Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratze arloko jarduerak egiteko diru-laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratze arloko jarduerak egiteko diru-laguntzak
Xedea:

Agindu honen helburua da Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, partzuergoei, mankomunitateei, udalei eta irabazi asmorik gabeko entitate pribatuei emango dizkien diru-laguntzak arautzea da. Diru-laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratze arloko programetan jasotako jarduerak 2008. ekitaldian egiteko izango dira. Jarduerak oinarrizko gizarte-zerbitzuekin elkar lanean egingo dira eta horien oinarrian gizarteratze-hitzarmenak egongo dira.

Aginduaren xedea da gizartean bazterturik geratzeko arriskuan daudenak edo bazterturik dauden pertsonei bere gisa bizitzeko baliabide pertsonal edo sozialen gabezia leuntzea.

Diru kopurua:
2.000.000 €
Araudia:
  • Agindua, 2009ko apirilaren 22koa (BOPV Zk. 87/2009)
    Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratze-arloan jarduerak egiteko dirulaguntzak arautzen dituena.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Lan eta Gizarte Gaiak
Deialdia egiten duen organoa:
Gizarteratze Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Lan eta Gizarte Gaiak
Egitura atal ebazlea:
Gizarteratze Zuzendaritza
Bertan emandako harreta:

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Lurralde Ordezkaritzetan edo Gizarteratze Zuzendaritzan.

Arabako Lurralde Ordezkaritza: Samaniego kalea, 2 - 2. pisua. Telefonoa: 945 01 70 30
Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza: Gran Vía, 85 - 7. pisua. Telefonoa: 94 403 10 00
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Vitoria-Gasteiz kalea, 3 - 3. pisua. Telefonoa: 943 02 32 00
Gizarteratze Zuzendaritza: Donostia-San Sebastian kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Dena dela, 30/1992 legearen 38.4 artikuluan aurreikusten dena aplikatuko da.

Itzuli

Telefono bidezko harreta:
Itxaso Goikoetxea Etxebarria
Telefonoa: 945 01 93 88
Faxa: 945 01 91 57
Posta elektronikoa:gizarteratze@ej-gv.es
TRAMITAZIOAK
Gizarteratze jarduerak burutzeko diru-laguntzak

Agindu honen helburua da Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, partzuergoei, mankomunitateei, udalei eta irabazi asmorik gabeko entitate pribatuei emango dizkien diru-laguntzak arautzea da. Diru-laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratze arloko programetan jasotako jarduerak 2008. ekitaldian egiteko izango dira. Jarduerak oinarrizko gizarte-zerbitzuekin elkar lanean egingo dira eta horien oinarrian gizarteratze-hitzarmenak egongo dira.

Aginduaren xedea da gizartean bazterturik geratzeko arriskuan daudenak edo bazterturik dauden pertsonei bere gisa bizitzeko baliabide pertsonal edo sozialen gabezia leuntzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Honako hauek izan daitezke Agindu honetan jasota diru-laguntzen onuradunak

Aginduaren bigarren artikuluan deskribaturiko gizarteratze programak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko partzuergo, mankomunitate, eta udalak.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aurreko artikuluan aipatu diren gizarte-programak egiten diharduten irabazi asmorik gabeko entitate pribatuak. Entitate horiek oinarrizko gizarte-zerbitzuekin lankidetzan aritu beharko dira eta Administrazio honetako Bazkuneen edo Fundazioen Erregistroan inskribatuta egon beharko dira, edo, bestela, dagokion erregistro publikoan inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute.

Betebeharrak:

Kasuan kasu, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak alde batera utzi gabe, laguntzak jasotzen dituzten erakundeek honako hauek bete beharko dituzte.

a) Diruz lagundutako jardueren xedea edo izaera nabarmenki aldatzen dituzten gorabeheren berri ematea, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari lankidetza eskaintzea, jarduera horiek konprobatu, ikuskatu, jarraitu eta kontrolatzeko prozeduretan.
b) Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren laguntza jaso dutela esanbidez jasota utzi beharko da, baldin eta laguntzaren xede izan diren jarduerak zabaldu, hedatu edo argitaratu behar badira.
c) Diru-laguntzen zertarakoa eta aplikazioa ziurtatu behar dute konpromisozko bermeen bitartez, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko lehenengo tituluan aurreikusitakoaren arabera (dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu  rokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezarri ziren).
d) Diru-laguntza ematen duen organoak eta, hala badagokio, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Auditoria Zerbitzuak egin beharreko konprobazio- eta kontrol-lanetan lankidetza ematea.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Aurkezten den programa bakoitzerako onartzen den aurrekontu osoaren %100eraino finantza dezake Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak.

Zatika egingo da ordainketa, emakidaren unean %75 ordainduko da eta, gainontzeko %25, egin diren gastuak justifikatzen direnean. Horretarako, jatorrizko agiriak behar dira edo, salbuespenez, horien kopia konpultsatuak, jarduna amaitzen den egunetik hasi eta bi hilabeteko epe barruan aurkeztu beharko dira.

TRAMITEAK
Solicitud:
Gizarteratze jarduerak burutzeko diru-laguntzak
Bertara joanda
Formularioak:
2008ko otsailaren 27ko Aginduaren eskaera-orria (Eskaera)

Gizarteratzeko Programak Gauzatzeko Diru-Laguntzaren Eskabide -Orria

Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak
    a) Behar bezala betetako eskabide-orria (agindu honekin eranskin gisa doan eskabide-orri normalizatua), gutxienez honako datuak jaso beharko dituena:

    Programaren deskripzioa, jardueraren gaineko memoria zehatzarekin eta programa garatzeko faseekin.
    Programaren diru-sarrera eta gastuen aurrekontu xehatu eta zehaztua.
    Helburu berarekin egin dituzten beste eskabideak edo jaso dituzten diru-laguntzak.
    Erabiliko dituzten giza baliabideak eta baliabide teknikoak.

    b) Eskabideko programa oinarrizko gizarte-zerbitzuekin lankidetzan egin dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

    c) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia. Aurreko ekitaldiko deialdi berean diru-laguntza jaso dutenek
    ez dute agiri hori aurkeztu beharko.

    d) Zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duten egiaztagiri eguneratuak, gehienez, eskabidearen data baino hiru hilabete aurretik emandakoak; bat Foru Ogasunarena, eta bestea, hala dagokionean, Gizarte Segurantzako Lurralde Diruzaintzarena, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei buruzkoa. Hala eta guztiz ere, onuraduna derrigortuta dago diru-laguntza eman, justifikatu eta likidatzeko prozeduraren fase guztietan gai horri buruz eskatzen zaizkion egiaztapen guztiak aurkeztera.

    e) Zinpeko aitorpena, sexu-diskriminazioagatik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen ondorioz ezarritako administrazio-zigor edo zigor penalen bat dela-eta deialdi honetan parte hartzea galarazten dien debekurik jaso ez dutela adierazten duena.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefenoz
Itxaso Goikoetxea Etxebarria
Telefonoa: 945 01 93 88
Faxa: 945 01 91 57
Posta elektronikoa:gizarteratze@ej-gv.es

DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2009/05/12 - 2009/06/11
Aurkezteko epe-muga:
2009/05/12 - 2009/06/11 (Biak barne)
Ebazteko epea:
Hiru hilabete.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Gizarteratze Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Gizarteratze Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.