Ikus-entzunezkoen sorrera, garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak: film laburrak produkzioa (2015)

[Ikus-entzunezkoa - Film laburrak]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

2015eko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen sorrera, garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea da.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua

    Pertsona fisiko independenteak

    Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Pertsona eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria

      Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen eta, bere kasuan, zerga horren azkenengo ordainagiriaren kopia.

  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua

    Pertsona juridiko pribatuak:

    • jarduera ekonomikoren bat egiten du
    • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
    • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

    Pertsona juridiko pribatu independenteak

    Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.

      Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen eta, bere kasuan, zerga horren azkenengo ordainagiriaren kopia.

    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Ikus-entzunezko ekoizle independente gisa Kultura Ministerioaren Zine eta Ikusentzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikusentzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA), edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Bestalako diru-lgauntzak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
Aurrekontuko zuzkidura
120.000
Prestazio ekonomikoa

1.- Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira ehun eta hogei mila (120.000,00) eurokoa da.

2.– Proiektu zehatz batera zuzendutako kopuruak ezingo du inoiz filmaren gastu-aurrekontuaren %60 gainditu, ezta hogei mila (20.000,00) euroko gehienezko zenbatekoa ere. Gainera, proiektuari ematen zaizkion laguntza publiko guztien baturak, deialdi honen kargura ematen direnak barne, ezingo du inoiz film laburraren kostu errealaren %90 gainditu.

Hautatutako proiektu batek bestelako diru-laguntzarik ez badu, laguntzaren gutxieneko kopurua hamar mila (10.000,00) eurokoa izango da, edo lehen idatz-zatian ezarritako muga orokorra aplikatzean bidezko ikusten dena.

3.– Laguntza koprodukzio baterako denean, koprodukzio-kontratuaren kopia konpultsatua ekarriko da eta eskatzaileak emaitzazko ikus-entzunezko produkzioan gutxienez %20ko partaidetza izan beharko du. Produkzio bat euskal enpresa batek baino gehiagok koproduzitzen badute, 24. artikuluaren arabera onuradun gerta daitezkeenak, enpresa bakoitzak izan duen partaidetza batu eta hori hartuko da kontuan.

4.– Filmaren kostua gutxienez honako partida hauen batura izango da:

  1. Zuzendaritza-kostua, filma egiteko egon diren gastu guztiak barne.
  2. Produktore exekutiboaren soldata, gutxi gorabehera egite-kostuaren %5ari dagokiona gehienez.
  3. Hala badagokio, internegatibo baten segurtasun-banda lortzea.
  4. Gastu orokorrak.
  5. Interes pasiboak eta kredituen negoziazioaren gastuak (egite-kostuaren %10eraino).
  6. Filmaren kopiak.
  7. Bikoizketa egiteagatik edo azpitituluak jartzeagatiko gastuak.
  8. Publizitate- eta promozio-gastuak.
Ordainketa-modua:

Film laburrak egiteko emandako laguntzaren ordainketa honela banatuko da:

  1. Laguntza emateko unean lehenengo %50 ordainduko da. Pertsona juridikoen kasuan, Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza egonkorra izatea egiaztatzen duen agiria aurkeztu ondoren egingo da ordainketa.
  2. %30, produkzio-etxeak filmaketa hasi dela egiaztatzen duenean eta beti 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  3. Gainerako kopurua (% 20) ere 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazio osoa jaso eta gehienez hamabost egunera.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazpena sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie banan-banan interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Ebazpena (PDF) [2016/02/17]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38