Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituena, eta diru-laguntza horietarako deia egiten duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Udalei eta udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak emateko modua arautu eta laguntza horietarako deia egiten da (2013ko ekitaldia). Diru-laguntza horiek izango dira, hain zuzen ere, haur eta gazteen artean irakurzaletasun eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jarduerak burutu ahal izateko.
208.000,00 euro.
- AGINDUA, 2013ko irailaren 11koa (EHAA Zk. 174/2013)
Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen bidez, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea sortu zen. Sare horren funtzioetako bat liburutegientzako laguntza-programak eta zerbitzuak ezartzea da, bereziki informatika-sareak antolatzeko, irakurzaletasuna eta liburutegien erabilera sustatzeko kanpainak egiteko, funtsak eskuratzeko, eta beste helburu batzuetarako.
Bestalde, apirilaren 9ko 193/2013 DEKRETUAk, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituenak, zera xedatzen du: Liburutegi Zerbitzuaren ardura izango dela Euskadiko liburutegien sistemari dagozkion plangintza-, funtzionamendu- eta koordinazio-funtzioak garatu eta gauzatzea, bai eta irakurzaletasuna sustatzeko neurriak diseinatzea ere.
Hori horrela, eta irakurzaletasuna eta liburutegiak erabiltzeko ohitura haurtzaroan eta gaztaroan erraztasun handiagoz eskuratzen direla sinetsita, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak lehentasunezkotzat jotzen du biztanle horien beharrak asetzea.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Liburutegi Zerbitzua: 945 019471 (Unai Cuevas)
Bide telematikoak erabiliz aurkeztu behar da.
Bide telematikoak erabiliz aurkeztu behar da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Udalei eta udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak emateko modua arautu eta laguntza horietarako deia egiten da (2013ko ekitaldia). Diru-laguntza horiek izango dira, hain zuzen ere, haur eta gazteen artean irakurzaletasun eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jarduerak burutu ahal izateko.
Batetik, liburutegi publikoen titularrak diren EAEko udalek eta, bestetik, EAEko udal-liburutegi publikoen arloko funtzioak dituzten edo arlo horretako funtzioak esleituta dituzten tokiko erakunde eskudunek, baldin eta liburutegiok Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen barruan badaude edo bertara sartzeko eskaera egin badute, eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik.
Ezingo dute diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zehapen administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere.
Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zehapenak ezarritako epean, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zehapen administratibo edo penala jasotako pertsona fisikoak edo juridikoak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide debeku horrekin zehatutakoak ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo haren menpeko erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.
1.- Eskatzaileak baimena eman ahal izango du laguntzak kudeatzen dituen organoak gainerako datu edo dokumentuak eskura edo egiazta ditzan; betiere, Herri Administrazioak egiaztapen, kontrol eta ikuskaritzaren alorrean dituen ahalmenei kalterik egin gabe.
2.-Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatuz (horren bidez, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen da), honako betebehar hauek erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatuko dira, eskabide normalizatuan:
a) Xede bera duten eta bestelako administrazio edo erakunde publiko zein pribatuei eskatutako eta, hala badagokio, haietatik jasotako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea.
b) Pertsona edo erakunde eskatzaileak zigor- edo administrazio-bidetik laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzeko zigorrik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen inolako legezko debekurik ere.
c) Pertsona edo erakunde eskatzailea sexuagatiko diskriminazioa dela-eta zigor- edo administrazio-bidean zehatuta ez egotea, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen araberako debekuagatik zigortuta ez egotea.
d) Eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentuetan agertzen diren datuak egiazkoak direla adieraztea, eta diru-laguntza jasotzeko indarrean dagoen araudian ezarritako eskakizunak betetzen dituela.
Gainerako eskakizunak egiaztatzeko modua aurrez aipatutako euskadi.net egoitza elektronikoan zehaztuko da.
3.- Erregistratuta egon ezean edo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroko bankuko datuak aldatu nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzako hirugarren interesdunen alta-inprimakia aurkeztu beharko du. Inprimaki hori euskadi.net webgunean eskura daiteke.
208.000,00 euro.
Emandako diru-laguntzen ordainketa igorpen bakar baten bidez egingo da, diruz lagundutako jarduera benetan egin dela, diru-laguntza zuzentzen den helburua betetzen duela eta kostua guztira zenbatekoa izan den egiaztatu ondoren.
Eskabidea elektronikoa betez eta ondoren zehazten diren agiriak erantsiz egiten da.
Eskabidearekin batera, honako hauek aurkeztu beharko dira:
a) Txosten labur bat, garatuko diren jarduerak jasotzen dituena eta proiektua behar bezala interpretatzeko egoki den edozein elementu zehazten duena.
Liburutegi publikoen kudeaketaren gaineko eskumenak dituzten udal-erakundeek eskumen hori egiaztatzen duen dokumentu bat aurkeztu beharko dute. Nolanahi ere, ez dute horrelakorik egin beharrik izango agiria aurrez aurkeztu badute eta, betiere, agiriak lehengo balio berbera badu.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioak elektronikoki egin behar dira http.//www.euskadi.net/misgestiones
Diru-laguntza justifikatzeko, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) Egindako jarduerak justifikatzen dituen txostena. Justifikazio memoria (pdf, 439)
b) Kontu-hartzailearen edo, hala badagokio, idazkari kontu-hartzailearen egiaztagiria, egindako gastuei buruzkoa. Justifikazio egiaztagiria (pdf, 541)
c) Diru-laguntza emateko ebazpenean eskatzen den beste edozein dokumentu.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2013ko urriaren 14a
Sei hilekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Kontseilaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Kontseilaritza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.