Euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzak 2011.

LABURPENA
Titulua:
Euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzak 2011.
Xedea:

Agindu honek euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzetarako dei egiten du, eta horiek jasotzeko araubidea ezartzen, 2011. urterako.

Laguntzen helburua da 2011. urtean argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko euskarazko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuen parte bat ordaintzea.

Diru kopurua:

428.000 euro.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2011ko maiatzaren 18koa. (EHAA Zk. 102/2011)

    Hainbat arlotan euskararen zabalkundea suspertu eta, bereziki, euskarazko literatura-lanak argitaratzeko ahalegina sustatzeko xedez, material horiek editatzeko laguntza-bideak ezartzea beharrezkotzat jotzen du Kultura Sailak.

    Sail honek bere laguntza eta lankidetza eskaini nahi die argitaletxeei, eta, horretarako, euskarazko edizioak sortarazten dituen gastuak ordaintzera bideratutako diru-laguntzak eman nahi ditu. Diru-laguntzok banatzeko, funts publikoen esleipenetan indarrean egon behar diren objektibotasun, partaidetza eta publizitate printzipioak erabiliko dira.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000 
    Kultura Sailean: Marta Merino (945 016937).
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzak 2011.

Agindu honek euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzetarako dei egiten du, eta horiek jasotzeko araubidea ezartzen, 2011. urterako.

Laguntzen helburua da 2011. urtean argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko euskarazko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuen parte bat ordaintzea.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Argitaletxetzat hartuko dira, bakarrik, kokapena edozein dutela ere, 2009. urtetik 2010. urtera bitartean gutxienez hiru egileren bost liburu argitaratu dituzten merkataritza-erakunde pribatuak edo pertsona fisikoak. Erakunde pribatuen kasuetan, bere gizarte xedearen barruan argitalpengintza izatea, eta pertsona fisikoentzat jarduera ekonomikoen zergako edizio-jardueretarako epigrafean alta izatea. Ez dira emango diru-laguntzak elkarteek eta fundazioek aurkeztutako eskaerei.

Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziotik emandako diru-laguntzak jasotzeko ezarri diren betebeharrak egiaztatu beharko dira, eta zergak eta Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta izan beharko dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.

Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

Laguntza jaso dezaketen materialak eta oinarrizko betebeharrak:

Argitaletxeek edizio-plan bat aurkeztu beharko dute, eta bertan adierazi 2011n argitaratuko diren euskarazko literatura-liburuak, aurreko urteetako laguntza hauen edizioetan parte hartu ez dutenak. «Liburu» kontzeptua zer den ulertzeko, Irakurketa, liburu eta liburutegien ekainaren 22ko 10/2007 Legearen definizioa hartuko da gidari. Liburua, era inprimatuan edo irakurgarria den beste edozein euskarritan, argitaratu daiteke.

Aurkezten den edizio-planeko liburuek honako ezaugarriak bete beharko ditu:

    a) Jabego intelektualari dagokionez indarrean dagoen arautegia bete beharko dute, bai eta ISBN eta Legezko Gordailua eskuratzeko egin beharreko lege-izapide guztiak ere.

    b) Paperean inprimatutako lana denean, gutxienez 800 aleko tirada izatea, poesia, entsegu eta antzerki-lanetan izan ezik, horietan 600 alekoa nahikoa izango baita.

    c) Testuak 50 orrialde hartuko ditu gutxienez, komikiak, haurrentzako liburuek, poesia eta antzerki-lanek salbu.

    d) Paperean inprimatutako lana denean, liburu-dendetan 500 ale gutxienez merkaturatzea, poesia, entsegu eta antzerki-lanetan izan ezik, horietan 350 ale nahikoa izango baita. Eta euskarri digitalean argitaratutako lana denean, argitaletxearena ez den plataforma digital batean salgai egotea.

    e) Liburuen lehen argitaraldiak izan behar dute. Berrargitalpenak ere izan daitezke, baina aurreko argitaraldia 10 urte baino lehenagokoa bada. Ez dira lagunduko, aurreko urteetan paperean argitaratutako lanak eta orain euskarri digitalean ateratakoak, edo alderantziz.

    f) Izenburu bat ekitaldi berean euskara batuan eta euskalkietako batean argitaratzen bada, argitaletxeak aukeratu egin beharko du bietarik zein aurkeztuko duen laguntza jasotzeko.

    g) Onuradun izan daitekeen batek, edo batek baino gehiagok, ekitaldi berean edo ezberdinetan izenburu bera behin baino gehiagotan argitaratuz gero, bertsioa edozein dela ere, laguntza jasotzeko aukera aurkezten den lehenengo lanak baino ez du izango.

    h) Izenburu bat urte berean euskarri batean baino gehiagotan argitaratzen bada, horietako bat bakarrik aurkeztu ahal izango du argitaletxeak.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

428.000 euro.

Ordainketa modua:

Diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

 a) Lehenengo ordainketa, laguntza osoaren %75, ebazpena jakinarazi ondoren eta 13. artikuluan ezarritako epea ukorik gabe igaro eta gero.

 b) Diru-laguntzaren beste %25a, agindu honetan ezarritako baldintzak bete direla justifikatu ondoren.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Diru-laguntza eskabidea.
Diru-laguntza eskabidea.:
Euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntza eskabideakk 2011.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
I. ERANSKINA (Eskaera)

DIRU-LAGUNTZA ESKABIDEA: EUSKARAZKO LITERATURA-ARGITALPENETARAKO LAGUNTZAK.

II. ERANSKINA (Dirulaguntza dokumentua)

LIBURUAREN DATUAK. LIBURUAREN DATU OROKORRAK.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Bere eskabidea egin ondoren, interesdunak eskubidea izango du atzera egiteko ebazpena eman bitartean. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak bera babesten duten eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Gorako Errekurtsoa
Gorako Errekurtsoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organo batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Gorako Errekurtsoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/06/01 - 2011/07/15
Aurkezteko epe-muga:

2011ko uztailaren 15ean.

Ebazteko epea:

Sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie interesdunei, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatuta.  

 

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.