Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE)

LABURPENA
Titulua:
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE)
Xedea:

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) aldizkako diru-laguntza subsidiario bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan gutzienez urtebete sartuta egonik, eta beren elkarbizitza-unitatearen irabaziak eta ondarea kontuan hartuta, oinarrizko beharrizanei eta gizarteratzeko eta lan-merkatuan sartzeko prozesuaren ondorioz sortutakoei aurre egiteko nahikoa diru-baliabide ez dutenak.
Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak bi modalitateak izango ditu:
1.- Gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errenta prestazio ekonomikoa da, aldizkakoa, laneko errentetatik datorren diru-sarrerarik ez daukaten pertsonei zuzendua, baldin eta hilero jasotzen dutena ez bada iristen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora, eta, beraz, ez bada nahikoa beren gastuei aurre egiteko, ez oinarrizko premietako gastuei ez gizarteratzeko eta/edo laneratzeko prozesu baten ondorio diren gastuei.
2.- Laneko diru-sarrerak osatzeko errenta prestazio ekonomikoa da, aldizkakoa, zenbait bizikidetza-unitateren diru-sarreren maila osatzera zuzendua. Bizikidetza-unitate horietan, lanetik datozen diru-sarrerak eduki arren, hilero jasotzen dutena ez da iristen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren zenbatekora, eta, beraz, ez da nahikoa beren gastuei aurre egiteko, ez bizirik irauteko oinarrizko premietako gastuei eta ez gizarteratzeko eta/edo lan-egoera hobetzeko prozesu baten ondorio diren gastuei.

Diru kopurua:

281.400.000 €

Araudia:
  • 18/2008 legea (EHAA Zk. 250/2008)
    abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa.
  • Agindua, 2001ko otsailaren 14koa (EHAA Zk. 37/2001)
    Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, oinarrizko errentaren titularrentzat eta gizarte-larrialdietarako laguntzem onuradunentzat lanean hasteko pizgarriak ezartzeko dena. (EHAA 37, 01/02/21)
  • Agindua 2004ko urriaren 8koa (EHAA Zk. 220/2004)
    Oinarrizko Errentaren eskabide-eredu berria argitaratzeko eta prestazio buruzko dokumentazioa euskarri informatikoan bidaltzea arautzeko dena.
  • 147/2010 Dekretua (EHAA Zk. 114/2010)

    maiatzaren 25ekoa, Diru-SarrerakBermatzeko Errentari buruzkoa.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Lan eta Gizarte Gaiak
Deialdia egiten duen organoa:
Gizarteratze Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Arabako Foru Aldundia
Bizkaiako Foru Aldundia
Egitura atal ebazlea:
Gizarte Politika Saila
Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saila
Gizarte Ekintza Saila
Bertan emandako arreta:

Interesduna bizi den udalerriko udalaren oinarrizko gizarte-zerbitzuak.

Itzuli

Interesduna bizi den udalerriko udalaren oinarrizko gizarte-zerbitzuak.

Telefono bidezko arreta:

Faxa: 945 01 91 57
Posta elektronikoa: gizarteratze@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE)
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) aldizkako diru-laguntza subsidiario bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan gutzienez urtebete sartuta egonik, eta beren elkarbizitza-unitatearen irabaziak eta ondarea kontuan hartuta, oinarrizko beharrizanei eta gizarteratzeko eta lan-merkatuan sartzeko prozesuaren ondorioz sortutakoei aurre egiteko nahikoa diru-baliabide ez dutenak.Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) aldizkako diru-laguntza subsidiario bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan gutzienez urtebete sartuta egonik, eta beren elkarbizitza-unitatearen irabaziak eta ondarea kontuan hartuta, oinarrizko beharrizanei eta gizarteratzeko eta lan-merkatuan sartzeko prozesuaren ondorioz sortutakoei aurre egiteko nahikoa diru-baliabide ez dutenak.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Honako baldintzok betetzen dituzten pertsonei:

1. Bizikidetzako unitate (BU) bat osatzea.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan agertzea, eskabidea egin baino urtebete aurretik.
3. Bizirauteko oinarrazko gastuei aurre egiteko behar beste baliabiderik ez izatea.
4. 23 urtetik gorakoa izatea. Arauan salbuespenak dira.
5. Eskaera egiten den unean eta espedientea izapidetzen den bitartean egoitza-zerbitzuko plaza baten erabiltzaile ez izatea, plaza hori soziala, sanitarioa edo soziosanitarioa eta iraunkorra bada eta guztiz edo partez funts publikoekin finantzatzen bada.
6. Espetxean ez egotea.
7. Laneko diru-sarrerak dituenean, lanaldi murrizketa edo antzeko egoeraren bat ez baliatzea, salbuespenak salpuespen.

Betebeharrak:

Ondorengo baldintzak betetzen dituztenek jaso ahal izango dute Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera:

1.– Bizikidetzako unitate ekonomiko independentea osatuta izatea eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik, gutxienez. Pertsona batzuek ez dute epe hori bete beharrik izango:

  • Ekonomikoki beren ardurapean adin txikikoak nahiz ezintasunen bat duten pertsonak dituztenek, edo beste pertsonaren batekin ezkonduta edo ezkontzearen antzeko beste bideren baten bidez iraunkorki elkartuta daudenek.
  • Bereizteagatik (dela ezkontza nahiz dela izatezko bikotea), dibortziatzeagatik edo ezkontza nulu jotzeagatik bizikidetzako unitate ekonomiko independente berria osatzen dutenek, baina baldintza batekin: bizikidetzako unitate ekonomiko independente berri horretan aurrekoan zeuden pertsonak baino ezin izango dira egon.
  • Gurasoak, tutoreak edo legezko ordezkariak hil egin direlako bizikidetzako unitate ekonomiko independente berria osatzen dutenek.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko edozein herritako udal-erroldan izena emanda egotea, eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez. Europako Batasunekoak ez diren herritarren kasuan, aurreko lerroaldean aipatzen diren baldintzak bete, edo, bestela, Euskal Autonomia Erkidegoan legez hiru urtez bizi izan direla erakutsi beharko dute; eta hiru urte horietako azken hamabi hilabeteak justu eskaera aurkeztu aurrekoak izan beharko dira. Baina nazioarteko itunetan hala esaten delako edo erreziprozitate-printzipioaren arabera epe laburragoak betetzeko eskatu behar bada, hala jardungo da. Ez dute baldintza hori bete beharrik izango maiatzaren 27ko 8/1994 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzkoan, 11.1. atalean aipatzen diren taldeetako kideek, baldin eta atal horretan bertan aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

3.– Bizirauteko oinarrizko gastuak ordaintzeko besteko baliabiderik ez izatea.
Dena delako pertsona aurreko egoeran dagoela pentsatuko da, ondorengo baldintza guztiak betetzen baldin baditu:

  • Hilero irabazten duena gizarteratzeko hileko gutxieneko diru-sarrerari dagokion kopurua baino txikiagoa izatea (kopuru hori zenbat izango den Dekretu honetako 8. atalean eta 11.etik 17.era artekoetan dago zehaztuta).
  • Dekretu honetako 18. atalean aipatzen den egoeran ez egotea, hau da, behar beste baliabide dutenen artean ez egotea.

4.– 25 urte baino gehiago izatea eta kasuan kasuko legeriak zahartzaroagatik pentsio publiko bat jasotzeko eskatzen duen gutxieneko adina baino gazteagoa izatea. 25 urtez beherako batzuk salbuetsita egongo dira,
baldin eta gainontzeko baldintza guztiak beteta, ekonomikoki beren ardurapean baldin badituzte adin txikikoak nahiz ezintasunen bat duten pertsonak. Gauza bera gertatuko da umezurtzekin ere. Era berean, 25 urte baino gutxiago izan, eta gainerako baldintza guztiak beteta, beste pertsonaren batekin ezkonduta badago edo ezkontzaren antzeko beste lotura iraunkorren bat baldin badu beste pertsona batekin (gutxienez sei hilabete lehenagotik), salbuetsita egongo da.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Hilero honako diru-kopurua jasotzeko eskubidea izango du: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) zenbatekoaren (bere BUk duen kide-kopuruaren arabera dagokion zenbatekoa) eta etxean hileroko guztira dituzten baliabide konputagarrien zenbatekoaren arteko aldea

DBE-EN ZENBATEKOAK 2010. URTERAKO

BU-KO DBE KIDE-KOPURUA         ( EURO/HILEAN)


             1                                                      650,19
             2                                                      834,90
             3 edo gehiago                                   923,56

Pentsio txikienak-zahartzarokoak, ezintasunekoak edo alarguntzakoak-dituzten elkarbizitza-unitateek, osatu ditzakete beren diru-sarrerak kopuru hauek lortu arte:

BU-KO DBE KIDE-KOPURUA            ( EURO/HILEAN)


                     1                                                738,85
                     2                                                923,56
                     3 edo gehiago                             997,45

Gurasobakarrentzako diru-laguntza osagarri           47,29

TRAMITEAK
Eskaera:
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE)
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak

    Eskaera dagokion Udalean jaso ahal izango da.
    Honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

    • a) Eskatzaileraren eta bizikidetzako unitateko gainerako kideen nortasun-agiria.
    • b) Familia-liburuaren fotokopia eta/edo, hala badagokio, adingabekoen zaintza edo tutoretza egiaztatzen dituzten agiriak.
    • c) Tratu txarrak egonez gero, ebazpen judizialaren edo salaketaren fotokopia.
    • d) Ezkontzaren antzeko harreman iraunkorrak egonez gero, horren ziurtagiria.
    • e) Banantze, dibortzioa edo ezkontza baliogabe egonez gero, ebazpenaren fotokopia.
    • f) Euskal giza taldeen kolektibitateen kasuan, kontsulatuen ziurtagiriak.
    • g) 147/2010 Dekretuaren 6.2. artikuluan aurreikusitako kasuen zirkunstantzien ziurtagiria.
    • h) Diru-sarreren zinpeko aitormena.
      i) Eskatzailea errefuxiatua denena, nortasun-agiria aurkezrtu beharko du.
      j) Eskatzailea aberrigabea baldin bada, izaera hori onartu zaiola egiaztatzen duen txartela aurkeztu beharko du.
      k) Eskatzaileak Asilo Eskubidea eta Babes Susidiarioa arautzen duen urriaren 30eko 12/2009 legean bilduta dagoen babes susidiariorako eskubidea duenean, zirkunstanzia hori egiaztatzen duten agiriak gaineratu beharko ditu.
      l) Ekatzaileak ematea egokitzat jotzen dituen agiriak.
    • m) Administrazioak eskatzea egokitzat jotzen dituen agiriak.
      n) Erabateko umezurtz diren eta 18 urtetik gora eta 23 urtetik behera dituzten pertsonek, egoera hori egiaztatzen duten beharrezko agiriak aurkeztuko dituzte.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefono bidezkoa

Faxa: 945 01 91 57
Posta elektronikoa: gizarteratze@ej-gv.es



DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2010/01/01 - 2010/12/31
Aurkezteko epe-muga:
Urte osoan zehar
Ebazteko epea:

Bi hilabete.

 

Isilbidearen ondorioak:
Baiespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Gipuzkoako Foru Aldundia; Arabako Foru Aldundia; Bizkaiako Foru Aldundia.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Ebazpena:
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
Zuzeneko atzipenak
Estekak