Turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sorteen eta bertan inbertitzen laguntzeko GAUZATU-Turismo programa. 2009

LABURPENA
Titulua:
Turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sorteen eta bertan inbertitzen laguntzeko GAUZATU-Turismo programa. 2009
Xedea:
Programa honen bidez laguntzak arautu dira Euskal Herriko turismo-eskaintzaren zenbait arlotan enpresa berriak (ETT) sor daitezen eta lehendik daudenak eraberritu daitezen, turismoaren arlo horiek behar bezain garaturik ez daudelako.
Diru kopurua:
4.000.000 €
Araudia:
  • AGINDUA, 2003ko ekainaren 11koa (EHAA Zk. 128/2003)
    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duena.
  • AGINDUA, 2010eko martxoaren 31koa, (EHAA Zk. 46/2010)

     Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzeko eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duen agindua hirugarren aldiz aldatzen duena.

  • AGINDUA, 2005eko maiatzaren 3koa (EHAA Zk. 96/2005)
    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatzen duen agindua aldatzen duena.
  • AGINDUA, 2009ko otsailaren 23koa, (EHAA Zk. 54/2009)
    Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, turismoa garatzeko interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatu zuen agindua bigarrenez aldatzen duena.
  • EBAZPENA 2009ko martxoaren 20koa (EHAA Zk. 55/2009)
    Turismo sailburuordearena; 2003ko ekainaren 11ko Aginduak ezarritako esparruan, diru-laguntzak emateko deialdia ezagutzera ematen duena. Agindu horren bidez, 2008ko ekitaldirako turismoaren garapenerako estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismo programa garatu da.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Turismo Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Egitura atal ebazlea:
Turismo Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alamenda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Itzuli Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alamenda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Telefono bidezko arreta:

Eusko Jaurlaritza
Turismoa Sustatzeko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 60
E-posta: A-MtzGuer@ej-gv.es

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alamenda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Tel.: 94 403 70 40
E-posta: icuetara@spri.es

TRAMITAZIOAK
Turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sorteen eta bertan inbertitzen laguntzeko GAUZATU-Turismo programa. 2009

Programa honen bidez laguntzak arautu dira Euskal Herriko turismo-eskaintzaren zenbait arlotan enpresa berriak (ETT) sor daitezen eta lehendik daudenak eraberritu daitezen, turismoaren arlo horiek behar bezain garaturik ez daudelako.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Enpresa txikiak eta ertainak (ETTak).
Betebeharrak:

a) Ondorengo kategorietakoren batekoa izatea. Kategoria horiek Kontabilitateko Plan Orokorrean ezartzen dira (abenduaren 20ko 1643/1990 Errege Dekretuan jasotakoa), puntu hauetan:
– 215 Aplikazio informatikoak
– 221 Eraikuntzak (urbanizazioa eta lur-mugimenduak barne)
– 222 Instalazio teknikoak
– 223 Makinak
– 224 Tresneria
– 225 Bestelako instalazioak
– 226 Altzariak
– 227 Informazioa prozesatzeko ekipoak
– 228 Garraio-elementuak
– 229 Ibilgetutako beste material batzuk
Aktiboen prezioa bere balio «garbia» izango da, hau da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kendu eta gero fakturatutako zenbatekoa.
228 puntuari dagokionez, laguntza jaso dezakete, baina elementu horiek proiektuaren osotasunerako behar-beharrezkoak direnean bakarrik.
Landetxeak egiteko proiektuetan, ez dira diruz lagunduko jabearen beraren etxebizitzan egindako inbertsioak.
221 puntua kalkulatzeko, ondorengo balioak hartuko dira kontuan:
– Eraikina edo horren atalen bat eraiki berri denean, bere balioa, baina lurraren balioa kenduta. Eraikina edo horren atalen bat erosi denean, soilik salerosketako balioa, lurraren balioa kenduta eta zergak eta komisioak kanpoan utzita.
– Aurretik beste erabilera batzuk izan dituzten eraikinean kokatuko diren establezimenduetan, turismo-establezimendu
bezala birgaitzeko berritze-lanen zenbatekoa.
Nolanahi ere, aktiboek zuzeneko lotura izan beharko dute enpresaren gizarte-helburua den jarduerarekin; hala ere, establezimenduen kudeaketa beste batzuei laga dakieke.
b) Gutxienez hiru urteko amortizazio-epea ezarrita izatea, eta enpresaren aktiboa, gutxienez, 5 urtez mantentzea.
c) Finantza-alokairuaren bidez finantzatutako inbertsioak laguntza jaso dezake, baldin eta enpresak dagokion erosketa-aukera gauzatzeko konpromisoa berariaz hartzen badu.
d) Diruz lagun daitezkeen aktibo inmaterialak onuradunaren establezimenduan bakarrik ustiatu beharko dira, aktibo amortizagarriko elementutzat hartuko dira, hirugarren bati merkatuko baldintzetan erosiak izango dira, eta enpresaren aktiboan, gutxienez, bost urteko
epean mantendu beharko dira.
e) Ez dira diruz lagunduko bazkideek generotan kapitalera egindako ekarpenak.
f) Inolaz ere ez da inbertsio bezala hartuko, turismoestablezimendu baten salerosketako balioa.
2.– Talde bera osatzen duten enpresa edo baltzuen aktiboak erosteko egiten diren inbertsioak, aktiboak edo pasiboak, gutxienez, bere kapital sozialaren %25a diren inbertsioak, Saileko organoei berariaz jakinarazi beharko zaizkie eta kanpotik kontrolatutako auditorien bidez balioztatuko dira.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

1. DIRU KOPURUA:
5 urteko aurrerapen itzulgarriak eta urtebeteko gabealdikoa.
Onuradunek honako laguntza hauek jaso ditzakete:
- Inbertsio lagungarriaren %30eko aurrerakin itzulgarriak.
- Bideragarritasun-edota finantza-planaren %100eko aurrerakin itzulgarriak, 6.000 euroraino.
Itzuli beharreko aurrerakinek ezein kasutan ezin izango dute 900.000 euroko kopurua gainditu.

2. DIRUZ LAGUNGARRIAK DIREN PROIEKTUAK:
A. Hotelak: eraikin berri bat egitea edo eskuratzea, hotel gisa erabiltzeko; lehendik badagoen eraikin bat birgaitzea edo modernizatzea, hotel gisa erabiltzeko; aurretik badauden hotelen instalazioak eta ekipamenduak zabaltzea.
Horretarako, ondoko baldintzetatik batzuk bete beharko dira:
1. Parke naturalen barruan edo parke naturaletatik hurbil dauden udalerrietan egotea edo Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren inguruan egotea.
2. Turismo orientazioko udalerrietan egotea, bigarren eskuko etxebizitzetarako adierazleen arabera (Turismoa Antolatzeko Legea).
3. Premiazko jarduna behar duten zona kaltetuetan egotea.
4. Hotel espezializatutzat jotzea (Turismoa Antolatzeko 102/2001 Dekretuaren arabera).
5. Beren instalazioetan kiroleko, aisiako edo osasuneko jarduera osagarriak edukitzea.
B. Landetxeak: eraikin bat eraikitzea edo jada eraikita dagoen eraikin bat birgaitzea, landetxe bezala erabiltzeko. "Landetxeetarako Kalitate Sisteman" bildutako gutxieneko estandarrak bete behar dituzte.
C. Turismo apartamentuak: eraikin bat egitea edo aurretik badagoen eraikin bat birgaitzea, turismo apartamentu bezala erabiltzeko.
D. Kanpinak: instalazioari turismo-baimena emandako kanpinak eraikitzea.
E. Lehendik badauden hotelen, landetxeen, apartamentu turistikoen eta kanpinen egiturak edo ekipamenduak berritzea.
F. Turismo enpresak eta/edo turismo produktuak sortzea edo hedatzea naturaren, aisiaren edo osasunaren jardueretako sektore erakargarrietan, hala nola, golf zelaiak, pitch&putt edo antzekoak, zentro termalak, talasoterapia, natura, turismo aktibo eta kulturaleko jarduerak, denak jendeari irekiak.
G. Aurreko ataleko proiektuen bideragarritasun plana eta/edo finantza plana.

TRAMITEAK
Eskaera:
Turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sorteen eta bertan inbertitzen laguntzeko GAUZATU-Turismo programa. 2009
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabide orria (Eskaera)
Eskabide orria
Egindako inbertsioen aitorpena (Eskaera)
Egindako inbertsioen aitorpena
Autolikidazioaren txostena (Eskaera)
Autolikidazioaren txostena
Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak
    Eskaera-inprimakiak honako dokumentazio honekin batera aurkeztu beharko dira:

    - Inbertsio-proiektuaren memoria xehatua; ekonomia-, finantza- eta lan-arloko bideragarritasun-plana eta hori egiteko epeak barne.

    - Hala badagokio, establezimenduaren arkitektura-proiektua, memoriarekin eta planoekin.

    - Eratze-eskritura eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia, eskatzailearen ordezkatze-ahalordearen fotokopia, agiri hori Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak lehendik daukanean izan ezik.

    - Azken urteko kontu auditatuen kopia edo, bestela, sozietate zergaren edo, hala behar izanez gero, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bi azken aitorpenak.

    - Baimenik ematen ez bazaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari zerga gaietan aginpidea duten organoei, zuzenean eskatzeko zerga-obligazioak betetzen dituela egiaztatzen duen agiria, horiek bete egin direla egiaztatzen duen agiria.

    - Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotearen egiaztagiria.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefono bidezkoa

Eusko Jaurlaritza
Turismoa Sustatzeko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 60
E-posta: A-MtzGuer@ej-gv.es

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)
Alamenda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)
48011 Bilbao
Tel.: 94 403 70 40
E-posta: icuetara@spri.es



Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2009/03/20 - 2009/07/30
Aurkezteko epe-muga:
2009ko uztailaren 30ean bukatuko da.
Ebazteko epea:

Sei hilabeteko epea gainditu baino lehen, ebazpen hori eman eta interesdunari jakinarazi behar zaio. Dagokion deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da sei hilabeteko epea.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Turismo Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Turismo Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.