Salgaien errepideko garraio publikoaren arloan enpresa-kontzentraziorako laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Etxebizitza, Herri lanak eta Garraioak


Egitura atal kudeatzailea

Garraio Zuzendaritza


Xedea

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak honako helburu hauetarako emango dira:

a) Garraio publikoan ibilgailu astunekin ibiltzeko gehienez ere bi baimen duten pertsona fisikoak mugagabeko kontratuekin sozietateetan edo elkarlaneko kooperatibetan sartzeko. Sozietate eta kooperatiba horiek gainera, ibilgailu astunekin garraio publikoan aritzeko gutxienez hamar baimen izan beharko dute bere izenean, behin bat egitea burututakoan.
b) Garraio publikoan ibilgailu astunekin ibiltzeko gehienez ere bost baimen dituzten pertsona fisikoak 2009ko urtarrilaren 1a baino lehen eratutako garraiolari kooperatibetan bazkide kooperatibista gisa sartzeko.
c) Sozietateak, garraiolarien kooperatibak edo elkarlaneko kooperatibak sortu edo bat egin edo xurgatzeko, edo garraiolari kooperatibak sozietate edo elkarlaneko kooperatiba bihurtzeko. Hain zuen ere, diru-laguntzak honako gastu hauek ordaintzeko emango lirateke:
c1) Legelaritza, notaritza edo erregistroko zerbitzu-sariak; memorien, buletinen eta tituluen inprimaketa; estatu, probintzia edo udalari ordaindu beharreko zergak; publizitatea; komisioak; eta tituluen erabilpenerako bestelako gastuak.
c2) Sozietate, garraiolarien kooperatiba edo elkarlaneko kooperatiba berrietan gerente berria kontratatzeko. Laguntza, gehienez ere, urtebeteko soldata eta Gizarte Segurantzako kotizazioa ordaintzeko izango da.
d) Salgaien garraio publikoan ibilgailu astunekin jarduteko gehienez ere bi baimen dituzten pertsona fisikoekin kontratu egonkorrak egiteko. Kontratua agindu honen I. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa izango da, eta derrigorrezkoa izango da kontratua sinatu aurreko hamabi hilabeteetan baimenen titularrak enpresa kontratatzailearekin egindako negozio-bolumena, gehienez ere, 9.000 eurokoa izatea. Kontratu hori 2009 urtearen barruan egin beharko da, gutxienez 3 urterako eta negozioaren bolumenak urteko 60.000 eurokoa izan beharko du.
e) Enpresen sustaketan eta kudeaketan aditutako erakundeek egindako bideragarritasun-azterlanak ordaintzeko; azterlan horien helburua, enpresa multzo baten kudeaketa alor bat edo gehiago bateratzea; hainbat enpresa, sozietateak edo kooperatibak sortu edo bat-egiteko formulen bidez kontzentratzea; edo-eta garraio intermodala bultzatuko duten kontzentrazio-prozesuak bideragarri diren ala ez ikustea izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Zuzendaritzak agindu honetan xedatutakoari jarraikiz homologatutako enpresek egin ahal izango dituzte.


Nori Zuzendua

Agindu honetan araututako laguntzak eskuratu nahi dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoek, eskabideak aurkezteko epean ondorengo zerrendan datozen eskakizunak bete beharko dituzte:

a) Enpresa txiki edo ertaina (ETE) izatea; halakotzat hartzeko, eskakizun hauek bete beharko dituzte:

- 250 langile baino gutxiago izatea.
- Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
- Aurreko eskakizunak betetzen ez dituen enpresa batek edo enpresa multzo batek ez izatea, ez zuzenean, ez zeharka, enpresaren kapitalaren edo boto-eskubideen %25 baino gehiago.

Interpretazio-arazorik sortuz gero, enpresa txiki eta ertainak definitzeko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa edo hura ordeztu edo aldatzen duten xedapenak hartu beharko dira kontuan.


b) Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
c) Salgaien garraio publikoan ibilgailu astunekin aritzeko baimenak gutxienez urtebete lehenagotik izatea; gainera baldintza hauek bete beharko dituzte:
– Pertsona fisiko eta sozietateek, lan-sozietate anonimoek barne, eta elkarlaneko kooperatibek, bere izenean gutxienez garraio-baimen bat izatea. Laguntza, enpresa berri bat eratzeagatik bada, urtebeteko antzinatasuna egiaztatutzat joko da, baldin eta bazkide guztiek antzinatasun hori egiaztatzen badute.
- Garraiolarien kooperatibek eta merkaturatzeko sozietateen kasuan, akzionistek edo bazkideek, gutxienez hamabost baimen izatea. Urtebeteko antzinatasuna egiaztatutzat joko da, baldin eta baimen horien titular guztiek antzinatasun hori egiaztatzen badute.
d) 2009. urtean sozietate, garraiolarien kooperatiba edo elkarlaneko kooperatiba berri bat sortzea, transformazio, eratze nahiz bat-egite bidez. Bat-egitea xurgapen bidezkoa bada, xurgapena ere 2009. urtean egin beharko da.
e) Sozietateak, garraiolarien kooperatibak edo elkarlaneko kooperatibak, edo halakorik bada, sozietate xurgatzaileak, helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
f) Sozietate berriak edo elkarlaneko kooperatiba berriak, edo halakorik bada, sozietate xurgatzaileak, bere izenean, garraio publikoan ibilgailu astunekin aritzeko gutxienez hamar baimen izan beharko ditu urtebete lehenagotik. Antzinatasuna egiaztatutzat joko da bazkide guztiek hala egiaztatzen badute.
g) Merkaturatzeko sozietate edo garraiolarien kooperatiba berri bat bada, bazkide edo kooperatibistek artikulu honen h) idatz-zatian aipatutako motako hamabost (15) baimen izan beharko dituzte.
h) Agindu honen 1.2.a artikuluan aipatutako kasuan, 2009. urtean sozietate edo elkarlaneko kooperatiba batean sartzen den pertsona fisikoak titular gisa dituen garraio-baimenak indargabetu, enpresa xurgatzaileari transmititu edo haiei uko egin beharko die. Gainera, lanbide-gaitasuneko titulua izan beharko du.
i) Agindu honen 1.2.b artikuluan aipatutako kasuan, 2009. urtean garraiolarien kooperatiba batean sartzen den pertsona fisikoak lanbide-gaitasuneko titulua izan beharko du, eta gutxienez hiru urtez egon beharko du bazkide gisa dedikazio esklusiboarekin.
j) Agindu honen 1.2.d artikuluan aurreikusitako kasuan, enpresa kontratatzaileak, salgaien garraio publikoan ibilgailu astunekin jarduteko gutxienez hamar baimen izan beharko ditu, urtebete lehenagotik. Antzinatasuna egiaztatutzat joko da bazkide guztiek hala egiaztatzen badute. Horretaz aparte, garraio-operadoretarako baimen baten titular izan beharko du.
k) Diru-laguntza edo laguntza publikoen arloan lege-urratzeren bat egiteagatik zehapen tinko bat jarri zaiolako Euskadiko Aurrekontu Orokorren kontura ordaindu beharreko diru-laguntzak lortzea debekaturik ez izatea.
m) Derrigortuta dauden pertsonek, urteko kontuak aurkeztu eta uzteari buruzko merkataritzako betebeharrak betetzea.
n) Erantzukizunpeko adierazpena, Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea betetzen dela adierazten duena, batez ere, euskal herri-aginteek emandako laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen dituzten erakunde pribatuei buruz 2.3 artikuluan ezarritakoari dagokionean, eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor adimistratibo edo penalik ez izateari dagokionean.


Diru kopurua

Diru-laguntzen kopurua:

a) Agindu honen 1.2.a eta 1.2.b artikuluetan jasotako kasuetan, gehienez ere, 6.000 euroko laguntza emango da enpresaren egituran sartzen den gizon bakoitzeko, eta 6.500 euro emakume bakoitzeko; edonola ere, guztira, ezin izango da 45.000 euro gainditu. Enpresa edo kooperatiba xurgatzailea izango da laguntzaren onuradun eta laguntza jasoko duena.
Enpresa edo kooperatiba xurgatzailearen egituran sartzen den pertsonak 4.100 euroko diru-laguntza izango du.
b) Agindu honen 1.2.c artikuluan adierazitako kasuetan, honako laguntza hauek emango dira:

1.2.c1 artikuluan jasotako kasuetan, laguntza-gai diren gastuen kostu osoaren %50 emango zaie, baina inoiz ez 6.000 euro baino gehiago.
1.2.c2 artikuluan jasotako kasuetan, laguntza-gai diren gastuen kostu osoaren %50 emango zaie, eta laguntza hori % 60koa izango da, baldin eta gerentea emakumezkoa bada, baina inoiz ez 30.000 euro baino gehiago.

c) 1.2.d artikuluan jasotako kasuetan, gehienez ere 2.000 euroko laguntza emango zaie kontratatutako gizonezko bakoitzeko, eta 2.500 euro emakumezko bakoitzeko, baina inoiz ez 40.000 euro baino gehiago. Enpresa kontratatzailea izango da laguntzaren onuradun eta laguntza jasoko duena.
d) 1.2.e artikuluan jasotako kasuetan, gehienez ere laguntza-gai diren gastuen kostu osoaren %50 emango zaie, baina inoiz ez 30.000 euro baino gehiago.

2.– Agindu honetan arautako laguntzak emateko 1.3 artikuluan ezarritako diru-kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen lehenengo atalean ezarritako gehieneko diru-kopuruak ordaintzeko, ondoren zehaztuko den hurrenkera honi jarraikiz emango zaie laguntza, baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei:
1..– Aginduaren 1.2.a artikuluan jasotako kasuetarako eskabideei emango zaie lehentasuna.
2..– Aurreko idatz-zatiko eskabideei erantzundakoan, dirurik baldin badago, 1.2.b artikuluko kasuetarako aurkeztutakoei erantzungo zaie.
3..– Aurreko idatz-zatiko eskabideei erantzundakoan, dirurik baldin badago, 1.2.c artikuluko kasuetarako aurkeztutakoei erantzungo zaie.
4..– Aurreko idatz-zatiko eskabideei erantzundakoan, dirurik baldin badago, 1.2.d artikuluko kasuetarako aurkeztutakoei erantzungo zaie.
5..– Aurreko idatz-zatiko eskabideei erantzundakoan, dirurik baldin badago, 1.2.e artikuluko kasuetarako aurkeztutakoei erantzungo zaie.

Hala eta guztiz ere, agindu honetan araututako laguntzak emateko 1.3 artikuluan ezarritako diru-kopurua, finkatu den hurrenkerari jarraikiz banatzen hasi, eta eskabide-mota bateko eskabide guztiei onartutako gehieneko diru-kopurua ordaintzeko iristen ez bada, eskabide-mota horretako guztien artean hainbanatu egingo da gelditzen dena.


Araudia

ehaa


Harremanak norekin

Marisa Madinabeitia Rivarés. Tlno zenbakia: 945-019715


Erantsi beharreko agiriak

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko agiriei dagokienean, jatorrizkoa edo jatorrizkoaren kopia bat aurkeztu ahal izango da, baina kopia aurkeztuz gero organo aginpidedunak egiaztatu beharko du. Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:

a) Eskabidea, behar bezala beteta. (Aginduaren II. eranskinean dator eredua).
b) Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta identifikazio fiskaleko zenbakia edo IFK.
c) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, boterea ematen dion notarioaren agiria aurkeztu beharko du haren ordezkariak.
d) Sozietatea eratzeko eskritura edo, hori aldatu bada, ondorengo eskritura aurkeztu beharko da, eskabidea aurkezteko egunean akzioen banaketa nola dagoen ikusteko eta Merkataritza-Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzeko.
e) Garraiolarien kooperatiben edo elkarlaneko kooperatiben kasuan, eratzeko eskritura, estatutuak eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan izena emanda dagoela ziurtatzen duen agiria.
f) Sozietate bat edo elkarlaneko kooperatiba bat osatzeko bat egindako edo halako bihurtutako kasuetan, horretarako akordioa bi egunkaritan eta Merkataritza-Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratu dela erakusten duten iragarkiak; garraiolarien kooperatiba osatu edo bihurtutako kasuan, akordioa Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu dela erakusten duen iragarkia. Gainera, akordioa indarrean dagoen legeriari jarraikiz dagokion erregistroko izen-emate agiria.
g) Eskatzailea pertsona juridikoa bada, TC1 eta TC2, eta langile autonomoen erregimen berezia hautatu duten elkarlaneko kooperatiben kasuan, eskabidea egin den aurreko hileko ordainagiria.
h) Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren azken ordainagiria.
i) Onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela adierazten duten Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiriak.
j) Urteko kontuak aurkeztu eta uzteari buruzko merkataritzako betebeharrak betetzen dituela erakusten duen egiaztagiria (horretara derrigortuta dagoenak).
k) Helburu bererako urte berean eta aurreko bi urteetan,  bestelako diru-laguntza edo laguntzarik jasoz gero, jaso duela, nork eman dion eta zenbat eman dion zehaztuko duen zinpeko aitorpena.
l) Salgaien garraio publikorako baimenak, gutxienez urtebeteko antzinatasuna dutenak eta agindu honen 3. artikuluan ezarritakoarekin bat datozenak.
m) Egin beharreko azterlanetarako aurrekontuak, eta laguntza-gai diren gastuen proformako fakturak edo behin betikoak, eta horien azalpen memoriak.
n) Agindu honen 1.2.a artikuluan jasotako kasuan, sartu behar den pertsona fisikoaren lanbide-gaitasuneko titulua, kontratua eta, baimenak indargabetu, transmititu edo horiei uko egin diela jasotzen duen kasuan kasuko foru aldundiaren ziurtagiria edo eskabidea aurkeztu izanaren frogagiria.
ñ) Agindu honen 1.2.b artikuluan jasotako kasuan, bazkide berriak hartu dituen garraiolarien kooperatibak kooperatibaren barne-araudia eta bazkide kooperatibisten alta eta bajen egiaztagiria aurkeztu beharko du.
o) Agindu honen 1.2.d artikuluan adierazitako kasuan, garraio-kontratu egonkorra eta, ez kontratatzaileak, ez kontratatuak, azkeneko urtean 9.000 euro baino gehiago ez dutela fakturatu egiaztatzen duten agiriak. 

p)    Erantzukizunpeko adierazpena, Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea betetzen dela adierazten duena, batez ere, euskal herri-aginteek emandako laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen dituzten erakunde pribatuei buruz 2.3 artikuluan ezarritakoari dagokionean, eta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zigor adimistratibo edo penalik ez izateari dagokionean.


Eskabideak Aurkezteko Epea 2009/08/05- 2009/10/06
Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritzako Garraio Zuzendaritzan
Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010-Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

- Agindua argitaratzea
- Eskabideak eta agiriak jasotzea
- Agirien gaineko okerrak zuzentzea
- Diru-laguntzen esleipena
- Ordainketa


Egitura Atal Ebazlea

Eusko Jaurlaritzako Garraio Zuzendaria


Ebazteko epea

Agindua indarrean jarri eta sei hilabeteko epean



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

eskabide orria


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

04/08/2009