Turismoa suspertzeko lurralde planetarako laguntzak. 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismo Zuzendaritza


Xedea

Laguntza hauen helburua turismo eskaintzaren integrazioa bultzatzea da, ondoko lau tresnen bidez:

1.- Turismo lankidetzako izakiak; izaki hauek lurralde bateko agente turistikoak harremanetan jartzen dituzte, turismoaren arloko enpresa-bilbadura sendotzeko.

2.-Turismo suspertzeko lurralde planak; plan hauek lurraldeko baliabideetan inbertitzea bultzatzen dute, haien bidez turista edo bisitarientzako zerbitzuak sortzeko.

3.- PERCOTUR planak (Merkataritza eta Turismoa Indarberritzeko Planak); plan hauek erabat turistikoak diren udalerrietarako gertutu dira, hain zuzen ere merkataritza eta turismoa sasoi jakin batean bizkortzen zaizkien udalerrietarako; Merkataritza eta Kontsumo Sailburuordetzako Merkataritza Zuzendaritzarekin lankidetzan sustatu dira.

4.- Udalerrietan turismoa suspertzeko eta produktu turistikoak sortzeko planak; plan hauen xedea udalerrietako ondarea, paisajea, ekonomia, industria, eraikinak edo naturguneak oinarritzat hartu eta produktu turistikoak sortzea da, bisitariak etor daitezen, eskaintza zabalagoa izan dadin, eta turistak sasoi jakin batean barik beste batzuetan ere etor daitezen.


Nori Zuzendua

Euskal arlo publikoko erakundeak, berezko nortasun juridikoa duten garapen-agentziak, turismo-partzuergoak eta turismo-sustapeneko bestelako erakundeak, eta irabazteko asmorik ez duten erakunde eta elkarte pribatuak.


Diru kopurua  Itzuli behar ez diren diru-laguntzak; diru-laguntza bakoitzak gehieneko kopurua izango du (portzentajea eta zenbateko osoa) proiektuaren arabera:

A) Turismoa Sustatzeko Izakiak Sortzea:
1.- Izaki sustatzailea ezarri aurreko azterlana: onartutakogastuaren %60 gehienez, 18.000 euro gehienez.
2- Eraketa eta lehen ezarkuntzako gastuak, eta lehen urteko ekipoa eta altzariak: onartutako inbertsioaren %40 gehienez, 12.000 euro gehienez.
3.- Gerentea edo teknikaria kontratatzea eta funtzionamendu-gastuak: soldata gordinaren %50, 18.000 euro gehienez, eta funtzionamendu-gastuen %40,9.000 euro gehienez.
4.- Laguntza teknikoa turismoa suspertzeko plan estrategikoa egiteko: onartutako gastuaren %70, 21.000 euro gehienez.

B) Eskualdeko Turismo Planak Garatzea:
1.- Laguntza teknikoa turismoa suspertzeko plan estrategikoa egiteko: onartutako gastuaren %70, 21.000 euro gehienez.
2.- Suspertza planean identifikatutako proiektuen bideragarritasun azterlanak: onartutako gastuaren %50, 12.000 euro gehienez.
3.- Plana garatu eta abiaraziko duen teknikaria kontratatu: soldata gordinaren %50, 18.000 euro gehienez.
4.- Planean definitu eta onetsitako jarduketak: onartutako inbertsioaren %50, 180.000 euro gehienez.
5.- Baliabide turistikoa eta bidezidorrak seinalizatu: onartutako gastuaren %50, 36.000 euro gehienez.

C) Merkataritza eta Turismo Indarberritzeko Planak (Percotur):
1.- Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak prestatu edo onetsitako merkataritza eta turismoa indarberritzeko planetan ageri diren inbertsioak: onartutako inbertsioaren %50, 150.000 euro gehienez.
2.- Laguntza teknikoa Percotur-en jarraipenerako: onartutako gastuaren %50, 12.000 euro gehienez.

D) Udalerrietan Turismoa Suspertzeko eta Produktu Turistikoak Sortzeko Planak:
1.- Proiektuaren bideragarritasunaren azterlana: onartutako gastuaren %50, 12.000 euro gehienez.
2.- Planean turismoa suspertzeko eta produktu turistikoak sortzeko definitutako inbertsioak: onartutako inbertsioaren %50, 120.000 euro gehienez. Baldin eta Ebaluazio Batzordeak uste badu 'turismoaren onurarako lehentasuneko jarduterak' direla, diru-laguntza 180.000 eurotara hel daiteke.
3.- Baliabide turistikoa eta bidezidorrak seinalizatu: onartutakogastuaren %50, 18.000 euro gehienez.

Proiektua gizartea, ekonomia eta hirigintza nahikoa narriaturik dauden eskualde bateko udalerri batean burutzeko denean eta bertan erakundearteko planak indarrean badaude, agindu honetan ezarritako gehieneko kopurua eta portzentajea %10 igoko dira.


Araudia

AGINDUA, 2003ko apirilaren 16koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, lurralde-mailako turismoa indarberritzeko planetarako laguntzak ezartzen dituena

AGINDUA, 2005eko apirilaren 6koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, lurralde-mailako turismoa indarberritzeko planetarako laguntzak ezarri zituen agindua aldatzen duena.

EBAZPENA, 2008ko azaroaren 19koa, Turismo sailburuordearena, lurralde-mailako turismoa indarberritzeko planetarako laguntzak 2009ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena.

 


Harremanak norekin

Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 25 64
E-posta:
 m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 14 00
E-posta:
 a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945 01 70 55
E-posta:
 ma-gonza@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

 

  • Behar denean, eskatzailearen ordezkaritza-ahalaren fotokopia, salbu eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak badu eta ahalduna aldatu ez bada; aldatu bada, horren berri eman behar du.
  • Eskabidean jasotako jarduerak finantzatzeko plan eta aurrekontuak, zehatz mehatz, azalduta. Diruz lagundu daitekeen aldia baino burutzapen- epe handiagoa duten proiektuetan, laguntzaren xede den fasea eta horren aurrekontua zehaztuko dira.
  • Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo bertatik jasotako laguntzei buruzko zinpeko aitorpena; halaber, diruz lagunduko diren jarduerak laguntzen deialdiko ekitaldian hitzartzeko eta hasteko konpromisoa.
  • Behar denean, jarduerei buruzko proiektu teknikoa edo deskripzio-memoria; bertan burutzapen epeak, inbertsioak eta planoak agertarazi behar dira.
  • Behar denean, zergen arloko betebeharrak bete dituelako ziurtagiriaren fotokopia.
  • Behar denean, Aginduaren 8. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideak betetzen dituela frogatzen duen agiria.
  • Behar denean, proiektua gauzatzen parte hartuko dutenek sinaturiko lankidetza-akordioa frogatzen duen agiria, behar bezala formalizaturik.

Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/12/27 - 2008/02/16


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

Laguntzak lehiaketa bidez adjudikatu ditu berariaz eraturiko ebaluazio batzordeak.
Laguntzen %70 ebazpen-fasean ordainduko da eta gainerako %30 diruz lagundutako proiektua amaitutakoan
.


Egitura Atal Ebazlea

Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritza.


Ebazteko epea

Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.

ERAKUNDE ONURADUNAK 2009



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Tramitazio Telematikoa eta inprimakiak:
Diru laguntzarako eskariainterneten bidez izapidetu daiteke. Hala ere, horrela egiteko beharrezkoa izango da agiriak paperean ere aurkeztea kasuan kasuko Lurralde Bulegoan edo Administrazioaren Prozeduraren Legean jasotzen diren lekuetan, sarrera erregistroa izan dezaten.

Tramitazioa eta inprimakiak.


Bestelako Agiriak

Aipatutako oinarrizko agiriez gain, ondorengo agiri osagarriak ere aurkeztu beharko dituzte honako erakunde hauek:

  • Herri erakundeek diru-laguntzaren xede den proiektua onesteko eta hura eskatzeko gobernu-organo eskudunak hartu duen erabakiaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

Oharrak

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak lehendik ere badituen indarreko agiriak ez dira aurkeztu beharko nahitaez. Hala denean, eskaeran zein organo edo bulegotan eta noiz aurkeztu ziren adierazi behar da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluko f) idatz-zatian ezarrita dagoen bezala eta bertan adierazitako betekizunak beterik.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

03/12/2008