Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (HEDABIDEAK deialdia 2011).

LABURPENA
Titulua:
Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (HEDABIDEAK deialdia 2011).
Xedea:

Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko modua arautu eta deia egitea.

Diru kopurua:

5.480.000 euro.

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2011ko maiataren 4koa. (EHAA Zk. 95/2011)

       Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen. Dekretu horren 15. artikuluak Kultura Sailari, besteak beste, honako hauen inguruko egitekoak izendatu zizkion: hizkuntza politika eta euskararen sustapena.

      Bestalde, 45/2011 Dekretuak, martxoaren 22koak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak, honako zeregin hau ezarri zion Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari bere 14.2.e artikuluan (EHAA, martxoaren 25ekoa, 59. zk.): Euskararen Erabilpena Arautzen duen 10/1982 Oinarrizko Legea eta gainerako xedapen osagarriak modu egokian gara eta bete daitezen begiratzea, betiere beste administrazio-organo batzuek bereziki esleituta dauzkaten egitekoak urratu gabe.

      Halaber, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bere egiten ditu Euskararen Aholku Batzordearen “Euskara 21. Itun Berritu Baterantz” izenburudun liburuan jasotako XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren lehentasunezko ildoak.

      Jarriak dauzkan zereginak betetze aldera, Kultura Sailak urtero–urtero deitu eta ebatzi izan ditu arloz arloko laguntza-deialdiak. Oraingo Agindu honen bitartez, euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko, 2011ko diru-laguntza deialdia egitea erabaki du.

     

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Kultura
Deialdia egiten duen organoa:
Euskara Sustatzeko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Egitura atal ebazlea:
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
  • Kultura Sailean: Edurne Basoa (945018114)
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak (HEDABIDEAK deialdia 2011).

Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egitea (HEDABIDEAK deialdia 2011).

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Naziotasuna edo helbide soziala Europar Batasunekoa edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen edozein estatutakoa duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.

Deialdi honek laguntzagai diren hedabideen 2011ko jarduna hartuko du kontuan, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa.

Hala ere, kanpoan geldituko dira honako hauek:

a) Bere kapital gehiena publikoa duten entitate pribatuen eskabideak eta fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza nagusiki publikoa duten entitateen eskabideak.

b) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren 2011ko diru-laguntzen deialdiaren onuradunak.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko.

Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu: zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituzten legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango dira aurkeztu sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortuak direnak, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.

Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoren adierazten diren estatu laguntza erregimenaren bidez legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntzak jaso dituzten erakundeak: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III ( CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00), baldin eta jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak blokeatutako diru-kontu batera itzuli ez badituzte.

Pertsona fisiko edo juridiko pribatu batek baino gehiagok elkarlanean gauzatzekoa den egitasmoaren kasuan, eskabidea pertsona fisiko edo juridiko pribatu horietako batek egingo du guztien izenean. Nolanahi ere, eskabidea egiterakoan argi eta garbi zehaztu beharko dira pertsona fisiko edo juridiko pribatu horietako bakoitzaren nortasuna, ardura eta egitekoa egitasmoaren baitan, baita horietako bakoitzak aurrekontu atalean egiten duen ekarpena ere.

 

 

PRESTAZIOA
Dotazioa:

5.480.000 euro.

Ordainketa modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak bi eratan egingo dira, jasotako diru-laguntzaren zenbatekoaren arabera:

 Jasotako diru-laguntzaren zenbatekoak hamabi mila (12.000) euro gainditzen ez duenean, diru-laguntza bere osotasunean ordainduko da ordainketa bakar baten bidez, onarpena jasotzen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean. Diru-laguntzaren justifikazioa dagokion moduan egin beharko da.

 Jasotako diru-laguntzaren zenbatekoak hamabi mila (12.000) euro gainditzen duenean, ordainketa bi zatitan egingo da:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko laurogei (% 80) ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeia (% 20) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.

 

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Diru-laguntza eskabidea.
Diru-laguntza eskabidea.:
Euskarazko hedabideak sendotu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntza eskabidea.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
I.A ERANSKINA (Eskaera)

HIRUGARRENAREN DATUEN ALTA.

I.B ERANSKINA (Eskaera)

HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) EGITEKO ESKABIDE-ORRIA.

II.A ERANSKINA (Eskaera)

ESKABIDE-ORRIA.

Dokumentazioa:
  • II.B ERANSKINA

    DOKUMENTAZIOAREN ORDEZKO AITORPENA.

  • II.C ERANSKINA

    ESLEITUTAKO DIRU-LAGUNTZAREN ONARPENA.

  • II.D ERANSKINA

    DIRUZ LAGUNDUTAKO EGITASMOARI  ETA LORTUTAKO EMAITZEI BURUZKO TXOSTENA.

  • II.E ERANSKINA

    DIRUZ LAGUNDUTAKO HEDABIDEARI DAGOKION BEHIN BETIKO BALANTZE EKONOMIKOA.

  • II.F ERANSKINA

    DIRUZ LAGUNDUTAKO HEDABIDEARI DAGOZKION GASTUEN ZERRENDA SAILKATUA.

    (JUSTIFIKAZIO-KONTU ERRAZTUAREN KASUAN, IKUS ARGIBIDEAK).

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2011/05/21 - 2011/06/20
Aurkezteko epe-muga:

2011ko ekainaren 20an.

Ebazteko epea:

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Kultura Kontseilaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.