Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak
Udal liburutegi publikoen arloan eskudunak diren edo alor horretako egitekoak esleituta dituzten Toki Erakundeei eta Udalei diru-laguntzak ematea arautzen du. Diru-laguntza horiek Euskadiko Irakurketa Publikoko online Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu eta/edo handitzeko izango dira.
Diru-laguntza horiek honako funts hauek erosteko diru-kopuruak izango dira:
1.– Liburutegi sortu berrietarako diren dokumentu-sortak.
2.– Lehendik dauden liburutegietako funtsak berritzeko izenburuak.
Kasu batean zein bestean, ezinbestekoa izango da diru-laguntzaren % 10a, behintzat, Euskal Autonomia Erkidegoan argitaratutako obrak erosteko erabiltzea.
Agindu honen bidez araututako diru-laguntzetarako 670.000,00 euro erabiliko dira gehienez.
Zenbateko osoa honela banakatuko da:
a) 50.000,00 euro, gehienez, liburutegi sortu berrietarako diren dokumentu-sortetarako.
b) 620.000,00 euro, lehendik dauden liburutegietako funtsak berritzeko. Liburutegi sortu berrietarako diren dokumentu-sortetarako zenbatekoa erabiltzen edo agortzen ez bada, diru hori edo soberakina lehendik dauden liburutegietako funtsak berritzeko erabiliko da.
- AGINDUA, 2013ko irailaren 11koa (EHAA Zk. 179/2013)
Euskadiko liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen indarrez, Eusko Jaurlaritzan kulturaren alorreko eskumena duen sailari dagokio urtez urte bere aurrekontuetan funtsak handitzeko laguntza-programak ezartzea.
Era berean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuaren arabera, Liburutegi Zerbitzuaren eskumena da Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalari dagozkion egitekoak garatu eta gauzatzea.
Araudi horrekin bat, Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren barruan dauden liburutegietako titularrekin batera, bere gain hartu du liburutegi horiek funtsez hornitzeko ardura, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, erabiltzaileen beharrei behar bezala erantzuteko.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Kultura Ondarearen Zuzendaritza:
Liburutegi Zerbitzua: 945 - 01 94 71 (Mikel Arenaza)
Posta elektronikoa: liburutegi-zerbitzua@ej-gv.es
Tramitazio telematikoa. (www.euskadi.net)
Tramitazio telematikoa. (www.euskadi.net)
Euskadiko Irakurketa Publikoko On line Sareko liburutegietako liburu-funtsak berritu edo/eta handitzeko diru-laguntzak
Euskadiko Irakurketa Publikoko On Line Sarearen barruan liburutegiak dituzten Udal Erakundeak.
Eskakizun hauek ere nahitaez bete behar dira:
1.– Liburutegi sortu berrietarako dokumentu sortak erosteko diru-laguntzetarako:
a) Lagundu nahi den liburutegiaren eragin-eremuko biztanleen kopurua (betiere, biztanleria entitate eskatzaileari dagokiona izango da) 3.000koa edo 3.000tik gorakoa izatea.
b) Entitate eskatzaileak 2013ko edo 2012ko aurrekontuetan diru-atal bat izatea liburutegi sortu berria(k) liburuz hornitzeko, edota 2013an diru-ekarpen hori egiteko konpromisoa hartzea. Gutxieneko kantitatea hauxe izango da: agindu honen A. eranskinaren arabera bere biztanle-taldeari dagokion kopuruaren adinakoa.
c) Diru-laguntza jasoko du(t)en liburutegia(k) Irakurketaren Euskadiko Lineako Sare Publikoaren barruan sartuta egotea edo sartzea eskatu izana, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako.
d) Liburutegi horiek 2012ko urtarrilaren 1a eta agindu honetan eskabideak aurkezteko ezarritako azken egunaren artean sortuak izatea eta jardunean egotea, betiere Eusko Jaurlaritzaren eskutik helburu horretarako —hau da, liburutegi sortu berri(eta)rako dokumentu-sortak erosteko— inolako diru-laguntzarik jaso ez badute.
2.– Lehendik dauden liburutegietako funtsak berritzeko diru-laguntzetarako:
a) Entitate eskatzailearen 2013ko udal-aurrekontuetan diru-atal bat izatea bere liburutegiko funtsak berritzeko.
b) Entitate eskatzaileak 2013ko aurrekontuetan diru-atal bat izatea liburutegia(n) funtsak berritzeko, edota 2013an diru-ekarpen hori egiteko konpromisoa hartzea. Gutxieneko kantitatea hauxe izango da: agindu honen A. eranskinaren arabera bere biztanle-taldeari dagokion kopuruaren adinakoa.
c) Diru-laguntza jasoko duten liburutegiak Irakurketaren Euskadiko Lineako Sare Publikoaren barruan sartuta egotea edo sartzea eskatu izana.
d) Eskaera aurkezten den egunean liburutegi hori(ek) jardunean egotea.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo haren menpeko erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.
Agindu honen bidez araututako diru-laguntzetarako 670.000,00 euro erabiliko dira gehienez.
Zenbateko osoa honela banakatuko da:
a) 50.000,00 euro, gehienez, liburutegi sortu berrietarako diren dokumentu-sortetarako.
b) 620.000,00 euro, lehendik dauden liburutegietako funtsak berritzeko. Liburutegi sortu berrietarako diren dokumentu-sortetarako zenbatekoa erabiltzen edo agortzen ez bada, diru hori edo soberakina lehendik dauden liburutegietako funtsak berritzeko erabiliko da.
Liburutegi berrietarako funtsak erosteko diru-laguntza muga, A eranskinean, biztanlegoaren arabera, ezarritako da.
Liburutegiko funtsak berritzeko gehienezko diru-laguntza muga 150.000 eurotan ezarri dira.
Gainera, diru-laguntza gisa jaso beharreko diru-kopurua ezingo da izan, inola ere, onuradunek berek funts propioetatik horretarako jarri dutena baino handiagoa.
Diru-laguntza ordainketa bakar batean emango da, behin justifikatu eta gero.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa egiteko, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
a) Kontu-hartzailearen edo idazkari kontu-hartzailearen egiaztagiria –egindako gastuei buruzkoa– Justifikazio egiaztagiria (pdf)
b) Beste erakunde publiko zein pribatuei xede berberarekin diru-laguntzarik eskatu bazaie eta agindu honetan arautzen diren diru-laguntzetarako eskabidea egiteko unean erabakitzeke bazeuden edo haien egoeraren berririk ez bazen, laguntza horien egoera zein den adierazten duen agiria
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2013ko urriaren 19a
6 hilabetekoa.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Eusko Jaurlaritza; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Eusko Jaurlaritza; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.