Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten dirulaguntzak.
Agindu honen xedea dirulaguntzak emateko erregimena arautzea da, 2011ko ekitaldi honetan programak garatzeko. Programa horiek artxibosistemaren proiektu batean sartuta daude, artxibosistema propio bat ezartzea edo sendotzea esan nahi dute, edo artxibo sistema propio bat edukitzeko proiektuak lantzea. Tokierakunde batek gauzatzeko programa izan daiteke, eta tokierakundeetan sartzen dira bai udalak eta bai udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak ere; eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak gauzatzeko programa ere izan daiteke. Hori guztia hurrengo artikuluetan ezartzen den moduan.
280.000 euro.
- AGINDUA, 2010eko abenduaren 22koa (EHAA Zk. 250/2010)
Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko, 7/1990 Legearen bidez, Euskadiko Artxibo Sistema Nazionala (EASN) sortu zen, eta horri dagokio bere barruan dauden artxibo zerbitzuen planak bateratzea eta koordinatzea. Artxibo zerbitzuetako araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko dokumentazio ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretuak 3. artikuluan ezartzen du euskal herritarren dokumentu ondarearen eremua, dokumentuok diren garaikoak direla. Horretan sartzen dira toki-erakundeek beren funtzio edo zereginetan dihardutela sortu, bildu edo kontserbatutako dokumentuak: udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak, toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak eta, sortzen diren bestelako administrazio-entitateak. Dekretu horrek berak, halaber, Euskadiko Artxibo Sistema Nazionalaren egitura, onurak,atxikipenak eta funtzioak ezartzen ditu. 23. artikuluan Euskadiko udal- eta toki-administrazioko artxibo-zerbitzuak Euskadiko Artxibo Sistema Nazionalean nola sar daitezkeen xedatzen da.
Administrazioko erakunde bakoitzean artxibo sistema bat ezartzea eta martxan jartzea oinarrizko baldintza da egoki jardun dezan, informazio-baliabideak egoki kudeatzeko eta herritarren oroimena sortzeko bermea denez.
Agindu honen asmoa epe luzeko prozesua jarraitzea da, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioari artxiboko sistema sendo eta eraginkorrak emateko, toki-administrazio bakoitzak ondare honen gain duen erantzukizuna egoki betetzen dutela ziurtatzeko. Artxiboaren ikusmolde orokorra sustatu nahi da, halaber, administrazio, informazio edo kultura mailako hainbat premiari arreta emateko zerbitzua.
Hori dena aintzat hartuta, beharrezkotzat jotzen da helburu horiek dituzten ekimenak diruz laguntzea, batez ere, dokumentazio funts guztiak antolatzen hasteko, eta artxibo zerbitzu publiko egonkorra sendotu eta finkatzerakoan zerikusirik duten administrazio guztiak elkarrekin jarduteko.
Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen IV. tituluko I. kapituluko “Gordetegi zerbitzuez” 73. eta 75. artikuluak, eta artxibo zerbitzuetako araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko dokumentazio ondarea erregulatzeko arauak onartzen dituen 232/2000 Dekretuaren II. kapituluak “Artxibozerbitzu publikoak”, artxibo zerbitzuaren definizioari eta egitekoei buruz xedatzen dutenaz gain, eta agindu hau egoki aplikatu eta garatzeko, artxibosistematzat jotzen da artxibo historikora heldu bitartean administraziokudeaketaren artikulazioaren eta udal dokumentazioaren harathonaten emaitza. Artxibo sistema lortzeko burutu behar diren jarduerei buruz ikuspegi orokor eta sendoa emanez, udal bakoitzak eskaintzen duen definizioa hartuko da artxibo sistema proiektutzat. Eta, azkenik, honako hau hartuko da artxibo programatzat: udal artxibo sistemarako proiektuari jarraituz, urtebeteko epean edo epe laburragoan, osorik zein zatika, behin betiko proiektuaren helbururen bat edo batzuk lortzeko bideratutako programa (dirulaguntzaren xede dena).
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Agindu honen xedea dirulaguntzak emateko erregimena arautzea da, 2011ko ekitaldi honetan programak garatzeko. Programa horiek artxibosistemaren proiektu batean sartuta daude, artxibosistema propio bat ezartzea edo sendotzea esan nahi dute, edo artxibo sistema propio bat edukitzeko proiektuak lantzea. Tokierakunde batek gauzatzeko programa izan daiteke, eta tokierakundeetan sartzen dira bai udalak eta bai udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak ere; eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak gauzatzeko programa ere izan daiteke. Hori guztia hurrengo artikuluetan ezartzen den moduan.
Toki-erakundeak izan daitezke agindu honetan ezartzen diren dirulaguntzen onuradunak, eta horretan sartzen dira udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.
Dagokion zigorrak ezartzen duen aldian, ezingo dute deialdi honetan parte hartu laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zigortuta dauden pertsona edo erakunde eskatzaileek, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrena urratuz sexuaren ziozko edozein bereizkerian erortzeagatik debeku horrekin zigortuta daudenek ere.
280.000 euro.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2011/02/28
6 HILABETE
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Sailburua.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Sailburua.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.