Gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak.
2014ko urtealdian gazte arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzea eta horretarako deialdia egitea da agindu honen xedea.
Honako eremu hauetan egiten diren jarduera zehatzak eta urteko programak lagundu ahal izango dira:
a) Gazte arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak.
b) Gazteen arteko mugikortasun eta elkartrukearekin loturiko lurraldez gaindiko sustapen, difusio edo prestakuntza jarduerak.
125.000 euro.
- Gazteen arteko elkartrukaketa 2014 (BOPV Zk. 240/2013)
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko gazteriaren esparruan jarduerak suspertzeko lanetan dihardu beste zenbait erakunderekin batera. Helburu hori lortu nahian, deialdi honetan zehazten diren eremuetako batean sartzen den jarduera bat garatzea helburu duten pertsona juridiko, publiko edo pribatuei beren xedea gauzatzen laguntzeko bideak ezartzen dira agindu horren bitartez.
Aginduak bilatzen duen gazteen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko laguntza, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren iritziz, gazteak gizartean integratzeko beste tresna bat da, horrela Euskadiko Autonomia Erkidegoko entitateei aukera emanez beraiek askatasunez hautatutako diseinuaren araberako gazte-mugikortasun eta –elkartrukerako jarduerak egin ditzaten, alegia, sorkuntzarako ekimena murriztu lezaketen muga estu zorrotzetatik urrun.
Hori horrela izanik, aldez aurretiko izapideen araubidearen mendean dagoen deialdi honen bitartez bi helburu lortu nahi dira batez ere: alde batetik, diru-laguntzen deialdi guztietan izan behar diren objektibotasun, partaidetza eta publizitate printzipioak bermatzeko gutxieneko oinarri legalak ezartzea eta, bestetik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak diru publikoak era egokian erabiltzen direla jakin ahal izateko bideak finkatzea.
Adierazitako guztia aintzat hartuta, gazte-taldeen arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduera bat garatu nahi duten irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko, publiko eta pribatuek, diru-laguntzez baliatu ahal izateko moduko esparru zabala diseinatu nahi dugu. Muga bakarra, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan arlo honetara zuzendutako diru-kopurua bera izango da.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran VÃa, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
AndÃa, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
2014ko urtealdian gazte arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak garatzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzea eta horretarako deialdia egitea da agindu honen xedea.
Honako eremu hauetan egiten diren jarduera zehatzak eta urteko programak lagundu ahal izango dira:
a) Gazte arteko mugikortasun eta elkartrukerako jarduerak.
b) Gazteen arteko mugikortasun eta elkartrukearekin loturiko lurraldez gaindiko sustapen, difusio edo prestakuntza jarduerak.
Euskadiko Autonomia Erkidegoan egoitza duten eta Euskal Autonomia Erkidegoko gazteei zuzendutako sustapen eta difusio jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko, publiko eta pribatuek.
1.– Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik, sexu-bereizkeriaren ziozko zigor administratibo edo penalak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetatik seigarrenaren indarrez.
2.- Edozein kasutan, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.4 artikuluaren arabera, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra edo erakunde autonomiadunak ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
3.- Entitate eskatzaileak egunean izan behar ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak, indarrean dagoen legediak agindu bezala.
125.000 euro.
Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da: lehen zatian, diru-laguntzaren kopurutik ehuneko berrogeita hamar ordainduko da, diru-laguntza aitortzen duen Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera zenbatzen hasita bi hilabeteren barruan; bigarrenean, gainerako kopurua ordainduko da, egindako programa edo jarduera aginduaren 22. artikuluan ezarritakoari jarraituz justifikatu ondoren.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, diru-laguntza ordainketa bakar batean ere eman ahal izango da, 19. artikuluan aipaturiko Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren ebazpenaren ondoko bi hilabeteetan, betiere eskabidearekin batera aurkezten bada jardueraren aurrekontuaren exekuzioa egiaztatzen duen dokumentazioa, aginduaren 22. artikuluan xedatutako eran justifikatuta.
Eskabidearen inprimakiarekin batera honako formulario hau ere aurkeztu behar da:
Programa edo jardueraren memoria eta aurrekontua.
Eskabide elektronikoa egin aurretik, ondoren zehazten den formularioak jaitsi, bete eta gorde egin behar duzu:
Jardueraren memoria eta aurrekontua (formulario hau eskabide elektronikoari erantsi behar diozu).
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Emandako diru-laguntza justifikatzeko formularioa.
"Nire kudeaketak"-en bidez aurkeztu beharreko formularioa:
Diru-laguntzaren justifikazioa (emandako diru-laguntza justifikatzeko formularioa).
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2014ko urtarrilaren 18a.
6 hilabete, agindua argitaratu eta biharamunetik.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.