Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan lantokiko prestakuntzako (LP) lanbide-modulua egiteko diru-laguntzetarako deialdia(LP) lanbide-modulua egiteko dirulaguntzen deialdia

LABURPENA
Titulua:
Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan lantokiko prestakuntzako (LP) lanbide-modulua egiteko diru-laguntzetarako deialdia(LP) lanbide-modulua egiteko dirulaguntzen deialdia
Xedea:

2011ko apirilaren 20ko Aginduan ezarri bezala, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetan Lantokiko Prestakuntza Modulua egin izanagatik laguntzak emateko deialdia egitea.

Diru kopurua:

Deialdia finantzatzeko 490.000 euro izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera

Araudia:
  • AGINDUA, 2011ko irailaren 1ekoa (EHAA Zk. 180/2011)

    Hezkuntza, Unibertsitate, eta Ikerketako sailburuarena, 2010-2011 ikasturtean Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetan Lantokiko Prestakuntza Modulua (LPM) egin izanagatik laguntzak emateko deia egiten duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Deialdia egiten duen organoa:
Lanbide Heziketako Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Egitura atal ebazlea:
Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren lurralde-ordezkaritzetan, baita Lanbide Heziketako Zuzendaritzan bertan ere. Horrezaz gain, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetakoren baten bidez

Telefono bidezko arreta:

Jose Maria Arranz López
Tfno.: 945018416
Fax.: 945018336
E-mail: huiscfp2@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

zuzenean aurkez daiteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren edozein lurralde-ordezkaritzatan, edo Lanbide Heziketako Zuzendaritzan bertan; bestalde, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, bere 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein ere balia daiteke.

Itzuli

zuzenean aurkez daiteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren edozein lurralde-ordezkaritzatan, edo Lanbide Heziketako Zuzendaritzan bertan; bestalde, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, bere 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein ere balia daiteke.

Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan lantokiko prestakuntzako (LP) lanbide-modulua egiteko diru-laguntzetarako deialdia(LP) lanbide-modulua egiteko dirulaguntzen deialdia

2011ko apirilaren 20ko Aginduan ezarri bezala, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programetan Lantokiko Prestakuntza Modulua egin izanagatik laguntzak emateko deialdia egitea

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

2011ko apirilaren 20ko Aginduan aurreikusten dira deitzen diren laguntzak eskatzeko eta emateko baldintzak. Halaber, ezin izango dute deialdi honetan parte hartu Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak lortzeko debekuarekin zehatu direnak -zehapenak dirauen bitartean-, betiere diru-laguntzen edo laguntza publikoen arloko arau-hausteengatik ezarritako zigor irmoaren ondorioz zehatu badira -azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretu bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluan ezarritakoaren arabera-. Era berean, ezin izango dute parte hartu sexua bereizketagatik zigor administratiboa edo penala betetzen ari direnak edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen indarrez debeku horrekin zehatutakoak. Egoera hori egiaztatzeko, eskabide-ereduko erantzukizunezko aitorpena sinatu beharko da.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Deialdia finantzatzeko 490.000 euro izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituen arabera

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Lanbide Heziketako heziketa-zikloetan lantokiko prestakuntzako (LP) lanbide-modulua egiteko diru-laguntzetarako deialdia(LP) lanbide-modulua egiteko dirulaguntzen deialdia
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Formularioak (Eskaera)
Eranskinak
Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak

    Ikastetxeek, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Lanbide Heziketako Zuzendaritzara bidali behar dute I. eranskinean ageri den ereduaren araberako idazkia, behar bezala beteta, ondoko dokumentazioarekin batera:

    – Ikasleek eta enpresek LP modulua egin izanaren ziurtagiria, II. eranskinean jasotakoaren arabera.

    – Administrazioak horretarako emandako programa informatikoak sortutako artxiboa, diru-laguntza

    – Enpresa eta ikasleen diru-laguntza zerrenda izenduna.

    kalkulatzeko behar diren datuak jasotzen dituena. Berdin-berdin onartuko da fitxategi hori Sailak horretarako jarri dituen baliabide telematikoen bitartez bidaltzea. Halakoetan, baina, bidalketaren egiaztagiria ere erantsiko da.

     

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/09/21 - 2011/10/20
Aurkezteko epe-muga:

20/10/2011

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.