ADEFIN 2009

LABURPENA
Titulua:
ADEFIN 2009
Xedea:
Honako hau da Ebazpen honen helburua: 2009. ekitaldirako Industria ETEen finantza-egitura egokitzeko laguntzen ADEFIN programa arautzen duen 2009ko otsailaren 23ko Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egitea, interes-hobari gisa.
Diru kopurua:
500.000,00 €
Araudia:
  • AGINDUA, 2009ko otsailaren 23koa (EHAA Zk. 49/2009)
    de la Consejera de Industria, Comercio y Turismo, por la que se regula el programa ADEFIN de ayudas para la adecuación de la estructura financiera de las PYMES industriales.
  • EBAZPENA, 2009ko martxoaren 12koa (EHAA Zk. 51/2009)
    Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena, 2009. urteko ekitaldirako laguntzak emateko deialdia publiko egiten duena, Industria ETEen finantza-egitura egokitzeko laguntzen ADEFIN programa arautzen duen 2009ko otsailaren 23ko Aginduak ezarritako esparruaren barruan.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Deialdia egiten duen organoa:
Industria Garatzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Egitura atal ebazlea:
Industria Garatzeko Zuzendaritza
Bertan emandako harreta:

Eusko Jaurlaritza
Industria Garatzeko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Agindu honen 8. artikuluan aipatutako Lankidetza Hitzarmena (Finantza Erakunde horien eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren artean hitzartua) sinatu duten Finantza Erakundeetan ere aurkeztu ahal izango dira.

 

Itzuli

Eusko Jaurlaritza
Industria Garatzeko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Agindu honen 8. artikuluan aipatutako Lankidetza Hitzarmena (Finantza Erakunde horien eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren artean hitzartua) sinatu duten Finantza Erakundeetan ere aurkeztu ahal izango dira.

 

Telefono bidezko harreta:

Eusko Jaurlaritza
Industria Garatzeko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 82 61
Faxa: 945 01 82 53
E-posta: ja-oliden@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 77 70
E-posta: e-araba@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 14 10
E-posta: e-bizkaia@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 25 05
E-posta: e-gipuzkoa@ej-gv.es


TRAMITAZIOAK
ADEFIN 2009
Honako hau da Ebazpen honen helburua: 2009. ekitaldirako Industria ETEen finantza-egitura egokitzeko laguntzen ADEFIN programa arautzen duen 2009ko otsailaren 23ko Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egitea, interes-hobari gisa.Honako hau da Ebazpen honen helburua: 2009. ekitaldirako Industria ETEen finantza-egitura egokitzeko laguntzen ADEFIN programa arautzen duen 2009ko otsailaren 23ko Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egitea, interes-hobari gisa.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
ETE industrialen
Betebeharrak:

Eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Helbide fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan eduki beharko dute, baita gutxienez, produkzio-zentro bat ere.

b) Aurreko arloei lotutako erauzketetako edota eraldaketarako, produkzioko edo zerbitzu teknikoetako industria-enpresak izan beharko dira (produktuarekin edota produkzio-prozesuarekin zuzenean lotuta dauden enpresak, hain zuzen ere) edo informazioaren gizartearen eta komunikazioen arlokoak.

Aurreko paragrafoetan barne hartutako enpresa batek, gainera, jendearen zuzeneko merkataritza-jarduera egiten badu, gutxiengoa izan behar du, nolanahi ere, negozio-bolumenaren % 50etik beherakoa.

c) Enpresa txikiak eta ertainak izan beharko dira mikroenpresaren, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko 2003ko maiatzaren 6ko Europako Batzordearen 2003/361/EB Gomendioan ezarritako irizpideen (2003.05.20ko L124/36 EBAO) edo ordezkatuko duten edo aldatuko duten xedapenen arabera.

Horren ondorioz, honako hauek hartuko dira enpresa txiki eta ertaintzat:

- 250 langile baino gutxiago dituzten enpresak.

- Urteko negozio-bolumenean 50 milioi euro gainditzen ez dituzten edo urteko balantze orokorrean 43 milioi euro gainditzen ez dituzten enpresak.

- Aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen beste enpresa baten, edo batera beste enpresa batzuen, % 25etik gorako partaidetza ez duten enpresak.

Enpresa txikiak eta ertainak bereizi behar badira, 50 langile baino gutxiago dituen eta urteko negozio-bolumenean edo urteko balantze orokorrean 10 milioi euro gainditzen ez dituen enpresa hartuko da enpresa txikitzat.

Datu horiek enpresaren kontuetan eta gainerako datuetan oinarrituta kalkulatuko dira, edo parte hartzen duten enpresen kasuan, bateratutako kontuetan oinarrituta.

 

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Interes-tasetako hobari gisa ematen jarraituko dira laguntzak, orokorrean, interes-tasaren puntu 1, eta batera likidatuko dira, mailegu-eragiketaren kapital biziaren murriztapen gisa, finantzarioki kalkulatutako diru-laguntzaren zenbatekoaren arabera.

Puntu 1eko hobari gehigarriari eutsiko zaio enpresa txikiek sinatutako eragiketetan, eta baita 0,5 puntuko interesari ere, Elkarren Bermerako Sozietateek abalatutako eragiketen kasuan. Halere, Euskal Autonomia Erkidegoak erakutsitako dinamismo ekonomiko eta soziala kontuan hartuz, 2 puntuko hobaria kenduko da Premiazko Jarduna eskatzen duten Zona Behartsuetan kokatutako berfinantzaketa-proiektuetan.
Maileguen bolumenari dagokionez, maileguen balioaren urteko gehienezko zenbatekoaren muga ere desagertuko da, eta beraz, finantza-egoeraren araberako berfinantzaketa-eragiketak gauzatu ahal izango dituzte enpresek; bestalde, diru-laguntza kalkulatzeko, besteren banku-baliabideak sartuko dira, betiere baliabide horien epemugak eskabidea egin eta urtebetera eta deialdi-ekitaldiaren hurrengo bi urteetan gertatzen badira.
Eutsiko zaion muga bakarra Europar Batasunak ezarritako minimis arauaren betearazpena izango da; horren arabera, onuradun bakar bati emandako laguntzaren guztizko zenbatekoak ezin izango du 200.000 eurotik gorakoa izan 3 urteko denbora-tartearen barruan, Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 EE Erregelamenduak adierazten duen bezala.

Agindu honen xedea Finantza Erakundeen eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren arteko lankidetzaren oinarri izaten jarraitzea da, arlo horretan baterako laguntza koordinatua emateko, industria-sare sendo, saneatu eta lehiakorra lortzen lagunduko duen baterako laguntza, hain zuzen ere.
Horretarako, egokitzat jo da agindu honetan sartutako eragiketei lehentasuna ematea, horrelako eragiketei datxekien arriskua konpentsatu ahal izateko.

 

TRAMITEAK
Eskaera:
ADEFIN 2009
Bertara joanda
Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak
    Enpresa eskatzaileak eskaera betetzeaz gain, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

    a) Enpresaren eta jardueraren informazio orokorra, eta egin beharreko finantza-egituraketa berriaren deskribapena.

    b) Enpresa eskatzailearen eratze eskrituraren fotokopia, eta hala badagokio, enpresa horrek izandako aldaketena, baita parte hartzen duten sozietateena ere. Eta Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia, enpresa eskatzailearena nahiz parte hartzen duten sozietateena.

    c) Eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren fotokopia.

    d) Zerga-betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioa.

    e) Aurreko ekitaldiko Ikuskatutako Kontuen kopia, edo hori ezean, Sozietateen gaineko edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken bi aitorpenena, kasuaren arabera, formulaziorako/kitapenerako ezarritako epeak kontuan hartuta.

    f) Eskaera aurkeztu den ekitaldiaren aurreko ekitaldiko abenduko TC2 inprimakiaren kopia. Kooperatibaren edo ondasun-erkidegoen kasuan, Erregimen Orokorraren edo Autonomoen Erregimen Bereziaren ordainagiria.

    g) Eskatzaileak eta dagokion Finantza Erakundeak behar bezala betetako Hirugarrenaren Altari buruzko agiria.

    h) Mailegu-eragiketan finantza-erakundearekin kontratatutako baldintzei buruzko inprimakia. Kreditu-eragiketa dagoeneko egin bada, enpresak adierazitako eragiketaren polizaren kopia aurkeztu beharko du.

    i) Aitorpena, enpresa eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoaren arabera.

    j) Enpresa eskatzaileak aurreko bi zergaldietan eta hasitako zergaldian lortutako minimis laguntzen aitorpena, halakorik izanez gero.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefenoz

Eusko Jaurlaritza
Industria Garatzeko Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 82 61
Faxa: 945 01 82 53
E-posta: ja-oliden@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 77 70
E-posta: e-araba@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 14 10
E-posta: e-bizkaia@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 25 05
E-posta: e-gipuzkoa@ej-gv.es




DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2009/03/13 - 2009/12/31
Aurkezteko epe-muga:
Hasiera: 2009ko martxoaren 14a.
Amaiera: Aurrekontuko zuzkidura agortzen denean.
Ebazteko epea:
Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Industria Garatzeko Zuzendaritza .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Industria Garatzeko Zuzendaritza .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
17/03/2010
Erlazionatutako ebazpenak:
Zuzeneko atzipenak
Estekak