren 1.507 artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoari jarraiki, aurreko paragrafoan aurreikusitako jakinarazpena egin ez denean, bertan eskatutako edozein baldintza bete ez denean edo eskualdatzearen benetako balioa txikiagoa denean edo horren gainerako baldintzak kostu gutxiagokoak direnean.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoren bati eraikiko diren babespeko etxebizitzen sustapenak kokatuko diren lursailei dagokien azalera-eskubidea dohainik emateko konpromisoa, edo, udalak berak bere esku gordetzea azalera-eskubide hori. Lurren hirigintza-kudeaketa aurreko hori oztopatzen duen izapide batean egonez gero, sustapenak hasi aurretik emateko konpromisoa. Hala, onuradunak azalera-eskubidea gordeko du, eskubide horrek abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuak, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak, 11.4. artikuluan adierazitako ezaugarriak dituela.


Eskabideak Aurkezteko Epea Urte osoan zehar
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzara zuzendu beharko dira. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Erregistro Orokorrean aurkez daitezke edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak zehaztutako moduetakoren batean aurkeztuko dira.
Tramiteen deskripzioa

1.– Agindu honetan araututako erregimenaren bidez laguntzak eskatu direnetik eman arte ahalik eta denbora gutxien pasatzea nahi da; hori dela-eta, espedienteak osatzen diren hurrenkeran emango dira, lehiaketa-sistemarik erabili gabe.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan berariaz ezarritako aurrekontu-kredituetatik jasoko dira Agindu honetan xedatutakoa betetzeko behar diren baliabide ekonomikoak. Agindu honen babesean egiten den urteko deialdian emango diren laguntzen kopuru osoak ez du gaindituko Aurrekontu Orokorretan esleitutakoa edo esleitutakoa eguneratzetik ondoriozkoa, indarrean dagoen legediaren arabera aurrekontuen aldaketarik onartzen bada. Laguntzak dagozkien ordainketa eta konpromiso kredituei egotziko zaizkie, ordainketa zatikatuari aurre egiteko. Hala ere, aurrekontu-itxierari buruz ekitaldian ezarritako araudia aplikatu behar da.

3.– Urteko deialdian laguntza hauetarako esleitutako kreditua agortuz gero, dirulaguntzak emateari uko egingo zaio eta Agindu honek ez du baliorik izango beste laguntzarik emateko. Kasu horretan, Etxebizitza sailburuordeak administrazio Ebazpena emango du. Bertan, kreditua noiz agortu den adieraziko du. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

4.– Aurreko deialdian laguntzak jasotzeko aurkeztu ziren jarduketa finantzagarrietarako eskabideak deialdia finantzatzeko aurrekontu-kredituei egotzi ahal izango zaizkie, baldin eta laguntzak eskuratzeko Agindu honek ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta, gainera, aurreko ekitaldian kreditua nahikorik izan ez zelako aintzat hartu ez baziren.


Egitura Atal Ebazlea

Etxebizitza sailburuordea


Ebazteko epea

Diru-laguntza eskatzen denetik 3 hilabete



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ez dago


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

20/01/2003