Merkataritza-arloko hedapen eta informaziorako jarduerak. 2009

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

NO se puede obtener la catalogación del contenido que contiene el dataFile 18315 en la estructuras organoGesto


Xedea

Merkataritzaren sektoreari eta sektore honetako enpresei buruzko gaien hedapen eta informaziorako jarduerak bultzatzea.


Nori Zuzendua

a) Bazkide-kopuruari zein lurralde edo sektore eremuari dagokionez behar adinako ordezkaritza izango duten EAEko Merkatari Elkarteen federazioek edo taldeek.
b) Bazkide-kopuruari zein lurralde edo sektore eremuari dagokionez behar adinako ordezkaritza izango duten EAEko Merkatari Elkarteek eta Elkarte Mistoek.
c) EAEko hiru Lurralde Historikoetako Merkataritza Ganberek.

a) eta b) puntuen kasuan, ekainaren 17ko 148/1997 Dekretuan araututako Merkatari Elkarteen Erroldan inskribatuta egon beharko dute.


Diru kopurua

Eman beharreko laguntzen zenbatekoa diruz lagun daitezkeen jardueren aurrekontu -defizitaren %100eraino irits daiteke eta onuradun bakoitzak diru-laguntza jasotzeko ezarritako gehieneko muga (egin beharreko jarduera guztietarako) 12.000,00 eurokoa da.


Araudia

AGINDUA, 2003ko maiatzaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, merkataritzako zabalkunde- eta informazio-jardueretarako diru-laguntzen emakida arautzen duena.

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: 'AGINDUA, 2003ko maiatzaren 15ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, merkataritzako zabalkunde- eta informazio-jardueretarako diru-laguntzen emakida arautzen duena'.

AGINDUA, 2006ko maiatzaren 24koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak 2003ko maiatzaren 15ean emandako Agindua aldatzen duena, izan ere, agindu horren bitartez, merkataritzako zabalkunde- eta informazio-jardueretarako laguntzen emakida arautzen da.

AGINDUA, 2009ko otsailaren 26koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, merkataritzako zabalkunde- eta informazio-jardueretarako laguntzak ematea arautzen duen agindua bigarren aldiz aldatzen duena.

EBAZPENA, 2009ko otsailaren 27koa, Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordearena, merkataritzako zabalkunde eta informazio jarduerak egiteko laguntzen 2009ko ekitaldirako deialdia publiko egiten duena.

Harremanak norekin

Eusko Jaurlaritza
Merkataritza Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 67
E-posta:
 comerin@ej-gv.es.

Eusko Jaurlaritza
Industria Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 18 44
E-posta:
i-lopezperez@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02 25 65
E-posta:
t-urkiol@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 54
E-posta:
mj-cubo@ej-gv.es

Merkatarien Laguntza Teknikorako Kabineteak - MLTK


Erantsi beharreko agiriak

Eskaria bakarra izango da ekitaldian zehar egingo diren jarduera guztietarako.
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburuaren 2003ko maiatzaren 15eko Aginduan eta hura aldatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburuaren 2006ko maiatzaren 24ko Aginduan (2006ko ekainaren 13ko EHAAn) zehaztutako dokumentazio guztia erantsiko zaio.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2009/03/21 - 2009/05/04


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Merkataritza Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurrralde Bulegoa
Concha Jenerala 23
48010 Bilbao

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurrralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurrralde Bulegoa
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

Lurralde Bulegoek eskaerak aztertu eta ebaluatu ondoren, ebazpen proposamena egingo dio Merkataritza Zuzendariari.
Laguntza emateko ebazpenean honako hauek adieraziko dira: laguntzaren xedea eta zenbatekoa; ordaintzeko era eta epeak; egiaztatzeko era; eta onartutako laguntzen zenbatekoa zein xedapenetan oinarritzen den.


Egitura Atal Ebazlea

Merkataritza zuzendaria


Ebazteko epea

Dirulaguntzak Merkataritza zuzendariaren berariazko Ebazpenaren bidez esleituko dira sei hilabeteko epean, Agindua argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

ONURADUNAK 2009



Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Tramitazio telematikoa


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak:
Merkataritza-banaketaren sektoreari buruzko gaiak azaldu eta garatuko dituzten jarduerak, bai eta merkataritza-enpresaren kudeaketari buruzkoak ere alderdi sozioekonomiko eta juridikoei dagokienez.
Jarduera horiek kongresu, jardunaldi tekniko, mahainguru eta mintegi monografiko gisa edo antzeko beste modu batera antolatuko dira.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

23/03/2009