Herritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izatea sustatzeko laguntzak 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismo Zuzendaritza


Xedea

1.- Agindu honen bitartez, pertsona guztiek euskal turismo-eskaintzarako sarbide unibertsala sustatzeko joera izango duten neurriak bultzatzeko laguntza-programaren esparru orokorra garatu nahi da.

2.- Laguntza-programa horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuak dauden turismo-erabilerako establezimenduen irisgarritasuna hobetzeko jardunak diruz lagunduko dira, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak diseinatutako Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduan jasotzen denaren arabera.

3.-Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Lurralde Bulegoetan, edo www.euskadi.net/turismo web-orrian, Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduari buruzko informazio deskribatzailea eskuratu ahal izango da -(dibertsitate funtzional mota desberdinetan barne hartutako aldagai eta baldintza guztien deskribapena, atxikitzeko eta egiaztatzeko prozeduren deskribapena, eta abar


Nori Zuzendua

Agindu honetan jasotako laguntzak honako hauek eskuratu ahal izango dituzte: enpresa txiki eta ertainek, horien elkarteek, Udalek, Mankomunitateek, bestelako erakunde publikoek, eta irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakunde pribatuek, baldin eta eskabidearen unean EAEan kokatutako turismo-erabilerako establezimenduen titularrak badira, Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduaren araberako diagnostikoa badute, eta ondoren adierazitako tipologietako baten barruan koka daitekeen jarduera gauzatzen badute:
a) Hotelak, apopiletxeak eta turismo-apartamentuak.
b) Nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landa-etxeak.
c) Kanpinak.
d) Jatetxeak, sagardotegiak, upeltegiak eta txakolindegiak.
f) Itourbask Sarera atxikitako turismo-bulegoak.
g) Interpretazio-zentroak.
2.- Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, a), b), c), d) eta e) idatz-zatietan bildutako turismo-arloko enpresa eta establezimenduek erregistratuta egon beharko dute Euskadiko Turismo-arloko Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan.


Diru kopurua

Oro har, diru-laguntza jasoko duten jarduerak hezurmamitu ondoren gauzatuko den azken ebaluazio-auditoriari dagokion gastu garbi onartuaren % 100 lagunduko da diruz, kontuan hartuta 250 eurokoa dela gehienezko zenbatekoa.

Ondoren adierazten diren gehienezko kopuruei gehituko zaie zenbateko hori:

1.1 Agindu honetan aurreikusitako laguntzetarako, diru-laguntzen ehunekoak ezin izango du aurrekontu garbi onartuaren % 30 gainditu, eta ezta 900 euroko gehienezko kopurua ere.

1.2. Ehuneko horri % 5 gehitu ahal izango zaio, baldin eta onuradunak egiaztatzen badu, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Sailak turismo-sektorerako sostengatzen dituen kalitate-ziurtagirietako bat duela irisgarritasuna hobetzeko planaren xede den establezimenduak: ISO 9001:2000, Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuak emandako Turismo Kalitateko Markak, edota Euskalit Kalitatearen Sustapenerako Euskal Iraskundeak (Euskalit-ek) administratutako EFQM errekonozimenduak; kasu horretan, laguntzaren gehienezko kopurua 10.500 euro izango litzateke.

2.- Nolanahi ere, establezimendu batek gehienez jaso dezakeen diru-laguntzak ezin du 10.750 euroko zenbatekoa gainditu.


Araudia

AGINDUA, 2008ko azaroaren 25ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, herritar guztiek euskal turismo-eskaintzarako aukera izatea sustatzeko neurriak ezartzen dituena (EHAA, 242 zk., 2008ko abenduak 18).

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 9koa, Turismo sailburuordearena; honen bidez, herritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izatea sustatzeko laguntzak 2009ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena.


Harremanak norekin

Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Lurrralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 25 64
E-posta:
m-etxebeste@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
General Concha 23
48010 Bilbao
Tel: 94 403 14 00
E-posta:
a-lekue@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55
E-posta:
ma-gonza@ej-gv.es

 


Erantsi beharreko agiriak

Erakunde eskatzaileak eskabidea bete beharko du, honako hauek barne: egin beharreko proiektuaren memoria deskribatzailea (gauzatze-epeak, egin beharreko ekintzak, beharrezkoak diren planoak, eta abar zehaztuta), eta zinpeko aitorpena, eskabide horretan bildu diren eta erakunde eskatzailearen izaeraren arabera aplikagarri zaizkien alderdien egiazkotasuna frogatzeko. Honako hauek dira aplikatu beharreko alderdi horiek:
a) Eskabidearen ekitaldiaren aurreko ekitaldiko abenduaren 31ko langile kopurua, hilabete horretako TC2 inprimakiaren arabera, sexuaren arabera bereizita.
b) Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n izandako fakturazioaren zenbatekoa.
c) Eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n egindako urteko balantze orokorraren zenbatekoa.
d) ETE ez den enpresa batek edo zenbait ETEk aldi berean, zuzenean edo zeharka, erakunde eskatzailearen kapitalaren % 25etik gorako partaidetza ez dutela egiaztatzen duen dokumentua.
e) Inbertsio-proiektu berarentzako beste erakunde publiko edo pribatuen aldetik jasotako laguntzak.
f) Azken hiru ekitaldietan enpresak jasotako laguntzak, laguntza eskatu den urtea azken urtearen erreferentziatzat hartuta.
g) Aitorpen arduratsua, erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena, ezta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) Azken Xedapenen arteko seigarrenean xedatutakoari jarraiki.

Eskabideak honako oinarrizko dokumentazio honekin batera aurkeztu beharko dira:

a) Hala badagokio, eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren fotokopia, salbu eta ahalmen hori Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eskura badago eta ahalordedun-aldaketarik izan ez bada.
b) Eskatzailearen NANaren fotokopia.
c) Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.
d) Memoria. Hobekuntza Planean adierazitako establezimenduan egin beharreko egokitze-ekintzen artean, laguntzaren eraginpean daudenak zehaztuko dira memoria horretan.
e) Aurrekontua, proforma-faktura edo behin betiko faktura, edo proiektuan bilduriko gastu- eta/edo inbertsio-kontzeptuei buruzko eskaera-egiaztagiriak, laguntzaren eraginpeko jardunei dagokienez bakarrik.
f) Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako edo haren ordezko araudiko diru-laguntzen enpresa onuradunen zerga-betebeharrak egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, betiere eskatzailearen esanbidezko baimena badu, laguntzen eta diru-laguntzen enpresa eskatzaileen zerga-betebeharrak bete izanaren ziurtagiria eskatuko die zuzenean zerga-alorreko organo eskudunei. Espedientean esanbidezko baimen hori jasota ez badago, laguntzen eskatzaileak dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko du.
g) Hala badagokio, egiaztatutako kalitate-arauak bete izanaren ziurtagiriaren kopia (ISO 9001:2000, ICTEko Turismo Kalitateari buruzko Marka); eta, EFQM errekonozimenduren bat jaso badu, Euskaliten ziurtagiriaren edo egindako kanpo-ebaluazioaren emaitzaren kopia.

Oinarrizko dokumentazioa ez ezik, erakunde eskatzaileak, bere izaera juridikoaren arabera, honako hauek ere aurkeztu beharko ditu:

a) Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakundeek euren estatutuen fotokopia aurkeztu beharko dute.
b) Erakunde publikoek eskumeneko gobernu-organoaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute, diru-laguntzaren xede den jarduera onartzen duen ziurtagiria, hain zuzen ere.
c) Enpresa txiki eta ertainek, Foru Ogasunak emandako JEZeko alten eta bajen ziurtagiri egiaztatua.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/04/01 - 2009/06/30


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel: 943 02 25 64

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Lurralde Bulegoa
General Concha 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 14 00

Eusko Jaurlaritza
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55

 


Tramiteen deskripzioa

Espedienteak burutu ahala ebatziko dira, kreditua amaitu arte. Kopuruak aldi bakarrean ordainduko dira, proiektua amaitu eta bidezkotu ondoren.


Egitura Atal Ebazlea

Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritza


Ebazteko epea

Gauzatzeko epea
Diru-laguntza jaso ahal izateko, egokitze- eta hobetze-jardunak dagokion deialdi-ebazpena indarrean hasten den ekitaldian konprometitu eta hasi beharko dira, eta jardun horiek gauzatu ahal izateko gehienezko epea hurrengo ekitaldiko ekainaren 30a izango da, betiere aurrekontu bidez egiaztatzen bada jardunak aurreko ekitaldian konprometitu direla.

2009ko ONURADUNAK



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Diru-laguntzaren eskabideak Internetez eskuratu eta bete ahal dira. Prozedura horren lineako izapidetzak ez du legezko ondoriorik izango, ordea. Hori dela eta, eskabideak linean bete eta bidali arren, ezinbesteko izango da izenpetu eta paperean ere aurkeztea.

Eskabide orria


Bestelako Agiriak

Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Eredua


Oharrak

Diru-laguntza jaso dezaketen jardunak.

Agindu honetan bildutako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bitartez gauzatuko dira; pertsonek eduki ditzaketen edozein motako dibertsitate funtzionalei (fisikoa, ikusmenezkoa, entzumenezkoa, adimenezkoa edo organikoa) erantzuteko, Agindu honen 3. artikuluan identifikatutako enpresen titulartasuna duten turismo-establezimenduetako zerbitzuak, ekipamenduak eta azpiegiturak egokitzeko ekintzak sostengatuko dituzte laguntza horiek.
Establezimenduan egindako egoera-diagnostikoaren ondoriozko hobekuntza-planean lehentasunezkotzat jotako jardunek bakarrik jaso ditzakete Agindu honetako diru-laguntzak, eta Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduan jasotako irizpideei jarraiki gauzatzen dira diagnosi horiek.
2.- Nolanahi ere, Agindu honen bitartez laguntza jaso ahal izateko, hobekuntza-planek 30.000 euro garbiko aurrekontu osoa eduki dezakete gehienez, diru-laguntzaren xede diren jardunak gauzatu ondoren egin beharreko ebaluazio-txostenaren gastua zenbateko horretatik kanpo utzita.

3.- Aurreko idatz-zatian ezarritakoaren arabera, honako jardun hauek jaso dezakete laguntza:

a) Gaitasun fisiko, adimenezko, zentzumenezko, edo organiko murriztuak dituzten pertsonei autonomia, segurtasuna eta erosotasuna eskaintzeko oztopoak kentzeko joera duten zerbitzuen, instalazioen eta azpiegituren egokitzapenek.

b) Laguntza teknikoak erosteak.

c) Establezimenduaren hobekuntza-planean bildutako sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzek.

d) Diruz lagundutako jarduerak hezurmamitu ondoren gauzatu beharko den ebaluazio-auditoria.

 


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

31/03/2009