[EKIZIEN]  Ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak emateko 2015eko deialdia.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2015/04/24
Zuzendu beharreko espedienteen zerrenda Informazio gehiago
Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Abisua
LABURPENA
Xedea

Deialdi honen xedea 18.001 eta 240.000 euro arteko kostua duen (BEZik gabe) ekipamendu zientifikoa erosteko diru-laguntzak ematea da.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak Informazio xehatua

    Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko (aurrerantzean ZTBES) agente akreditatuak, urriaren 1eko 221/2002 Dekretuaren 2. artikuluan azaltzen diren agente-kategorietan badaude (221/2002 Dekretua, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea arautzeko oinarriak eguneratu zituena). Hona hemen artikulu horretan zerrendatzen diren kategoriak:

    • Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak.
    • Unibertsitateetako zentroak, departamentuak, sekzioak edo beste ikerketa-unitate batzuk, EHUkoak izan ezik.
    • Lankidetzazko ikerketa-zentroak.
    • Teknologia-zentroak.
    • Sektoreetako ikerketa-zentroak.
    Eskakizunak:
    • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:

      Deialdi honen helburuetarako, honako hau joko da agente zientifiko teknologikoen erregistroko zerrenda gaurkotua: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategiako zuzendariak egiaztatutako zerrenda, noiz eta deialdiaren epea bukatzearen egunean, urriaren 1eko 221/2002 Dekretuko 17.4 artikuluaren arabera, betiere.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Ikertzaileen baldintzak Informazio xehatua

    Ikertzaileen baldintzak.

    1.– Eskabidean, erakunde onuradun bakoitzak bere langileen arteko ikertzaile-talde bat –gutxienez hiru ikertzailek osatua– aurkeztuko du, ekipamendu zientifikoa erabiliko den proiektuetan lan egingo duena. Ikertzaile bakoitza honako epearen barruan kontratatu beharko du erakunde eskatzaileak edo haren laguntzaileak: deialdiko eskabideak entregatzeko epea amaitu baino lehen, eta, gutxienez, 2016ko abenduaren 31ra arte; ikertzailearen dedikazioa, bestalde, ekipamendua erabiliko den proiektuetan aurreikusitakoaren adinakoa izango da, gutxienez.

    2.– Pertsona bat obra baterako kontratatu bada, obraren iraupenari eta kontratuaren luzapen gertagarriari buruzko agiriak aurkeztu beharko ditu, beharrezkoa bada, eta obra horrek dakarren dedikazioa adierazi beharko du, betiere proiekturako konprometitutako jarduerei aurre egiteko ordu erabilgarri aski dagoela argi utziz.

    3.– Ikertzaile bakoitzak deialdi honetako eskaera batean soilik hartu ahal izango du parte, erakunde eskatzaileko zein eskaera bateko erakunde laguntzaileko kide gisa. Ez da onartuko doktoretza-tesia egiteko kontratatutako pertsonen partaidetzarik ekipamendu-eskabidean (prestakuntza-aldian diren doktoretza aurreko ikertzaileak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeko 21. artikuluaren arabera).

    4.– 2015erako eta 2016rako eskatu dituzten edo eman zaizkien beste proiektu batzuetan zenbat orduko lan-konpromisoa duten aitortu beharko dute parte hartzen duten ikertzaileek.

    5.– 2012ko deialdian (2013-2014an garatzeko proiektuak) eta 2013koan (2014-2015an garatzeko proiektuak) diru-laguntza eskuratu zuen eskabide batean parte hartu zuten ikertzaileek ezin izango dute deialdi honetako ekipamendu-eskabidean parte hartu, ezta aurreko urteetan emandako ekipamendurako diru-laguntzei dagozkien burutu gabeko eginbideak dituztenek ere.

    6.– Tresna erabiliko den proiektuetako ikertzaile nagusiek ekipamendu-eskaeran parte hartu beharko dute, ikerketa-talde eskatzaileetan zein horien talde laguntzaileetan.

    7.-Deialdi honi dagokionez, Ikerbasque Fundazioak Research Professor edo Research Fellow kategorietan kontratatutako ikertzaileak erakunde bati atxikitzen badira, erakunde horretako plantillako ikertzaile kontsideratuko dira, betiere atxikipen-agiria aurkezten badute.

  • Ekipamenduen eta proiektuen betekizunak Informazio xehatua

    Ekipamenduen eta proiektuen betekizunak.

    1.- Ekipamenduak egokiak eta beharrezkoak izan behar dute, eskabidean parte hartzen duten erakunde eskatzaileko eta laguntzaileko ikerketa-taldeen jarduneko eta etorkizuneko ikerketa-proiektuen garapenerako. Ekipamendua erabiliko duten proiektuek jardunean egon behar dute 2015ean eta 2016an, behin ekipamendua erakunde onuradunaren eskuetan erabilgarri dagoenetik aurrera.

    2.– Administrazio publikoek espresuki finantzatu behar dizkiete ekipamenduaren erabilerarekin lotuta dauden proiektuak eskabidean parte hartzen duten erakundeei.

    Ezin izango da aurkeztu proiektu bat, zeinetarako ekipamendu bat eskatzen baita, baldin eta proiektuko ikertzaile nagusiak ez badu eskarian parte hartzen; gainera espresuki horietan lan egin beharko dute eskabidea sinatzen duten gainerako pertsonek.

    3.– Eskatutako ekipamendua, funtsean, gailu bakarra izango da, teknologikoki oinarrizkoa edo ardatza, eta 18.000 eurotik gorakoa. Gailu horrekin batera, aukerazko zenbait osagai edo modulu eros daitezke, gailu nagusiarekin batera funtzionamendu-unitate bakarra osatzen baldin badute. Aukerako osagaiak ez dira finantzatuko, gailu ardatzari edo oinarrizkoari lotzen ez bazaizkio.

    Ezin izango dira finantzatu firma komertzial bat baino gehiagoren gailuetarako eskaerak, guztien artean funtzionamendu-unitate bakarra osatzen ez badute. Era berean, ezin da ekipamendu bereko ale bat baino gehiago finantzatu.

    4.– 90.000 eurotik gorako kostua duten ekipamenduetarako langile espezializatuak behar dira, eta mantentze-lanak zorrotz bete behar dira. Horregatik, eskabidean parte hartzen duten erakundeek ekipamenduaren erabilgarritasuna eta errentagarritasuna ahalik eta handiena dela frogatu behar dute. Gainera, gailua erabiltzeko langile egokiak izateko eta errentagarritasun eta erabilgarritasun hori bermatuko duen urteko mantentze-kontratua izateko konpromisoa hartuko dute.

    5.– Eskaeran erakunde laguntzaile batek parte hartzen badu, eskatutako ekipamenduaren erabilera eskaerako parte-hartzaileen artean kudeatzeko araudi bat aurkeztu beharko da.

    6.- Deialdi honetatik beren beregi baztertzen dira honako hauek: eraikinak berreratzeko edo hobetzeko obra zibilak; erabilera orokorreko (alegia, erabilera ez-zientifikoko) altzari, gailu eta tresnak, irakaskuntzarako edo kalitatea kontrolatzeko eta zerbitzu teknikoak emateko erabiltzen direnak; bulegoko altzari, gailu eta tresnak; kudeaketako ekipo informatikoak. Aitzitik, prozesuak kontrolatzeko ordenagailuak eta kalkulu matematikoko ekipo bereziak onartu egingo dira.

    7.– Ekipamendu bat beste erakunde batekin batera finantzatzen bada, laguntza emateko ebazpenak ekipamendua erosteko zenbateko finantziazioa ematen duen adierazi beharko du; finantziazio-zenbateko hori deialdi honetan eskatutakoaren baliokidea izango da.

  • Proiektuaren azalpen teknikoa egitea
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
300.000,00 (euro)
Prestazio ekonomikoa

1.– Ekipamenduak erosteko laguntzen zenbatekoak progresiboak izango dira, ebaluazio-batzordeak onartutako ekipamenduaren kostuaren arabera, betiere tarte bakoitzeko finantzaketa-portzentajeen arabera, honako laukian adierazten den bezala:

Tarteak.

 

Deialdiko finantzaketa-portzentajea

Eskatzailearen finantzaketa-portzentajea

18.001-25.000

100

0

25.001-40.000

95

5

40.001-60.000

90

10

60.001-80.000

85

15

80.001-90.000

80

20

90.001-100.000

75

25

100.001-120.000

70

30

120.001-145.000

65

35

145.001-170.000

60

40

170.001-200.000

55

45

200.001-240.000

50

50

2.– Deialdi honen bidez ematen zaion diru-laguntzaren osagarria jartzeko konpromisoa hartuko du erakunde eskatzaileak, ebaluazio-batzordeak eskatutako ekipamendurako onartuko kostua estaltzeko, gutxienez.

Ordainketa-modua:

1.– Diru-laguntzaren ordainketa erosi aurretik edo ondoren egin ahal izango da.

2.– Aldez aurreko ordainketa ebazpenaren ondorengo hiru hilabeteko epean egindako ordainketa bakarra izango da, eta agiri hauek aurkeztu ondoren gauzatuko da:

– Erosketa egin aurretiko proformako faktura, ebazpenean adierazten den ekipamendua jasotzen duena.

– Firma komertzial bati ekipamendua erosteko eginiko eskaera formala.

– Erakunde onuradun eskatzailearen legezko ordezkariak sinatutako ziurtagiria, diru-laguntza osatzeko beharko litzatekeen zenbatekoa eskuratzeko modua duela adierazten duena, baldin eta ekipamenduaren kostu osoa jasotako diru-laguntza baino handiagoa bada.

3.– Ordainketa aldez aurretik egin ez bada, erosketa-faktura aurkeztu ondoren egingo da.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Deialdi hau EHAAn argitaratzen denetik hasita sei hilabeteko epean.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea
1018701