Europako Gaien eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializazioa eta prestakuntza bultzatzeko bekak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Jaurlaritzaren Lehendakaritza


Egitura atal kudeatzailea

Europako Gaietarako Zuzendaritza


Xedea

Europako Gaien eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializazioa eta prestakuntza bultzatzeko bekak dira. Beka hauen iraupena hamabi hilabetekoa izango da.


Nori Zuzendua

Pertsonak lizentziatuak izatea. Lehentasuna izango dute Zuzenbide, Ekonomia, Kazetaritza eta Soziologia arlokoek; deialdia argitaratzen den egunean, Europako edo nazioarteko gaien ezaguera-arlo desberdinei buruzko graduondoko azterlanak egin izana, edo egiten egotea eta Administzazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea urte honetan, urtarrillaren 1ª baino lehen


Diru kopurua

a) 22.500,00 euro, bost beketako bakoitzak. Beken xedea Bruselan Europear Batasunaren errealitatea hurbiletik aztertzea da. Diru-kopuru horri dagokion atxikipen fiskala egingo zaio. Lehenengo ordainketa 10.027,00 eurokoa izango da, eta beka esleitu ondoren emango da. Bigarren ordainketa, 6.240,00 eurokoa, bekaz baliatzen hasten denetik bost hilabete igaro ondoren, eta aldez aurretik bekadunaren jardueren garapenari buruzko aldizkako txosten bat aurkeztu ondoren. Hirugarren ordainketa, 3.120,00 eurokoa, bigarren ordainketatik bost hilabete igaro ondoren eta aldez aurretik dagokion aldizkako txostena aurkeztu ondoren. Laugarren eta azken ordainketa, 3.113,00 eurokoa, betetako ekintzen memoria-balantzea aurkeztu eta onartu ondoren egingo da.

b) 15.000,00 euro, Euskal Autonomia Erkidegoan Europako gaiak aztertzeko garatu beharko diren lau beketako bakoitzarentzat. Laguntza hauek jasoko dituztenek Gasteizen egingo dute lana. Diru kopuru horri dagokion atxikipen fiskala egingo zaio. Lehenengo ordainketa 7.500,00 eurokoa izango da eta beka esleitu ondoren egingo da. Bigarren ordainketa, 3.750,00 eurokoa, bekaz baliatzen hasten denetik bost hilabete igaro ondoren, eta aldez aurretik bekadunaren jardueren garapenari buruzko aldizkako txosten bat aurkeztu ondoren. Hirugarren ordainketa, 1.875,00 eurokoa, bigarren ordainketatik bost hilabete igaro ondoren eta aldez aurretik dagokion aldizkako txostena aurkeztu ondoren. Laugarren eta azken ordainketa, 1.875,00 eurokoa, betetako ekintzen memoria-balantzea aurkeztu eta onartu ondoren egingo da.


Araudia EBAZPENA, 2006ko maiatzaren 19koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Europako Gaien eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializaziorako 2006ko beken deialdia egiteko dena

160/1998 DEKRETUA, uztailaren 21koa, Europako Gaien eta Herrialdearteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializaziorako bekak erregulatzen dituena.


Harremanak norekin

Anabel Salcedo Ruiz
Tef.: 945 018128
E-mail: a-europeos@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Adierazten diren egunetan eta dagokion inprimakiaren bidez Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztu beharko den eskaerarekin batera, honako hau gaineratu beharko da:

a) NANren fotokopia.

b) 3. atalaren a), b) eta c) hizkietan jasotzen diren baldintzak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak, eta aipatutako idazatiaren d) hizkian ezaritako baldintza betetzearen zinpeko aitorpena.

c) Curriculum vitae, ikasketa-espedientea barne.

d) Lortu nahi den bekarako garrantzi berezia duten egindako ikasketen eta esperientzia praktikoaren ziurtagiriak.Egiaztatzen diren ikasketek, merezimendu gisa konputatuak izateko, izaera ofiziala eta balio akademikoa eduki beharko dute. 8. atalaren arabera beren ezaguera merezimendu gisa baloratzen deneko hizkuntzetan ahoz edo idatziz adierazteko gaitasunaren egiaztagiriak aurkeztea ezinezkoa denean, bidezko diren probak egiteko prest daudela kontsignatu beharko dute.

e) Eskatzaileak egin dituen lan eta argitalpenen kopia.

f) Karnet tamainako argazki bat.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2006/06/07 - 2006/07/05 eguerdian baino lehen


Eskabideak aurkezteko lekua

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia - Lehendakaritza

Nafarroa Kalea, 2

01007 GASTEIZ


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen.


Egitura Atal Ebazlea

Lehendakaritzaren Idazkari Nagusia


Ebazteko epea

Sei hilabete, argitaratzearen hurrengo egunetik kontatzen hasita.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa


Formularioak

Eskabide orria


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

06/06/2006